San Tomas ala Santo Tomas?

San Tomas ala Santo Tomas?

San Tomas ala Santo TomasTomas-Apostol
Tomas Apostolua

Oso maiz Santo Tomas entzuten dugu, baina San Tomas behar du euskaraz. Zergatik?

Soinuen harmonizazioagatik eta ahoskatzeko erraztasunagatik, gazteleraz erabaki zen Do- eta To- silabak hasieran dituzten santu izenak Santoformarekin ematea: Santo Tomé, Santo Domingo, Santo Toribio…

Euskaldunen artean, ordea, San Tomas, San Domingo… esan izan da. Ez dirudi, beraz, euskaraz Santo behar duenik, baizik eta San. Baina gu ez gara hizkuntzalariak eta esan ezazu, bada, gehien atsegin duzun eran.

 

Nondik nora San Tomas Eguna?

San Tomas EgunaBatzuetan naturak eta pertsonok oharkabean bat egiten dugu gauzak elkarrekin sortu eta betikotzeko orduan. Horietakoa da San Tomas eguna.

Jakinekoa da baserritarrak errentak ordaintzera etortzeak eragin zuela jai hau Donostian, Bilbon, Lekition, Zaldibarren, Azpeitian…  aspalditik, gainera.

Ez dago argi esaterik, baina Arrasaten adibidez, Santamasak XIV. mendea baino lehenagotik daude dokumentatuta… Aspaldiko gertaera da, beraz.

geuria-merkatua-productos-quesos-embutidos-caserio-mahala1Baina hel diezaiogun naturak eta gizakiak bat egiten duten kointzidentzia hori zergatik gertatzen den kontatzera.

Esan dugu alde batetik hirian bizi den baserri jabeari ordaindu beharreko errentak daudela, baina horretarako epea ez da San Tomas eguna baizik eta beste santu entzutetsu batena, San Martinena. Bai, zerria hiltzearekin hasten zen alokairuak eta bestelakoak ordaintzeko epea.

Kontua da, itxuraz, orain bezala lehen, zorrak ordaintzea ez dela inorentzat gozoa eta atzeratu eta atzeratu egiten zela epe hori San Tomas egun honetara arte. Esan dezakegu, era batera edo bestera, azken epe eguna dela San Tomasena, eta hori oso gizatiarra da, oso humanoa, nolabait.

Baina San Tomas eguna beste gauza baterako ere erabiltzen zen eta da: norberak ekoitzi ez dituen negu guztirako elikagaiak erosi eta trukatzeko. San Martin eguna urruti dago negu-negutik, baina San Tomas abendu betean da. Hala bada, San Martin egunetik norberak lortutakoa saltzeko prestatzen da eutsi egiten zaio etxean dagoenarekin, udazkena oparoa baita, baina San Tomas da negu luzeko hotzerako despentsa hornitzeko eguna. Halaxe agintzen du naturak.

Hala bada, hortxe gizakion arrazoiak eta naturarenak bat eginda.

www.geuriamerkatua.eus/san-tomas-eguna

Bilboko Unamuno plazanGeuria Merkatua dagoen eta PagotxaRZk-eko babesle den Geuria.Merkatua supermerkatuko webgunean aurkitu dugu San Tomas Eguna ala Santo Tomas Eguna eta zergatiaren gakoa. Egun hau nondik datorren eta hainbat kontu bitxi bertan. Bilboko Zazpikaleez, etab, ere badute gustora irakurtzeko moduko beste sarrerarik.

Euskal Herriko produktu naturalak saltzen ditu Geuria.Merkatuak, bertako ekoizleen 1.000 produktutik gora, prezioaren ondoan argiki erakusten da produktuaren jatorria eta ekoizlea nor den (Mahala, Mañeko, Goiburu, Ameztoi, etab...). Sarrera hau publikatzeko baimena eskatu diegu eta baiezko adeitsua jaso dugu. Milesker!

San Tomas ala Santo Tomas?

www.geuriamerkatua.eus/san-tomas-eguna

Geuria Merkatua

San Tomas ala Santo Tomas?

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude