Asteburu honetan: Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan
Asteburu honetan: Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan –
Asteburu honetan, hotzak konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dago, bizipoz eta pizgarri … RZ azkar bezain merke bat dakarkizugu arrain zopa egiteko, aurreko asteko errezeta aukerei geitu eta presa gehiago dugun egoeretarako. Merke, erraz, parranda osterako, ama eta izeba datozenerako, ligatzen laguntzeko modukoa irudimen pixkatekin, ezta? Noiznahi jateko modukoa… Gozatu, izan bero, izan gozo eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Tipula erdia, pikatua
- 4 baratxuri ale, xerratan
- Xorta bat oliba olio
- Itsaski salda kontzentratua, pastilla bat
- 5 koilarakada bete tomate saltsa
- Koilaratxokada bat piper txorizeroaren mami (kontserbakoa izan daiteke)
- Zopako ogia, puska eder bat
- 6 dl ur bero, iturrikoa
- 2 legatz solomo izoztu
- Eskukada bat ganba izoztu
- Zorrotada bat xerez
- Gatza
Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan nola egin
Errezeta
- Mikrouhinetarako ontzi egoki batean ipiniko ditugu tipula, baratxuriak, olioa eta gatza. Indar betean maneatuko ditugu gaiak tapatu gabe, 4 bat minutuan.
- Haien ostean erantsiko ditugu ogia, papurtua, salda-pastilla, tomate saltsa, piper txorizeroaren mamia, piperrautsa, ur beroa, legatz solomo izoztu bi eta gatza. Tapaturik maneatuko ditugu zopa-gaiak, 10 bat minutuan eta indar betean.
- Haien ostean, tapa kendu, ganbak erantsi eta beste 5 bat minutuan edukiko dugu guztia labean.
- Legatz solomoak eta ganbak aterako ditugu ondoren (hozkagai gisa erabiliko ditugu geroago).
- Irabiagailuaren besoa zopa egin den ontzian sartu, indar betean eragin eta, xorta bat xerez erantsi ondoren, hasiko gara zopa xehatzen. Gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren, behar izanez gero.
- Legatza eskuz puskatu (ez gehiegi papurtu) eta, ganbekin batean, sartuko ditugu puska guztian zopa xehean, erre gabe.
- Ongi nahasi eta beroaldi bat emango diogu zopari mikrouhinetan, behar izanez gero.
…
Kasu!
- Labeak ez badu plater birakaririk, garrantzitsua da pare bat minutuan behin laurdena iraultzea.
- Kontuz ibil gaitezen gatzarekin, gaziak izaten baitira salda-pastillak.
- Errezeta honek zorroko zopek baino aukera askoz zaporetsuagoa (eta haiek bezain bizkorra) eskaintzen digu inolaz ere.
…
Akaso!
Urruneko Aitonak ez du mikrouhinik erabiltzen, eta oilasko zopa RZ du nahiago…
Arrain zopa bizkorra mikrouhinetan
Errezeta gehiago …
…