Asteburu honetan: Amonaren Krepak

Amonaren Krepak –

Asteburu honetan: Amonaren Krepak

Tentazioan erortzeko bideak jarraituz, Amonaren errezetatan aurkitutako hauxe dakarkizugu oraingoan, gozo eta maitasunez beterik datorren Amonaren krepak RZ, 2 bertsiotan gainera, olioarekin eta gabe dirudienez, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoak. Ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

KREPAK  1

Asteburu honetan: Amonaren KrepakOsagaiak

  • arrautzak
  • esnea
  • gatza
  • irina

Errezeta

  1. Irabiatu 2 arrautza, esne katilu bat gehitu, gatza eta 6 koilarakada irin. Ondo nahastu pikorrak desagertu arte.
  2. Pixka bat koipetutako zartaginean zabaldu masa honen koilarakada bat, eta gorritzen denean buelta eman beste aldetik ere egin dadin.

Kasu!

  • Krepak postrerako nahi izanez gero, pastel krema prestatu eta horrekin bete.
  • Frijituetarako bada bexamelarekin bete daitezke.

KREPAK  2

Asteburu honetan: Amonaren KrepakOsagaiak

  • arrautzak
  • esnea
  • olioa
  • gatza
  • irina

Errezeta

  1. Jarri 2 arrautza osorik, esne baso txiki bat, koilarakada bat olio, 4 koilarakada irin, eta gatz pixka bat. Irabiagailuarekin ondo nahastu.
  2. Zartagin bat olio, koipe edo gurin apur batekin busti, eta zartagina nahasketarekin estali, geruza fin batekin. Bi aldeetatik egin.

Kasu!

  • Berdin balio dute gazirako zein gozorako.
  • Errazago irabiatzeko, likidoak bota lehenik eta gero irina, eta irabiatu.

Akaso!

Jon ‘Kirru’ Iparragirre eta Gorka Ruiz ‘Epi’ ‘Hara!‘ taldeko musikariak ‘Txoriene’ saioan marmitakoa eta nicatela eta esne-gozoki krepak RZ sukaldatuz.

 

Krepak 4 eratan egitreko bideoa

 

Txokolate Krep Pastela errezeta hau agian …

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Amonaren arrain budina

Asteburu honetan: Patata pastela

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!