Asteburu honetan: Amonaren Goxua
Amonaren Goxua –
Postre gogoz gabiltza beti, badakizu, eta izenak dioen bezala goxuetan goxoena den eta gasteizen hain famatsu den amonaren goxua RZ dakarkizugu gaurkoan, arimaren plazer nahi eta behar tentakorrarentzat. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, amona, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Pastel-krema
- 500 gr esne
- 50 gr azukre40
- gr maizena
- 3 arrautza
- Esnegaina
- 200 gr esnegain
- 20 gr azukre
- Bizkotxoa (kaxakoa aukeran)
- 50 gr bizkotxo
- 50 gr ur
- 20 gr azukre
- kanela
…
Errezeta
- Krema: Jarri esnea irakiten. Nahastu Maizena, arrautzak eta azukrea, gehitu esnea pixkanaka, jarri sutan eta irakin 5 minutuz. Gorde.
- Esnegaina: harrotu esnegaina azukrearekin, eta gorde gerorako.
- Prestatu bizkotxoak baserako, edo jarri kaxako bizkotxoak kanela eta azukredun esne epeletan.
- Jarri gainetik azukredun esnegain harrotu kapa bat, eta kapa honen beste pastel-krema kapa bat.
- Nahi izanez gero jarri azukrea gainetik eta erre, goxoki estiloan gera dadin.
…
Kasu!
- Hotza zerbitzatzen da.
- Oso ondo geratzen buztinezko kazolatxoetan zerbitzatuta.
- en.wikipedia.org/Goxua
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Nork asmatu zuen Goxua?