Asteburu honetan: Amonaren 8 saltsa
Amonaren 8 saltsa –
Asteburu honetan saltsatan sartu eta amonaren errezeta orrietatik 8 saltsa dakarzkizugu, denak txundituta uzteko, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
SALTSAK
- Saltsa tartariarra: maionesa lodia egin eta gehitu mostaza koilarakada bat; ondoren gehitu hiru ozpinetako luzoker, bi kaparrondo koilarakada eta arrauts egosi bat, dena ongi xehatuta.
- Victoria saltsa: maionesa egin eta gehitu prestatutako bi tomate koilarakada lodi.
- Maionesa saltsa berdea: maionesa lodia egin, bi gorringorekin. Espinaka apur bat egosi, eta puregailutik pasa. Maionesarekin nahastu.
- Saltsa ingelesa: egin bexamela, baina esnea erabili beharrean saldarekin; gehitu jerez lehorreko kopa bat eta prestatutako tomate koilarakada bat.
- Aurora saltsa: bexamela egin, eta prestatutako lau tomate koilarakada gehitu saltsa arrosa jarri dadin.
- Izokin-itxurako saltsa: maionesa lodia prestatu. Lau pipermorro gorri ondo zukutu eta pasa txinotik edo batidoratik. Maionesara gehitu. Saltsa hau gozo antzekoa geratu behar da.
- Ozpin-olio saltsa: baratxuria, tipula, arrautza egosia eta perrexila ondo xehatu, baita piper gorri bat ere nahi izanez gero. Olio birjina ozpinarekin nahastu, eta gehitu gatz pixka bat. Dena batu. Saltsa moteldu nahi bada gehitu ur pixka bat.
- Maionesa saltsa: arrautsa oso bat litro bat oliorentzat. Gatza eta limoi edo ozpin tanta batzuk. Batidorarekin egin daiteke. Mozten bada, beste katilu bero eta lehor batean zuringo edo ur pixka bat jarri, eta irabiatu bitartean bota maionesa apurka. Normalean ondo batzen da.
…
Kasu!
Sukaldean.eus-etik hemen saltsak gazi eta gozo banaketan:
…
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Jamie Oliver-en hamburgesarekin jateko saltsa sekretua !
Maionesa eta ketchup-arekin egiteko 4 saltsa:
Amonaren 8 saltsa
Errezeta gehiago …
…