Asteburu honetan: Intxaur saltsa

Intxaur saltsa –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Intxaur saltsa

Asteburu honetarako postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula eta, saltsa gozo baten RZ eta teknika dakarkizugu, intxaur saltsa RZ. Errazaparranda osterakoama eta izeba datozenerakoligatzeko ere bai… Pasta eta haragiari laguntzeko primerakoa zinez, eta italiar jatorria duena antza, Genova probintzian hain zuzen ere. Hala ere, intxaurrik izan duen zonalde eta kultura guztietan ezagutu eta erabili den saltsa gozo goxoa dugu honakoa. Gaur egun intxaursaltsa bezala munduan barrena oso ezaguna da izena eta RZ. Gozatu eta on egin! 🙂

Intxaur saltsa

Asteburu honetan: Intxaur saltsa

Asteburu honetan: Intxaur saltsa

Osagaiak

  • 250 g intxaur, zurituak
  • Litro erdia esne
  • Litro erdia esnegain urtu
  • 250 g azukre
  • Kanela, adaxka bat

Intxaur saltsaIntxaur saltsa

 Errezeta

  1. Zurezko mailu batez zanpatuko ditugu intxaurrak, edo motrailuan, nahi bezala. Ore fin bat lortu behar dugu. Lehen, bi zatar finez zanpatzen eta xehatzen zituzten intxaurrak.
  2. Kanelarekin batera egosiko ditugu esnea eta esnegaina; adaxka atera eta intxaur-orea eta azukrea erantsiko ditugu ondoren. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, 25 bat minutuan, krema arin bat itxuratu arte. Urtsuegi dagoela sumatzen badugu, luzaroago eduki dezagun egosten; oso lodi badago, esne isuriaz arinduko dugu, sutatik atera aurretik.
  3. Atera eta ontzitan bantuko dugu ondoren.

Kasu!

Epel eta hotz har daiteke intxaur-saltsa.

Emaitza bertsua ez bada ere, irabiagailu ontzidun batean xeha ditzakegu intxaurrak, fin xehatu arte. Segida emaiozue orduan errezetari.

Akaso!

Labayru Herri Ondarea youtubeko kanaletik hartua… Intxaur saltsea RZ.

Intxaur-saltsea preparetako, intxaurrak ondo txikitu behar izaten ziran. Esnea kaneleagaz ipinten eben eta galleta batzuk bere botaten ebezan esnea loditzeko. Luzaroan eukiten eben egosten. Intxaurrak txikertzeko, jo egiten ebezan, baina ondo apartau behar izaten ziran maminak. Intxaur-saltsea gozoa izaten da, baina behar handia emoten dau: lehenengo, intxaurrak apartetan, eta, gero, saltsea egiten; izan bere, ondo egiten ez bada, ez dago gozo. Intxaur-saltsea preparetako, intxaurrak ondo txikitu behar izaten ziran. Esnea kaneleagaz ipinten eben eta galleta batzuk bere botaten ebezan esnea loditzeko. Luzaroan eukiten eben egosten. Intxaurrak txikertzeko, jo egiten ebezan, baina ondo apartau behar izaten ziran maminak. Intxaur-saltsea gozoa izaten da, baina behar handia emoten dau: lehenengo, intxaurrak apartetan, eta, gero, saltsea egiten; izan bere, ondo egiten ez bada, ez dago gozo.

Julian Iantzik erronka ‘Kontrako eztarria’ saioan. Intxaurrak ipurdiarekin apurtu zituenekoa…

Intxaur saltsa

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: intxaur eta txokolate browniea

Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude