Zotina ona da osasunarentzat

Zotina ona da osasunarentzat –

Charles Osborne (1894ko apirilaren 2a, Anthon, Iowa – 1991ko maiatzaren 1a, Sioux City, Iowa) 69 urtez jarraian zotina izan zuen estatubatuar bat izan zen (1922-1990). Osborne Iowa estatuko Anthon udalerrian jaio zen, Errekorren Guinness Liburuan zotin luzeena izan duen gizakia bezala erregistratua dago. Zotina minutuko 40 zotinkadaka 1922an hasi zitzaion, minutuko 20 zotinkada ere moteldu zitzaion, eta azkenik 68 urte ondoren 1990eko ekainaren 5ean zotina behin betiko eten zitzaion. Bere egoera bereziaren ondorioz telebistako hainbat saioetara gonbidatu zuten: 1936an “Ripley’s Believe It or Not!”, 1980ean “That’s Incredible!”, 1983an “The Tonight Show with Johnny Carson”, eta 1983an Trivial Pursuit mahai joko ospetsuko galdera batean ere agertu zen.

Zotina ona da osasunarentzat
Arg: David Selbert

Osborne 1922an urde bat hiltzen ari zela zotinka hasi zen. Nahiz eta egoera berezi hau pairatu izan, erabateko bizitza arrunta eraman zuen, birritan ezkondu eta zortzi seme-alaba izan zituen. Osborne 1991ko maiatzaren 1ean Iowa estatuko Sioux City udalerrian dagoen Marian Health Center osasun zentruan ultzera baten ondorioz hil zen, Anthon udalerriko Oak Hill hilerrian lurperatu zutelarik. Osbornek 69 urte horietan zehar 430 milioi zotin burutu zituela kalkulatu izan da.

Zotina kentzeko erremedio ezberdinak dauzka bakoitzak: arnasari eutsi, ura edalontziaren kontrako aldetik edan, susto bat… Guztiak frogatuko zituen, pentsatzen dut. Mundu Gerra batek, guda nuklear baten mehatxuak eta beste hamaika arriskuk ez bazioten zotina kendu, ez zen beldurtzeko gizon erraza izango.

Zerri bat hiltzen ari zela hasi zitzaion zotina. Urdearen azken gogoeta “odolkiak ordainetan” izango zen, eta azken hatsa eman aurretik bota ziola sorginkeria: “nik kurrin, hik zotin”.

97 urterekin hil zen Osborne, ordea. Zotina osasunerako ona den seinale?

Zotina ona da osasunarentzat