Uste nuen sekula ez nuela “suizidio” hitza ahoskatzeko adorerik bilduko
Uste nuen sekula ez nuela “suizidio” hitza ahoskatzeko adorerik bilduko –
Suizidioak tabu izaten jarraitzen du gure artean. Aitziber Garmendia aktoreak mezua argitaratu du sare sozialetan eta bertan bere esperientzia pertsonala kontatu: “Gauza bera bizi dutenei laguntzeko garaia da”, idatzi du. “Duela 14 urte, Gaizkak, nire bikoteak, bere buruaz beste egin zuen”. Horrela hasten da aktore gipuzkoarrak txalotutako txioa, azken urteetan bizi izan duen egoera korapilatsua deskribatzen duena. “Uste nuen sekula ez nuela “suizidio” hitza ahoskatzeko adorerik bilduko”, jarraitzen du zaldibiarrak. Bertxio eta atsegin andana izan ditu txioak, eta bai, bada garaia egoera zail honetan daudenei laguntzekoa, eta tabu hau gizarte mailan beste normaltasun batez lantzekoa. Aupa zu!
Duela 14 urte nire bikotekideak bere buruaz beste egin zuen. Garrasi mutua, ERRUA, besterik ez nintzen. Hau publiko egiteak pertsona bakar bati laguntzen badio, merezi du. Bada lasai kontatzeko garaia, bada neure burua barkatzen hasteko garaia. #abuztuak11 #suizidioa #gaizka? pic.twitter.com/ODptPdViBJ
— Aitziber Garmendia (@AitziGarmendia) August 11, 2021