Osasun txartela?
Osasun txartela? –
Eskubide pertsonalak oinarritzat dituen demokrazia liberalean ezin omen zaio Covid19ren aurkako txertoa jendarte osoari inposatu. Baina gero eta garbiago ikusten ari gara, zeharkako bideetatik bada ere, kontrako bidea egiten ari dela munduko bazter guztietan, zein nahi delarik gobernantza eredua. Izan ere, osasun txartelik gabe bizitzea gero eta zailagoa bihurtzen ari dira, jende asko haserretuz.
Dagoeneko zenbait estatuen muga gurutzatzeko beharrezkoa bihurtu da osasun txartela. Garraio publiko edo pribatu hartzeko ere ezinbestekoa da beste leku batzuetan. Gehienetan, kultur edota kirol ekitaldi nagusietan sartzeko zer esanik ez, beharrezkoa da. Eta, nahikoa ez balitz, gero eta ofizio ala lanbide gehiagotan lan egiteko txertatua izatea albora ezina bihurtzen ari dira. Eta horrela noraino joango gara? Osasun txartelik gabe bizitzea debekatzeraino?
Agian, arazoa ez datza nagusiki txertoaren derrigortasunean, baizik eta derrigortasun hori bermatzeko bideratu den inposizioan. Izan ere, nortzuek, non, nola eta zertarako hartu dute gero Legebiltzarrek onetsi duten osasun txartela sortzeko eta derrigorrezkoa bihurtzeko erabakia? Zein helbururekin egin dute?
Osasun txartela derrigorrezkoa bihurtzea ez da izan guztion artean buruturiko eztabaida sozial zabalaren emaitza, industria farmazeutikoak negozioa egiten jarraitzeko inposaturiko neurri berria baizik, bide batez, segurtasun indarrei jendartearen kontrola ziurtatzeko beste bitarteko bikaina eskainiz. Ez ahantzi osasun txartelaz eta beronen erabileraz ari garela eta ez txertoaz.
Guztion artean interes kolektiboaren mesedetan eskubide indibidualak murriztea erabakitzen badugu, eta askotan eta mila gaietan egiten dugu, derrigorrezkoa inposizioa al da? Osasun txartela inposizioa bada, derrigorrezkotasuna kontsentsu sozialetik at, agintean dagoen minoria batek bere interesen defentsan hartu duelako da.
Hau da, osasun txartelaren sorrera eta erabilera denon artean adostu eta kontrolatzeko bidea onartu izan bagenu, ezinbestekotasuna ez zen inposizio bihurtuko. Inposizioa horrelako prozesu sozial bermatzailerik gabe agintari eta enpresari gutxi batzuek botere eta negozio gosea bermatzeko beraiek kontrolatuko duten sistema, osasun txartela, guztioi derrigortzea da.
Beraien mezua argia da: eskubide guztien jabe izan nahi baduzu, osasun txartela behar duzu. Ez da mehatxua, benetako inposizio politikoa da. Nahikoa ez balitz, beraiek sortutako osasun txartela erabiltzearen aurka dagoena, txertatzen ez dena bezalaxe, insolidarioa bihurtuko dute, berekoia, atzerakoia, sozialki eta politikoki arriskugarria…
Gauzak jartzen ari diren moduan ikusita, etorkizunean osasun txartela ukatzen duenari errepresio bortitza eta bazterketa soziala bideratuko diote. Herritar onak ala txarrak izango gara osasun txartelaren arabera… Eta guztiok epaile bihurtu nahi gaituzte. Osasun txartelarekin, osasun apartheida da martxan jarri nahi dutena. Gazteekin egiten ari direna ikustea besterik ez dago.
Eta “lehen munduan” bideratu nahi duten osasun txartelaren politika inposatzaile hori nola bideratuko dute “hirugarren eta laugarren munduan”? Arazoa planetarioa baita. Han milioika herritar txertatzeko prest dago, baino txertorik ez dute.
Hemen osasun txartela inposatu nahi duten horietxek dira han milioika lagun miseriara, prekaritatera eta pobreziara kondenatu dituztenak. Haientzat ez lanik, ez etxerik, ez ur garbirik, ez osasun baldintzarik, ez zerbitzurik, ez hezkuntzarik, ez oxigenorik, ez xiringarik, ez txertorik, ez ezer… baina etorkizunean osasun txartela bai. Eskubideak berriz ere klase kontua bihurtu dituzte.
Eta bitartean, agintariek eta osasun enpresa negozio borobilerako bidea indartzen ari dira. Frantziar telebistak esan duenez, Pfizerrek 30.000.000.000 dolar irabazi omen ditu… Nahikoa ez, eta dagoeneko ez omen da aski bi aldiz txertatua izatea… Urtea amaitu aurretik hirugarren aldiz txertatu beharko dugu geure burua, beraiek hala agintzen dutelako. Hiru txertoak jarri beharko ote ditugu osasun txartela eskuratzeko?
Ustezko osasun txartelik ez duen herritarra, automatikoki susmagarria bihurtuko da sistemarentzat eta segurtasun indarrentzat, eta ez arrazoi sanitarioengatik. Teknologia berriek erabiltzen dituzten algoritmoek laster batean kate berean lotuko gaituzte makina ekonomikoaren interesen aurrean amore emateko prest ez gauden herritarrak, baita osasun txartelik ez dugulako.
Eta gauzak okertzen badira, kontrol soziala areagotuz, konfinamendua, etxeratze agindua ala protesta sozialerako bideak zapuztuko dizkigute osasun segurtasunaren izenean. Eta nor izango da horrelako mehatxu bati aurre egingo diona? Neurria hartzen ez badiogu, ustezko osasun txartelak etorkizun osoa baldintzatuko digun tresna bihurtuko dute.
Ni inposizioaren aurkakoa baina derrigortasunaren aldekoa naiz. Horregatik, txertaketaren aldekoa naiz, txertatuta nago eta osasun txartelaren aldekoa naiz, baina erabilpen eta kontrol komunitario egokia egiteko eta inolaz ere ez egin nahi duten sistema horretarako. Hori horrela, txertatu nahi ez dutenak edota osasun txartela erabili nahi ez dutenak babestuko ditut.
Nire ustez txertoen patente pribatuak liberalizatzea eta herritarrak hartzen diren erabaki nagusietan kontsulta bidez partaide bihurtzen hastea, inposiziotik derrigortasunera pasatzeko zubian lehen urratsa ematea litzateke.
Joseba Alvarez
Ezker Abertzaleko kidea
Tematuta zaudete farmazeutiken irabaziekin. Nere ustez ez du zer ikusirik horrekin, jende askok txertorik ez jartzeak eragingo dituen arazoen aurkako neurriak dira, (ez oso etikoak seguraski). Nik txertatze masiborik gabe ez diot irteera egokirik ikusten arazo honi, gobernuek berdin.
Gero hartutako neurriak gogorrak iruditzen zaizkit, baina jendea ez txertatzeagatik denak bukle amaigabe batetan sartu beharra ere…
Gainera hainbeste izorratzen al dizue hainbeste onura sortu dituen enpresa batek dirutza irabaztea?
Joseba,
Osasun Txartelarena Biofaxismoaren azken ondorioa da, demokraziari Eraso bortitza, diozun bezala, baina AURREKO tropelía guztietan oinarrituta dago.
Eta nire eritzirako, AURREKO GUZTI horri ere erantzun behar diogu . Are gehiago ezker ANTOLATUAK.
Hau, nire ustez, hasiera.hasieratik ABSENTE egon da, eta bastante INDOKUMENTATU darrai
Egunon
Hasteko behintzat eskerrak eman gaiak sortzen dituen ohiko tono agresibo autoritariotik pixkat aldentzearren.
Baina kontraesan ulergaitza da niretzat, “txertatu” nahi ez duenarekiko errespetua eta derrigortasuna defendatzea.
Guk ez dugu txerto hori jarri nahi, etxekoen 83tik 15 urterainoko inork ez.
Ez dugu sinesten birus delako horren errelatoa, birusari errespetua bai baina ez diogu beldurrik eta hala jokatu dugu hasieratik.
Uste dugu larritasun erabat puztua aitzaki izan dela kontrol mediko sanitarioan jauzi erraldoiak egiteko, jendartearen atxikimentuarekin.
Osasungintza publikoa birrindu egin da eta erabaki eskubidea bizitzaren arlo guztietan ukatu.
Txertoa deitzen den hori merkaturatzeko, aurrez zeuden segurtasun neurriak ezabatu egin dira, beti ere larritasun paranoiko baten aitzakian, eta gaixotasunaren industrian fede osoa ezarriz. Bide batez transgenikoak garatzeko muga legalak ere zaborreratu dira.
Txertoak ez du kutsatzea sahiesten, ez norbera kanpotik, ez besteak norberarengandik, beraz txertatzea orokortu beharra zentzugabea da ez duelako “artaldea” babesten.
Txertoen kalteak izkutatzen ari zaizkigu, ez dago ofizioz hauen ondorioen gaineko ikerketarik, salaketak mediko eta biktimen esku utzirik, labirinto burokratikoetan galtzen errazak.
Txertaketa derrigortua, bortxaketa derrigortua onartzea da, bortxaz gure gorputzean eta naturan esistitzen ez den zerbait inbasiboki sartu araztea.
Bortxaketa ezin da onartu ez diktatorialki ez eta demokratikoki ere.
Gure gorputza gure aukera.
Gaixotasun honen larritasuna asko puztu da, ez da inondik inora jendartearen osasun arazo larriena ez hiltzaileena, botere konzentraziorako tresna bilakatu da.
Osasunaren zaintza ezin da itsuan eliteen esku utzi, gure ongizatea ez delako haientzat lehentasuna.
Azken mendeetan osasuna medikalizatu den neurrian, zaintzaren gaineko burujabetza galdu dugu, kulturala zein materiala, eta orain erabat salduta aurkitzen gara, ezin dugulako irudikatu osasuna geuk geure artean zaintzea posible denik. Horrek erabat sinesdun eta menpeko bihurtzen gaitu eta horregaitik gaude stokolmeko sindromeak jota gure zapaltzileen defentsa itsu irrazionala egiten.
Botikez ere antzeko diskurtsoa egin dezakezu… gorputzaren bortxaketa etab… Bakuna guztiak dira txarrak? Penizilina? zientzia eta politika nahasten ari gara gure eztabaidetan eta… Hausnarketa, Zainketa Intentsiboetako Unitatean 4 aste igarota erabat aldatzen dira teoriak… Eta ez diot covidagatik familia galdu duen inorri entzun halako teorien defentsarik…
penizilinari:
eta sensazionalismoa zientifikoa al da ba?
kaltetu batzuei bozgorailua eta besteei mozala?
Hor ez dago argudiorik naiz eta zientziazaletasunez mozorrotu.
Asierrekin guztiz ados.
Penizilina,
Hemen ez da aipatu penicilinaren eta
txerto OROren kontrako ezer (nik behintzat), baizik TXERTO HAUEN kontrako. Besterik ez bada ere, ILEGALAK izan behar luketelako (ohizko prozedurazko froga guztiak hankapetik pasatzearren, lehenik eta behin)
Gauden egoeran egonda. Ezkerretik nik faltan botatzen dudana zera da: zientzia eta humenitatearen aldeko osasungintza publiko – herrikoi baten aldarrikapen unibertsala hasupotuko duen herri mugimendu anitz eta
potente bat sortu eta antolatzearena.Mundu guztiko herrietan eta Euskal Herrian baita ere , noski.
Txertoak herriarentzat ,herrientzat! ez solik herri aberatsentzat!. Patenteen liberazioa eta txertoen ekoizpenaren desmerkantilizazioa eskatuko duena era pedagojiko eta mobilizatzailean. Medikuak, zientifikoak, irakasleak eta artistak lideratutako herri mugimendu unibertsala, behetik eta behekoentzat , herriarentzat, sektore herrikoi zabalentzat . Humanitatearen alde.Prozesu mobilizatzaile, kohesionatzaile eta pedagogiko-kritiko beharrezko bat hauspotuaz.Gainditu beharreko zergati sistemikoak(mundu kapitalismo ekozida) seinalatuaz eta elkar laguntza- antolakuntza sustatuaz.
Nere ustez “Medicos por la verdad” eta antzeko mugimenduak askatasunaren izenean eskubia indartzen duen dinamika hauspotzen ari dira, herritar ezberdinen ondoezak bilduaz.Erristrikziozko neurri babestzaileen kontra, maskarilen kontra, txertoen kontra, alderdien kontra, sindikatuen kontra, osasun sistemen kontra. Nere iritziz bizitzen prekarizazio basatiaren ondorio konplexuak sortzen dituzte herritar mugimendu hauek eta ezkerraren ahuleziak, hemen eta mundu osoko herrietan.
Komentzimendu irmoa daukat, apur bat gehiago afinatuaz, txertoen kontrako mugimendua , historian zehar eta gaur egun eskubia indartzen duen mugimendu bat dela . Arrigarria iruditzen zait txertoen aurrean posizio kritikoa mantentzen duten pertsona edo eta familiak bere burua progresistatzat eukitzea, ulertuaz “progresismoa” arrazionalitate zientifikoa, ongizate publikoa, justizia soziala eta ezagutzaren aurrerapenezko mugimendu bezala . Ez txertatzeak ez dauka inongo relazioarik horrelako helburu desiragarriak lortzeko bideekin. Eta gogorra bada hau idaztea uste dut errealitate gordinari erantzuten dion konstatazio penagarri bat dela hau :erantzun natural soilak planteatzea , miloika pertsona heriotzaren hautura eramatea izan da historian zehar eta da , gaur egun ere.
1796an sortu zen lehenengo txertoa baztanga-biruelaren kontra eta gaur egun arte ezabatu den lehenengo gaixotasuna izan dela. 200 urteko borrokaren ondorioz. Gero etorri dira errabia, tetanoa, difteria, peste bubonikoa, tuberkulosia, sukar horia, tifusa, gripea, poliomelitisa, elgorria, paperak rubeola, barizela, meninkitisa, B hepatitsa, A hepatitisa, C hepatitisa , ebola eta orain Covid 19aren kontrakoak.Testuinguru ezberdientan, kapitalismoaren fase ezberdinetan, baina humanitatearen aldeko urratsak zedarrituaz.
Akats bat dago aurreko testuaren edizioan. Iñaki da nere izena, ez Jonbi(norbaitek erantzun nahi badu…)
Iñaki,
Lehenik eta beharrezko baldintza gisa, patenteen askatzea, zeren txerto HAUEN tramoia guztia KONPAINIA FARMA.PRIBATUEN diru.gosean oinarrituta dago.
Txabi, txerto HAUEK (eta espero dut aurrerantzean ez errepikatu beharra ez garela/naizela Ari txerto eta medicina alopatiko oroz), ez DUTE ezertxo ere ARRAZIONALetik, ilegalki urten batirá merkatura, txerto.orok behar duen prozedura ZIENTIFIKO ETA ARRAZIONALA hankapetik pasatuz.
Beraz, txerto HAUEN izenean inposatu nahi den edozer gauza ez liteke izan ez MORALA EZ LEGALA
Sektarismoa kaltegarria da. Sektarismo politikoak kalte handiak ekarri dizkigu. Eta sektak? Horiek sortzez daramate sektarismoa. Eta ez dut sekta bakar bat ere ezagutu euskaduna, abertzale, independentziaren aldekoa. Ezgutu ditudan guziak kolonialistak izan dira eta dira.
Eta zegatik, diot goiko guzi hori? Ba nago negazionismoan dabilen jendea ezagutu dudala eta sektarismotik hurbil direnak izan direla, sekta batean sartuak izan ez direnean. Azalpenak, eztabaidak… nahi duzuen guzia, baina sektarismorik eta sektetatik urrun, sekta guziak izan baitira Euskal Herri aske baten etsaiak
A-dos A-rekin.
Nik ere ez dut sekta euskaldun, abertzale eta independentista bakar bat ezagutzen! Ez ditut-eta euskaldun, abertzale eta independentistatzat pnvko jesuitak zein ezker abertzaleko progreak, are gutxiago podemita freak horiek, eta zer esanik ez azken urteetan gazte-giroan txanpinoi gisa agertu diren ultraersekta feminista, lgtb, trans eta sasi-iraultzaile marxista-leninistetaz. Horiek bai sektak!
Josu Naberani,
Sputnik txertoa jarriko zenuke? Abdala txertoa jarriko zenuke? Bi horiek konpainia eta erakunde publikoek sortu dituzte, Gamaleya Institutu publiko errusiarrak bata, eta Kubako Ingeniaritza Genetiko eta Bioteknologiaren Zentruak bestea. Non dago bi erakunde publiko hauen gose beharra?
Bestalde, Astrazeneka txertoa (europar batasunak eta mass mediak hondoratu dutena), produkzio kostean saltzen zen (0,78 euro dosia). Ez da kasualitatea halako egurra jaso izana prentsan eta erakundeetan, eta Moderna eta Pfizerrekin geratzea (10 eurotik gora dosia). Prentsa mertzenarioa horretan ibili da, farmazeutika batzuen irabazien mesedetan lanean, zuen konplizitatearekin.
Jarriko zenuke Astrazeneka txertoa, Josu?
(Europan soilik jaso du astrazenekak egurra tronboekin. Brexitaren garaietan, ezin ingelesei txertoa garatu izana barkatu, antza. Prentsa europarra ere horretan ibili da, desinformatzen.)
Txertoaren teknologiari dagokionez, Pfizer eta Modernarena dira arn mezulariaren teknologia darabiltenak, besteak ez, “betiko” txertoak dira beste guztiak (janssen, astrazeneka, sputnik, abdala…), tradizionalak, Hondarribin desfilatzeko modukoak. Horiekin zein da arazoa?
A eta B
FEMINISTAK, LGTB, MARXISTAK…
Inor edo ezer uzten al duzue at?
Orduan, beraz, konklusioz… A eta B zarete SEKTA
BA OTE
Esan bezala, ni prest nago, behar izanez gero, medizina alopatikoa hartzeko (adibidez, duela gutxi arraioterapia hartu behar izan dut minbizi baten kontra, eta ondo Joan zait medizina hipokratikoaren laguntzaz)
MEDIZINA INTEGRATIBOAN sinestén dut, eta uste dut HORI EZ dela sektario izatea.
SPUTNIK etabar, lehebizi enteraru egin beharko nuke zelakoak diren.
Dakidana da PLIZER eta konpainia mafiosoak direla, eta ez daukadala zertan komulgatu errota harriekin.
Enteratu egin beharko zenuke, baina bitartean, kondenatu dituzu denak. Pfizer eta Abdala, Moderna eta Astrazeneka, Janssen eta Soberana. Arn mezulariaren kontua zabaldu duzue lau haizetara, baina ezkutatu egin duzue txerto guztiek ez dutela teknologia hori baliatzen, eta “betiko” teknologiarekin garatutako txertoak ere badaudela.
Teknologia hori baliatzen ez duen bakuna bat prentsa mertzenarioak eta eta europar erakunde eta botere faktikoek hondoratu dutenean, isilik geratu zarete (astrazenekaren kasua).
Sputnik errusiarrari ezarritako betoaren aurka hitz erdirik ere ez duzue esan, erakunde publiko batek garatua izanagatik, eta arn mezulariaren teknologia ustez esperimentala erabili ez arren. Txertoen aurka ez baduzue ezer, eta arazoa Pfizer eta farmafia eta teknologia esperimentalak badira, zein da Sputnikekin dagoen arazoa? (Bai badakit, “ikertu” egin beharko duzu. Zorte on: Errusiarra denez, facebook eta youtuben gauza gutxi topatuko dituzu zure “ikerketan”).
Bidenabar, FDAk emergentziako baimena eman zien txertoei, eta esan dute datorren hilean behin betiko baimena eskuratuko dutela. Hori gertatzean, utziko diozue “medizina esperimentalak” direla esateari eta jarriko dituzue txertoak? Edo FDA usteldua dagoela esango duzue eta txertoak jarri gabe jarraituko duzue?
…”duela gutxi arraioterapia hartu behar izan dut minbizi baten kontra, eta ondo Joan zait medizina hipokratikoaren laguntzaz.” (Josu Naberan).
Pozten naiz osasuna berreskuratu baldin baduzu, pozten naiz, lagun.
Baina zuk hartu duzun arraioterapia hori aski eztabaidagarria dela terapia moduan ez duzu uste? Eta nongo mafiaren eskutik ote datorkigu?
Eta eztabaidagarria da (batzurentzat) kimioterapia; eta eztabaidan bihotzekoa izandakook hartzen ditugun “estatinak” (Simvastina eta kideak)…
Segur ez da ezertxo (heriotza ezik). Terapia eta sendabilera guztien atzean, dirua dago, jakina. Denok gaude horien esku heine batean. Zientziak aurrera egiten badu, atzean dirua dagolako da. Eta diruak ordainetan dirua eskatzen du.
Hori da sistema.
Ta?
Asierrek dio:
“Txertoak ez du kutsatzea sahiesten, ez norbera kanpotik, ez besteak norberarengandik, beraz txertatzea orokortu beharra zentzugabea da ez duelako “artaldea” babesten.
Txertoen kalteak izkutatzen ari zaizkigu, ez dago ofizioz hauen ondorioen gaineko ikerketarik, salaketak mediko eta biktimen esku utzirik, labirinto burokratikoetan galtzen errazak.
Txertaketa derrigortua, bortxaketa derrigortua onartzea da, bortxaz gure gorputzean eta naturan esistitzen ez den zerbait inbasiboki sartu araztea.
Bortxaketa ezin da onartu ez diktatorialki ez eta demokratikoki ere.
Gure gorputza gure aukera.”
Bizpahiru iruzkin. Txertoak ez dira egiten kutsatzeak saihesteko; txertoak antigorputzak sor ditzagun inokulatzen zaizkigu, Covd19aren aurkakoak eta besteak ere bai. Antigorputz horiek gure gorputzek naturalki sortzen dituzte, antigenoak ezagututakoan.
Txertoen kalteak izkutatu… baina, zein dira kalte horiek, txertoa nahi ez duzuenon aburuz? Niri txertoa jarri zidaten, Pfizer, bi aldiz, eta albo kaltea… infimoa, liztor batek eragiten duena baino xumeagoa alde handiz… Bestalde, albo kalteak suposatzen dituzue, baina, zein dira kalte handiagoak, txertoek eragindakoak ala koronabirusak berak eragindakoak?
Naturank badira liztorrak, erleak, sugeak, zikuta, eta beste hamaika pozoi hilkor; naturak ez du garantizatzen ezer; hortaz, liztor batek bortxa gaitzake, antidemokratikoki jakina… baina naturalki… nik liztorrei hori esaten diet: gure gorputza, gure aukera…
ELAk uste du biztanleriaren % 100i txertoa jartzea dela covid-aren aurkako neurririk eraginkorrena
ELAk urtarrilaren 8an adierazi zuenez, “txertaketa osoak, eta, bereziki, arrisku-kolektiboenak edo haiekin kontaktuan dauden langileenak, nabarmen murriztuko ditu gaixotasuna hartzeko eta beste pertsona batzuk kutsatzeko arriskuak”. Sindikatuaren ustez, txertaketak, pandemia batean bereziki, herritarren osasuna kontuan hartu behar du. Txertoa jartzeak edo ez ondorio pertsonalak baditu, baina gizartearen gainerakoari ere eragiten dio.
ELAk gizarte osoaren eta, bereziki, osasun arloan ahulak diren pertsonekin lan egiten duten langileen txertaketaren egokitasuna defendatzen du, baina txertaketa horren derrigortasunak botere publikoek aldatu nahi izan ez duten erregulazio bat eskatzen du. ELA erregulazio horretan aurrera egitearen alde agertu da.
Lan-kolektibo jakin batzuen txertaketari buruz egindako gogoetei dagokienez, ELAk duela 7 hilabete adierazi zuen “gehienak txertatzen ari direla, nahiz eta legea aldatzen ez den bitartean txertaketa ez den nahitaezkoa. ELAk administrazioei eskatu die hori arautzeko eta argitzeko, komunitate zientifikoaren jarraibideak kontuan hartuta “. Zazpi hilabeteren ondoren, egoera berean jarraitzen dugu.
Era berean, ELAk salatu du zerbitzu publikoetako arduradun batzuek, hala nola egoitzetako arduradunek, sektore horietako langileak kriminalizatzen saiatzea, Arabako Ahaldun Nagusiak egoitzetako langileekin egin duen bezala. Ez da bidezkoa soilik gogoratzea emakume langile horiek pandemiaren hasieratik izan duten dedikazio eta ahalegin handia, zaindutako pertsonen zaintzarekin eta bizitzarekin duten konpromisoa erakutsiz. Era berean, salatu behar da langile horiek hasieratik bakar-bakarrik utzi zituztela Coviden aurrean babes egokirik gabe. Gobernuek nahiago izan dute pandemia kudeatu birusarekin elkar-bizitzen birusa desagerrarazi ordez. Beraz, politikari batzuen adierazpen horiek hipokresiaren adibidetzat har daitezke, eta erantzukizunak bere gain ez hartzearen adibidetzat.
Antton,
FARMAKO edita SENDAGAI ORO ez segurra.”
Baina horrek ez du justifikatzen baharrezko prozedurak hankapetik pasatzea, PLIZER, Moderna, Astra.Z., Jansens… Hemen ematen Ari diren guztiak egin bezala.
ELA,
Debatea txertatzen/derrigorrez dinamikaz haragokoa da.
Rusa, Txina,
Osasun erakunde PUBLIKOTZAT Jo behar dirá? Ala gehiago ESTATAL/ESTATU/PRIBATU.HANDITZAT. Ez naiz Fido AUTOKRAziez, ezta ISRAEL eta halakoez.
Ostera, zergatik ez Diote uzten
Merkaturatzen Espaiako txertoari?
Debatea sakonagoa, bi, nire ustez.
Lehenik, pandemia honen. Zergatiaz eta izaeraz ez da ezer esaten.
Nire ustez PNEUMONIA da, oso kutsakorra, baina Ez Batipar birusa.
Beraz ez da COVID.BIRUS fantasma, ez.jakin.nondikoa.
EZ DUTE ISOLATU EZIN LABORATEGITAN.
Beraz, ITU zehatz gabeko txertoen aurrean aurkitzen Gara.
Ez jarro segurtason osos txertaketa masiboan, eta EZ planteatu solidaaritate konturik EGOERA hain nahasian.
Gero manipulazioak, zentsura… dago.
BOSKI EZKUTATZEN DIRELA TXRTOEN ALBO.KALTEAK!!
Antton,
“FARMAKO edota SENDAGAI ORO ez dela segurra.”
Baina horrek ez du justifikatzen baharrezko prozedurak hankapetik pasatzea, PLIZER, Moderna, Astra.Z., Jansens… Hemen ematen Ari diren guztiak egin bezala.
ELA,
Debatea txertaka/derrigorra dinamikaz haragokoa da.
Rusia, Txina,
Osasun erakunde PUBLIKOTZAT Jo behar dirá? Ala gehiago ESTATAL/ESTATU/PRIBATU.HANDITZAT. Ez naiz Fido AUTOKRAziez, ezta ISRAEL eta halakoez.
Ostera, zergatik ez Diote uzten
Merkaturatzen Espainiako txertoari?
Debatea sakonagoa da bai, nire ustez.
Lehenik, pandemia honen Zergatiaz eta izaeraz ez da ezer esaten.
Nire ustez PNEUMONIA da, oso kutsakorra, baina Ez Batipat birusa.
Beraz ez da COVID.BIRUS fantasma, ez.jakin.nondikoa.
EZ DUTE ISOLATU ERE EGIN EZEIN LABORATEGITAN.
Beraz, ITU zehatz gabeko txertoen aurrean aurkitzen Gara.
Ez dago jartzerik segurtason osoa txertaketa masiboan, zuek egiten duzuen bezala
eta EZ planteatu solidaaritate konturik EGOERA hain nahasian.
Gero manipulazioak, zentsura… dago.
NOSKI EZKUTATZEN DIRELA TXRTOEN ALBO.KALTEAK!!
“NOSKI EZKUTATZEN DIRELA TXERTOEN ALBO-KALTEAK!!”
Berriro diot: niri Pfizer txertoa jarri zidaten, bi alditan, eta ez nuen ezer ere sentitu, ziztada ttikia eta tokian ukituz gero min nimiño bat, egun pare batez. Eta orain arte. Berdin egiten dut lo, berdin gainerako funtzioak, komunekoak barne. Zein dira albo-kalteak?
5G bitartez konektaturik ote nago jadanik, eta gainera doan?
Baina erantzuna nahi dut oraindik orain: zein dira kalte handiagoak, txertoenak ala koronabirus gaitzarenak? Izan ere, ukatzaileok ba omen dakizue zein diren, edo badiren (nahiz eta izkutaturik dirauten…)
Egia da bi (edo gehiago) eztabaida plantea daitekeela gai hauen inguruan, estatuen jokabideak, botika industriak, arriskuak eta SARS-CoV-2 horren eta beste koronabirusen inguruan. Horrexegatik, hobe dugu debate horiei banaka heldu eta ez afera guztiak nahastea.
Hori gezur bilduma, hori, Josu…
1.- Birusa isolatua dago, aspaldi:
https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC7239045/
https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC7036342/
https://journals.asm.org/doi/10.1128/jvi.00543-20?permanently=true
https://journals.plos.org/plosone/article?id=10.1371/journal.pone.0247524
(Denak erosiak daude, noski, Fox News eta Cristina Martin dixit).
2.- Txertoek “emergentzia egoeratako baimena” dute, FDAk emana. Horrek ez du esan nahi prozedurak hankapetik pasa dituztenik.
https://www.fda.gov/vaccines-blood-biologics/vaccines/emergency-use-authorization-vaccines-explained
Edozein kasutan, FDAk esana du datorren hilean lortuko dutela behin betiko baimena https://www.nytimes.com/2021/08/03/us/politics/pfizer-vaccine-approval.html
Dena den, berdin berdin izango du horrek. Orain diozue FDAk prozedurak hankapetik pasa dituelako ez dela segurua txertoa, gero esango duzue FDA erosia dagoela eta horregatik ez dela segurua txertoa, prozedurak egin arren.
3.- Espainiako txertoa gelditu dute informazio eske batengatik, AEMPS-ek informazio gehigarria eskatu diolako txertoaren garatzaileari, eta informazio hori eskuratu bitartean, gelditu egin dute (hara hankapetik pasatako prozedurak zertan diren. AstraZeneca ere gelditu zuten 2020ko irailan).
4.- Eta bai, manipulazioa dago, galanta gainera. Alde batetik, prentsa mertzenarioa lobbyen interesen alde, eta farmazeutika zehatz batzuen alde, eta besteen aurka, beldurra zabalduz eta hildakoen morboarekin, eta bestetik, kaosaren beldur diren plandemikoena, dena gezurra da, birusa ez dago isolatua eta antzeko gezurrekin beren beldurrak estali nahian.
5.- Axioma bat dago hemen, “ez dut txertatu nahi”. Eta erabaki hori duin eta noble bihurtze aldera, edozerk balio du. Gezur mila bider errepikatuak, birusa ez dago isolatua, “zalantza” absurduak, prozedurekin kezka, zientzialari eta unibertsitate guztiak salduta daudenaren paranoiak, birusa ukatzea…
6.- Oso gaziki ELA txertoen derrigortzearen kontuarekin, OSO GAIZKI. Estatu batek ezin du medizina bat derrigortu. Oso lur labainkorretan sartzen ari gara. Bai, txertatu nahi ez dutenak engainatuta daude, eta beren jarrerak ondorio negatiboak izan ditzake, baina jehovaren lekukoekin odol transfusioak (eta txertaketak) derrigortzen ez diren bezala, plandemikoekin ere txertaketak ezin dira derrigortu.
Besterik da aisialdi jarduerak egin ahal izateko, edo lan zehatz batzuk burutu ahal izateko, edo toki batzuetara bidaiatzeko txertoa eskatzea, eta horrela, zeharka “derrigortzea” pertsona, Frantzian egin duten bezala. Baina estatu batek ezin du zuzenean pertsona bat botika bat hartzera behartu. Oinarrizko giza eskubideen aurkakoa da hori, eta Espainian, konstituzioaren 15. artikuluak debekatzen du.
Batzuk joanda daude zeharo, konspirazio eta plandemiarekin, baina horrek ez digu besteoi oinarrizko eskubideak zapaltzeko eskubiderik ematen. Konbentzitu egin beharko ditugu, euren jarreraren berekoia, ergela eta absurduaz konturatu daitezen.
Kaixo, ba ote
Nik ez det ezta zalantza bat eduki ere txertoa jasotzeko sobre informazio zientifikoko garai hauetan.Pandemia haurretik zientzia zale nahiko handia banintzen ere uste dut pandemia edo sindemia honek nahiko mozkorrak utzi gaituela denoi zientziari buruz sortu den atmosfera informatibo hain toxiko eta lodi honetan.
Txertatu nahi ez dutenak ez ditut ulertzen, harritzen naute, ez didate konbentzitzen beraien argudioekin eta ELAren proposamenak (ni ez nago ELAra bazkidetua)legearen bitartez populazio guztia %100txertatzearena zalantzak sortzen dizkit , hausnarketa sakonago bat egin beharko dut.
Halere uste dut Odol transfusioetara ukatzen diren Jehovaren testiguen kasua ezberdina dela txertatzera ukatzen direnekin konparatuaz. Jehovako testigua den pertsonak bere burua jartzen du harriskuan baina txertatu nahi ez duen pertsona bere burua jartzen du harriskuan eta besteena ere bai.
Umore apur bat jartzearren zientzia eta COVIDaren gaiari, oso beharrezkoa ikusten dudana bestalde, gaur Twitterren ikuskatutako 12 segunduko bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztet.
qué cojones?????????? OTEIZA PREDIJO EL COVID
https://twitter.com/QueAnteponeLaP/status/1423703790625173507
Eta “umorearekin” jarraituz eta Eusko Jaurlaritzak legearen bitartez populazioaren %100 txertatzea derrigortzen badu ba legearen bitartez derrigor dezala langabezia eta prekaritatearekin bukatzeara sortzen dituen hildako eta milaka gaixotu guztiengatik(No te jode!), etabar, etabar..baina nola burujabetzarik ez dugun …etabar etabar
BA OTE
Badakusat interés handirekin.habilela
Baina Ez.hadi ausart inor gezurtitzat hain arinki hitzen.
Lehenik, jada oso berri zabala duk COVID.21 delakoa EZ dutela ISOLATU, eta 2019 eta 2020 hasiran ISOLATU zutela esan zuten txnatarrek jada esan dute EZ zutela ISOLATU.
Mikel, hiri ezer ez gertatzeak ez du esan nahi ezertxo.
Lehenik, esperimentalak dirá eta esperimen fasean gauden.
Bigarrenik, txerto.genikoak direnez potentzialki TRANSGENIKOSK dirá epe ertain Edo luzera.
ELAren apustua oso arriskutsua.da, txerto esperimentuzko hauei Fede ematea, karts bakarrera apustua egitera bezala da (eta karta txarrekin órdago jotzea bezala).
Gogora ume eta nerabe oro txertatu nhi dtuztela, popularizió horrek gaixotasuna pairatzeko arriskua hutsaren hurrengoa delarik.
Inork.ezin.duenean ziurtatu zer efektu gerta daikeen txerto geniko HAUEN ondorioz…
Astakeria bat deritzat diru.goseak eragina.
Eta ez dago burua hegapean sartzerik.
Orduan (1945) popular gehienak esan zuten ez.zela HARTAZ ENTERATU. egin al zuten enteratzeko ahalegina? Beharbada bai, baina irrati uhinen monopolioa Himmlerrek zeukan.
Futaz agian etorkizunean esan dezakete, egin al zuten ahalegina?”
Baina noski, 1945ean baino askoz kontrolatuago dago informazioa, eta planeta mailan gainera.
Muturren aurrean hiru artikulu jarri, lau ekipok hiru aldiz mola isolatu duten birusa (estatu batuetan bat, korean bestea eta italian azkena), bakarra ere ez txinatarrena, eta hala ere, berdin berdin GEZURRArekin jarraitzen duzu?
Txerto transgenikoena GEZURRA da, behin eta berriro errefutatua, ezinezkoa baita inondik inora ADNa aldatzea txerto bitartez. Eta hala ere, berdin berdin GEZURRArekin jarraitzen duzu?
Ez diot arinki, Josu. GEZURRETAN ZABILTZA.
Mikel delako bati ezer ez gertatzeak ez du ezer adierazten, baina munduan txertoak milaka eta milioika jarri izana eta burtsak behera egin ez badu… horrek adierazten du munduko eroslerik gehienak bizirik gaudela… hots, niri bezalaxe inguruko gehien-gehienei, zein nahi den txerto mota ere. Molestia xume batzuk baizik ez. Covid-19 gaixotasunak sorrarazten dituenak, berriro ere, handiagoak ala txikiagoak dira? Gaixotasuna (baita “zure” pneumonia ere) jasan balu txertoetarik bat jaso duena bezainbeste jendek, albo-kalteak ez al ziren izugarriak izanen?
Nolatan ausartzen zarete txertoen geniko/transgenikotasuna salatzera, gaixotasunaren balizko transgenikotasuna aipatu gabe? Zergatik ARN puska duen txertoak transgenismoaren bidea irekitzen du baina (inola ere) ez birusak duen eduki “genetikoak”?
Ezin al dugu eztabaidatu irainka ez bada?
BAI OTE
2020 eta 2021 hasierako datuekin zabiltza eta SOILIK FDAri Fede osoa ematen.
Ez duzu aditzen beste aditu txit garratzitsuk dioena Stefen Lanka alemaniarra, adibidez, espainiar Blanca birologoa…
Mespretxatzen dituzu Médicos por la Verdad Elkartea, baina txerto hauek eta plademiakoak auzitara eraman nahi.dituen mundu plataforma zabala, Mila bat legegizonez osatua.
Zure informazioa iturriak oso murritzak dirá, eta bertsio bakarrekoak.
Es duzu aztertzen nola (eta zeintzuk) erabaki zuten PANDEMIA ALARMA aldarrikatzea 2020 udaberri hartan…
Zelan atera ziren merkatura Mendebaldeko txertoak, SPUTNIK ateratzea zihoala jakitean, ETA BEHARREZKO PROZEDURAK BURUTU GABE. BAI, BA OTE!
MIKEL,
AZTER ezazu zer esan nahi duen txerto GENIKOA eta zelan bihur daitekeen, kasu batzutan, TRANSGENIKO.
Hori azaltzen duten txosten zehatzak daude.eta ni ez.naiz gai hori guztia hemen esplikatzeko.
Bitartean UME ETA NERABEEN POPULAZIO OSOA txertatzko dirá, eta badirudi horrek bost axola dizuela.
Lehen, Egoitzetako adinduak, eta orain ume defentsagabeak, esperimentu.haragi MAFIIA BATZUEN DIRU.GOSEAGATIK, hori seguru, ezen EZ GURE osssunaz ardura dutelako.
Stefen Lanka, berak ekoitzitako produktuak saltzen dituen ke-saltzaile hori, beste guztia farmafia dela salatzen duen bitartean? Ez duzu benetan interes gatazkarik ikusten hor? (Ez erosi aspirinarik, Bayerrek diru gosea du, Horren ordez, erosi nire pilulatxo hauek, nik ez baitut diru goserik…).
Hara Stefan Lanka nor zen 2015ean (pandemia baino laupabost urte lehenago). Halako adituekin… Tipo hau ezaguna zen lehenagotik ke-saltzaileen artean.
https://www.bbc.com/mundo/ultimas_noticias/2015/03/150312_ultnot_alemania_sarampion_recompensa_az
Eta gezurra, gezurra da, ez iraina.
Zuk diozu birusa ez dutela isolatu, eta nik lau artikuluren esteka jarri dizut kontrakoa demostratzen. Non daude zure iturriak? “Gauza jakina da” eta lixto.
Zientzialariek diote txertoak ezin duela ADNa aldatu, eta txertoa ezin dela transgenikoa izan. Gezurra, gezurra da, ez iraina.
https://www.nature.com/articles/d41586-019-03068-4
Eta beharrezko prozedurekin, segi betikora. Emergentzia egoeratako baimen eman diete FDAk eta EMAk. FDAk esan du datorren hilerako behin-betiko baimena izango dutela, EMA atzetik dabil. FDAk behin betiko baimena ematen dietenean, segituko duzue esaten “ez direla prozedurak bete”? Edo esango duzue FDA ez dela fidatzekoa? Eta ez bada fidatzekoa, zer inporta du prozedurak?
Hemen, axioma: ez dut txertatu nahi. Eta erabaki berekoi eta etxekalte hori duintzeko, denak balio dizue: sinesten ez duzuen FDAk emandako baimen ustez irregularra (erabat erregularra izan arren, gorago bidalitako estekan agertzen denez), “umeak bakunatuko dituzte” oihukatzea histerikoen gisan, gurasoak mobilizatzeko esperantzan, transgenikoak direla esatea, hori ezinezkoa izan arren, “birusa ez dago isolatua”, hori demostratzen duten artikuluak dozenaka izan arren…
Berdin dizue den-denak, zuen axioma bestea delako, eztabaidaezina.
TXAKURRA – FELIX ZUBIA
Felix Zubiak Xabier Silveirari bertsotan emandako erantzun bikaina.
https://www.youtube.com/watch?v=Ch20NIbI4Hw
Lesakan bada gizon handi bat,
Bertsotan aritzen dena,
Pandemiaren gorabeherekin
Txakurra deitu nauena.
Ederki dakit zer den okerra
Eta zer dugun zuzena,
Zer dela eta jarri didate
Modu hortako izena?
Hil zaizkigunak lau milioi pasa
Zenbatu dira munduan,
Euskal Herrian ia sei mila
Begiratu inguruan.
Gauza bat daukat oraindik ere
Ezin sartuta buruan,
Zer dela eta ukatzen duten
Izan ez balitz moduan?
Zazpiehun kasu baino gehiago
Neure begiz ikusiak,
Heriotzaren bidez lezio
asko gara ikasiak.
Batzuk saihestu nahi nituzke nik,
Aholkuz adieraziak.
Zer dela eta jasotzen ditut
Holako hitz itsusiak?
Zenbaitek, baina, gertatuari
Egiten diote uko,
Konspirazio baten azpian
Gaituztela zapalduko.
Ideia latz bat bururatzen zait
Horiek entzun orduko,
Bost mila aldiz ukatu arren
Ez dela desagertuko.
Ez dakit zeinek asmatutako
Gezur bat omen da dena,
Txertoak berriz erdi-pozoia
Guztia galtzen duena.
Dudarik bada, ospitalera
Etor dadila hurrena,
Ikusi nahi ez duen hura
Da itsurik handiena.
Negazionista batzuek ere
Pneumoniaren harira,
ospitalera iritsi dira
Eta nahiko tira-bira.
Hasieran harro xamarrak baina,
Egia hutsa hori da,
Arnasa falta zaien unean
Ederki umiltzen dira.
Makina saltsa izan ditugu
Covid-aren inguruan,
Hautatu dugun bizimoduak
Jarri gaitu apuruan.
Ekonomian, garraioetan
Eta zaintzeko moduan,
Zoritxarrean zertan pentsatu
Asko daukagu munduan.
Nabaria da gauza guztiak
Ez direla ondo egin,
Agintariek, kazetariek,
Eta medikuok berdin.
Gertatu dena onartuz eta
Errepikatu ez dadin,
Burua martxan ipini eta
errespetuan hitz egin (bis).
Suminduta eta amorratuta hago, BAI OTE, “negazioniston” madarikatuokin. Ez dakit zelan jasaten gaituzuen ere.
Ez Noa hirekin.eztaibaidatzera COVID19 delako hori ISOLATU duten ala ez. Gutxi batzuek baino ez zarete baietz uste duzuenok.
Zer uste duzue BA, birus BIZI BAT balute, MANDRUN DIGITAL hori erakutdiko lukutela?
Bizia erakutsiko lukete orduoro.
Haginak berdinduta diriagu, motel, eta gogoan dugu zelan aldarrikatu zuten PANDEMIA ALERTA GORRIA munduan panikoa eragiteko.
Lehenik, legedia aldatu zuten, gutxi lehenago, halakoa erabakitzeko LEGE itxuraz.
OMS eta DAVOSko gailur kapitalistak erabaki zuten. Noski, OMS eta FARMAZEUTIKEK Foro honetakek baino harreman sarriagoa dute, eta jada prest zituzten makineriak eta sasi.txertoak martxan, nahiz eta froga fasean oraindik. Eta zera gertatu zen, RUSOA merkaturatzen hasi zela….
Izan ere, honako hau SYNDEMIA dela ezin ahaztu, interés GEO.estrategikoak….
Hau guztia ezin da ulertu egungo KAPITALISMO OLIGARKIKOAK izi duen krisia kontutan hartu gabe. Bestela, zer pintatzen zuen hor DAVOSko GAILURRAk2.019 hondarrean?
Stefan Lankaren botikina. Badakit MEDIZINA ALTER hori ez dagoela pobreen alkantzuan…
Baina Ez duzue konparatuko Lankaren botikina FARMAKOEN negozioarekin, ezta? Lar den beste aberastu dirá, munduko BIGARREN POTENTZIA EKONOMIKO bihurtu dirá, ARMA.MUTILEN atzetik, nahiko hurbil, eta GURE umeen eta zaharren kontura, gainera.
Sasi.botika arriskutsuekin.
Josu, birus bizirik ez dago unibertsoan, definizioz. Eztabaida nire gazte denboran ere ematen omen zen jakintsuen artean, ea birusak biziak zirenetz. Birusak, jendeak sarri bitxo deituagatik ere, ez dute metabolismorik, ez hankarik eta ez bururik, eta ez dira birsortzen; ez dute ADN bat kromosomatan eratua, ez dira birkonbinatzen. ARN molekulak dira, konplexuak ziuraski, lipido geruza batez bilduak. Eta hipotesiak badira, eboluzioaren karietan ADNa sortzeko unean beren garrantzia izan bide zuten, geroago gure zeluletan dagoena.
Alabaina, erreplikatu egiten dira, asko, beren buruaren kopiak egiten dituzte, eta zelulak hondatzen dituzte, sartuz gero, eta heriotza ere eragin dezakete. Zeinahi den koronabirus honen sorrera, zeinahi den farmazeutikak biltzen duen diru mordoa.
Josu,
Niri oso gertuko dudan lagun batek esan zidan “negazionista” iraina zela, eta ez erabiltzeko, mindu egiten zela. Eta ikusiko duzu behin ere ez naizela zuengana “negazionista” izenarekin hurbildu. “Plandemiko” erabiltzen dut, ukaezina baita “plandemia” dela sinetsita zaudetela. Beraz, ez “negazionista”, eta “madarikatuak”. Besterik gabe, gaizki informatutako fededun kuadrila.
Eta zure kasuan, gezurra zabaltzen zabiltzala esaten dizut, hala delako. Zu ez zara zientzialaria, ni ere ez. Nik ez dakit medikuntzaz, ez birusez, ez epidemiologiaz deus. Ez naiz zu bezain harroa artikulu zientifikoak besterik gabe baztertzeko, nire mundu ikuskera ukatzen dutelako soilik. Haginak berdinduta izan edo ez.
Eta gainontzeko guztia, zuen betiko “dotrina zaharra”. Farmafia, OMS, Davos, Illuminatiak, Banka Sionista, Bill Gates eta abar. Eta haurrak! Inor ez da haurrez gogoratuko????
Lankarekin zer nahi duzu esatea. Zu bezalakoen kontura aberastu den pertsonaje nazkagarri bat, Pamies edo Kalkerren antzera. Western zaharretan ageri ziren orotarako panazea saltzaileen bertsio modernoa. Segi ezazu holako putreetan sinesten…
Tira, BIRUS ARGAZKITUA esaN nahi nuen.
gu.bezalakoak jaten dugunetik pentsatzen dugu.
Diferentzia bakarra dago BAI OTEk ez.duela sekula pentsatuko BERA izan daitekeela gezurra zabaltzen dabilena, EZ OTE ?
Dena dela, anónimo aurkezten haizen hori, persona bitxia ematen duk.
Gustatuko litzaidake garagardo pare baten aurrean Lankaz eta Blancaz hitz egiten elkartuko bagina, Mikel eta Garazirekin batera.
Ze honezkero ez dakit beste inork sagitzen gaituen.
Nahi duzunean Josu. Agian badut garaia anonimotasuna uzteko, ez naiz ausartzen ordea interneten nire izenarekin lan egitera. Dei nazazu konsoiranoiko, onartuko dizut.
Bidenabar, hemen covid birusaren argazki batzuk, cdc yankiak ateratakoa.
https://www.cdc.gov/media/subtopic/images.htm
Hau neure buruarekiko bakarrik doa,
MERKATARI ETA TRATANTEAK,
EZ ITZAZUE IKUTU UMEAK,
GOGORA 45ak, ORDUAN
HARTAZ EZ ZIRENAK ENTERATU
EGIN OTE ZUTEN
NAHIKOA AHALEGINA?
HIMMLER ZEN IRRATI.UHINEN
AHALGUZTIDUNA,
EGIN OTE ZUTEN/GENUEN
2021an NAHIKOA AHALEGINA?
ORDUAN ELITEA ZEN
PLANETA OSOKO NAGUSIA
ETA UHIN.HARI GUZTI.GUZTIEN
JAUN GOIKO AHALGUZTIDUNA.
AMIN.
Eta ni ez naiz Fido CDC horren ezertaz,
WUHANEKO BIRUS BERRIA SORTU ZUTENAK DITUZUE, bertan laborategiko zientzilari baten kolavoraziarekin.
GEROTXOAGO HILDA AGERTU ZENA 2019 Edo 2020 hasiera.