EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio ASGASCON Elkarteari

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio ASGASCON Elkarteari

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, 2021eko abuztuaren 3an argitaratutako autoaren bidez, argitu du irizpidea dela 1,5 metroko distantzia errespetatzen den bitartean maskararen erabilera ez dela derrigorrezkoa kanpoaldeko guneetan, ezta alde zaharretan, merkataritza eta denda guneetan, merkatuetan, azoketan, ostalaritza espazioetan eta itsas pasealekuetan, haur parkeetan, espaloietan eta oinezkoen pasabideetan.

Bizitza manifestazioa

Halaber, pasealekuetan eta igerileku eta hondartzetako joan-etorrietan maskara erabiltzeko betebeharra bertan behera uzten du, Estatuko legeak ez duelako behartzen eta erkidegoen artean desberdintasuna sortuko lukeelako.

Azken batean, EAEko Auzitegi Nagusiak adierazi du lehendakariaren 35/2021 dekretuak, estatuko araudia baino betebehar gehiago ez dituela sortu behar.

ASGASCON. beste 33rekin batera osasuna eta askatasuna defendatzeko BIZITZA plataforman parte hartzen duen elkarte bat da eta errekurtsoa aurkeztu zuen Lehendakariaren azken Dekretuaren aurka. Dekretu horrek gainerako erkidegoek baino neurri murriztaileagoak ezartzen ditu kanpoan maskara erabiltzeari dagokionez.

Jaurlaritzak tranpa eginez, dekretuan idatzi zuen leku jendetsuetan beti erabili behar dela. Auzitegiak, ordea, estatuko legearen arabera ulertu behar dela dio eta Urkulluren dekretuaren beste leku batean 1,5 metroko tartea aipatuta dagoenez, horrela ulertu behar dela gogoratu du, hau da, ez dela derrigorrez eraman behar tartea uzten denean.

Beraz, Jaurlaritzaren “iradokizuna” bertan behera geratu da. Hedabideek ez dute puntu hau aipatu eta lorpen judizial honen punturik garrantzitsuena dela uste dugu.

Bestetik Auzitegiak pasealekuetan eta igerileku eta hondartzetako joan-etorrietan maskara erabiltzeko betebeharra bertan behera utzi du eta beraz, puntu hau, Urkulluren dekretutik kendu behar dela esan du argi eta garbi. Hauxe da Bizitza Plataformaren lehenengo lorpen judiziala eta ospatu beharrekoa da!

AUTO_03-08-2021_Asgascon_Bizitza_TSJPV

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio ASGASCON Elkarteari

Bizitza Plataforma osasunaren eta askatasunaren alde lan egiten dugun 32 talde eta elkartez osatuta dago, herri mailan eta sektore mailan.

15 pentsamendu “EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio ASGASCON Elkarteari”-ri buruz

  • Bi kontu:
    1.- Arrazoi du Bizitza plataformak 1,5 metroko neurriaren auzian. Hala da, eta kitto. EAEk ezin du estatuak ezarri duena baino neurri murriztaileagorik ezarri oinarrizko eskubide eta askatasunei dagokionez. Subordinatuak gara, ez burujabeak.
    2.- Burujabetza hori ez dugula ospatzea, eta Espainiako auzitegi batek burujabetza hori berriro ere ukatu duela ospatze tristea iruditzen zait. Ea balio duen gutxienez EAJoteroek saltzen diguten “autogobernua”-ren gezur hori salatzeko. Ezezkoan nago, dena den. Horrekin, lotsagarria EAJ egiten ari dena pandemiako neurriekin: gomendioak legetzat hartu behar direla, biltzeko eskubidea ere mugatua zegoela alarma egoeran (Erkoreka dixit), ertzaintzaren aplikazio irizpideei indar normatiboa eman izana, poliziaren jarrera autoritarioak babestu izana, eta abar. Inprobisazio ugari, eta arriskutsua gainera.
    Propinakoa: Auto honen idazlea, Luis Angel Garrido epailea, da Irungo udaltzainei euskarazko B2 maila ezagutza eskatzea diskriminatzailea zela ebatzi zuen epaile berbera.

  • Ba oteri:
    Ospatzen duguna ez da burujabetza ez edukitzea. Ospatzen duguna da estatuko gainerako herritarrek baino eskubide gutxiago ez izatea. Izan ere garai batean, foruak genituenean, espaniarrek baino eskubide gehiago gehituen: ez torturatuak izateko eskubidea, gure lurraldeko epaitegi batek epaitzeko eskubidea… Eskubide horiek joan ziren eta orain, dugun “autogobernuari” esker estatuko gainerako herritarrak baino eskubide gutxiago utzi nahi dizkigute.

    Garrido epailea izan da honetan parte hartu duena. Eta Irungo udaltzainen kontua… zinez lotsagarria izan da eta euskararen kontrakoa. Eta ez dugu partekatzen, noski. Baina epaile horrek, oraingoan lagundu du eta ostalariei ere laguntza eman zien Eusko Jaurlaritzak, elite globalistaren aginduak jarraituz, tabernak ixteko dekretua egin zuenean. Esan beharra dago ostalariek errekurritu egin zutela, Garridok Jaurlaritzari erabaki hori hartzea justifikatzen zuten datuak eskatu zizkiola eta gure gobernariek ez zuten hemengo ikerketa bat ere aurkeztu, tabernak ixtea justifikatzen zutena, alegia Ezer gabe milaka lanpostu pikutara bidali nahi zituzten, jendeari elkartzeko lekuak kendu….

    Batzuei hori ez zaie asko eragin, agian lanpostu finkoa edo hileroko soldata finkoa dutelako baina Jaurlaritzak ostalaritza eta euren hornitzaileekin nola jolasten ari den ikusita eta ze ahots gutxi entzun den ikusita, pena handia sentitzen dugu.

    Bidegabekaria horren aurrean edo oraingo eskubide murrizketaren aurrean Garridok eta beste bi epailek lagundu izana eskertzekoa dela uste dugu.

  • Bizitza plataforma:
    Ez dakit nahita zabiltzaten edo nahi gabe, baina bada ezpada, ez bedi gero “inork ez zigun esan ” izan zuen aitzakia: munduko eskuin muturrarekin lerratzen da zuen diskurtsoaren zati handi bat.
    Eskuin muturreko propaganda zabaltzen duzue. Eskuin muturreko medioak dituzue iturri (Fox News-en kasua argiena, Rupert Murdochen media duzue iturburu nagusi, honek ez du agenda ezkuturik, Sorosek ez bezala, antza). Eskuin muturreko pertsonaiei ahotsa ematen diezue (Tucker Carlson, Cristina Martin…). Eskuin muturreko diskurtsoaren oinarriak zuenganatu dituzue (elite globalista). Eskuin muturreko epaile espainolistak goraipatzen zabiltzate.
    Ez dut zuekin deus ere jakin nahi. Arriskutsuak zarete.

  • Bizitza Plataforma 2021-08-11 23:43

    Kaixo Ba ote:
    Eskuin muturrekotzat hartu gaituzu eta ez dizugu horrelakorik onartuko!
    Diozunez, gure “diskurtsoa eskuin muturrarekin lerratzen da”. Zertan? Umeek maskara ez eramatea eskatzen dugulako, besteak beste %20 oxigeno gutxiago arnasten dutelako? Txertoen kalteak farmazeutikek bereganatzea eskatzen dugulako? PCRak bere sortzaileak eskatzen zuen moduan egitea eskatzen dugulako??? Piskat zehaztea exigitzen dizugu, gizalegez eztabaidatu ahal izateko.
    Diozunez “eskuin muturreko propaganda zabaltzen” dugu. Esango diguzu Bizitzak ze eskuin muturreko ezer zabaltzen duen?
    Diozunez, “eskuin muturreko medioak” ditugu iturri. Barkatu baina guk mota guztietako iturriak ditugu, baina %95a testigantzak edo norberak egindako mezu, testu, proposamen eta bideo zuzenak dira, izan ere, medio gehien-gehienek komunikazio politika bera dute, ofizialista, zentsura osoarekin.
    Diozunez “eskuin muturreko pertsonaiei ahotsa” ematen diegu. Eskerrak hemen zehaztu diguzula zerbait erantzun ahal izateko. Cristina Martinekin zalantzak egon ziren baina emango zuen hitzaldia zehaztu zuenean egokitzat jo zen: Bilderbeg, hedabideen 5 talde nagusiak noren esku dauden, farmazeutiken jabeak nortzuk diren… Liburu hori ezkertiar guztiek irakurri beharreko liburua da, ikusteko, bi fondoek, Black Rockek eta Vanguarrek, farmazeutiken eta hedabideen jabe nagusiak izanik, haien txerto esperimentala saltzeko oso erraza dutela, egunkari, telebista eta irratien jabeak dira eta!
    Diozunez “eskuin muturreko oinarriak bereganatu” ditugu. Ez dakigu bada, gure oinarriak “osasuna, maitasuna eta askatasuna” dira. Ez dugu uste eskuineko mezuak direnak.
    Azkenik “eskuin muturreko epaileak goraipatzen” ditugula diozu. “Bakoitzari berea euskaldunon legea” erantzun behar dizugu. Garrido ostalariei eta haien hornitzaileei dagozkien eskubideak itzultzea (beste epaile gehienek egin ez dutena) ontzat eman eta emango dugu, gizalegez jokatu duelako. Horrek ez du esan nahi beste kontu askotan gure kritikarik zorretzena eduki dezakeela. Dena ez da zuria edo beltza.
    Azkenik, Ba ote, zera jakin beharko zenuke, Europako Parlamentuan alderdi guztiek oinarrizko eskubideen kontra doan osasun pasaportearen alde bozkatu zutela, Bilduk, PNVk, Podemosek, PSOEk, PPk eta VOXek. Nurembergeko epaiketan argi geratu zen gizakiei ez zitzaiela derrigorrez tratamendu medikorik emango pazientearen onarpenik gabe. Orain ordea, naziek egin zuten antzera, milaka hildako eragiten ari den txerto esperimentala derrigortu nahi digute. Eta horren alde dauden guztiak, eskuma zein ezkerrakoak izan, horiek badira askatasunaren kontrakoak!

  • Ba Ote, ikusi egin behar da zure arrazonamendua! Eskuineko batzuk eduki dezaketen pareko iritzia izanez gero, eskuin muturrekoa zara eta beraz, arriskutsua. Modu horretan pertsonak sailkatzen dituena, hori bai dela arriskutsua. Beraz, eskuineko pertsona batek eduki dezakeen iritzi bakar batekin ere ezin duzu ados egon. Hori bai sektarismoa! Oraingo ezker progreria globalista pentsamendu bakarraren sinadura. Niri Luis Angel Garrido epailea pailazo gaizto bat dela iruditzen zait, hitz egiten entzun nioen batean garbi ikusi nuen zer espero nezakeen epaileengandik. Bizitza Plataformakoak pertsona gaiztoak direla iruditzen zait (engainatuta egon daitekeen gixajoren bat ezik). Bilduk eta EAJk afera honetan arduraz jokatu dutela iruditu zait. Baina gaiztoak iruditzen zaizkit beraiek diotenagatik eta ez, beraiek diotena alderdi politiko batek esandakoarekin bat datorrelako.

  • Nik ez dakit Bizitza plataforman eskuin muturrekoak zareten edo ez. Baina badakit Fox news-en duzuela iturri nagusietako bat, eta Fox newsen gaur ameriketan aterako den zaborra, bi aste barru zabalduko duzuela Euskal Herrian, zaborraren segimendua egitea oso erraza baita internet duen edozeinentzat.
    Badakit, halaber, Cristina Martin eta antzeko pertsonaiekin zabiltzatela dantzan, eta Zuzeu-ko beste eztabaidan, Tucker Carlsonek eginiko elkarrizketa baten esteka zabaldu zenutela. (Cristina Martin VOXen inguruko “sasikazetari” bat da, eta Tucker Carlson, Estatu Batuetako “Jimenez Losantos”.)
    Badakit, halaber, “elite globalista” yankilandiako eskuin muturreko ideologoek garatutako kontzeptua dela, eta Espainian VOXen ingurutik entzuten dela, Estatu Batuetan Trumpen jarraitzaileen lema dela, bai eta AFD alemaniarrena edota Erresuma Batuko eskuineko brexiteer-ena, eta Jair Bolsonaroren jarraitzaileena.
    Aldi berean, badakit telegramen zein kanalek zabaltzen duten zabor plandemikoa, eta zer beste eduki zabaltzen duten kanal horiek, ezinbestean: eskuin muturreko propaganda.
    “Ahatearen test”-ak dioenez: “Ahatearen itxura badu, ahateek bezala egiten badu igeri, eta ahateak bezala egiten badu karranka, orduan, ziurrenik, ahate bat da.”
    Ez bazarete eskuin muturrekoak, eskertuko nizueke gutxienez beren medioak ez erabiltzea iturritzat, beren lemak eta doktrinak ontzat ez ematea, eta beren guruei ahotsa ez ematea. Larria da Fox news edo Tucker Carlson bezalakoei sinesgarritasuna ematea, eta aldi berean BERRIA edo EHU (bi jartzearren) konspirazio globalaren kide direla zabaltzea.
    Hortik aurrera, nahi duzuena egin, noski. Baina jakin ezazue zuek zabaltzen duzuen edukia, eta zuek ontzat eman duzuen “doktrina” (elite globalista eta hori dena) nondik datorren.
    (Naziak aipatu dituzuenez, irakurri mesedez nire azken iruzkina Zuzeuko Donostia eta Baionako manifen artikuluan, eta ikusi zein den nire iritzia derrigorrezko txertaketei buruz. Hau ez da edo gurekin zaude, edo haiekin zaude. Dilema hori zuentzat oso erosoa da, baina ez da errealitatea).
    Garagarra, ezkerrak beti metodo zientifikoa eta garapen zientifikoa onartu ditu. Ni hor nago. Metodo zientifikoa ukatzen duen ezkerreko zein eskuineko pertsona batekin ezin dut ados egon. Berdin dit plandemia edo queer teoria den eztabaida. Eta beti salatuko dut. Metodo zientifikoa ukatzea baita berriro ere herriko plazan sorginak erretzera itzultzeko bide azkarrena. Etiketa bat jarri nahi didazu, baina oker zabiltza.
    Eta nik ez dut esan inor “gaizto” denik (hori ez bada pertsona sailkatzea, eta zure sektarismoaren eta autoritarismoaren adierazlea, ez dakit zer den). Are gehiago, ez dut uste gaiztoak direnik. Sinplekeria galanta da jendea “gaizto” eta “on”en artean banatzea. Esan dut arriskutsuak direla. Badirelako. Filtrorik gabe eskuin muturreko edukia zabaltzen dutelako, eta nahita edo nahi gabe, eskuin muturraren errelatoa, elite globalistarena, ontzat eman dutelako, eta horren gainean eraiki dutelako plandemiaren errelato guztia. Eta noski, errelato hori beti salatuko dut.

  • Bitxia da zenbat gauza deitu didaten nere bizitzan, eta itxura batez zeinen kontrajarriak: akrata, nihilista, proetarra… eta orain ultraeskuindarra! Eta nik uste beti antzeko ideiak defenditu ditudala: askatasuna eta giza eskubideak.
    Ezker abertzalea legez kanpo utzi zutenean hainbat manifa eta ekitalditan ibili nintzen. Oinarrizko eskubideak urratzen ari zirelako. Orain guztioi eskubide eta askatasunak kentzen ari dira eta, beraz, berriz hainbat manifa eta ekitalditan ibili behar dut. Oraikoan ezker abertzale bera da oinarrizko eskubideak urratzearen aldekoa.

    Bizitza plataformak, ikusi dudanagatik, iturri askotatik eta era askotakotatik jasotzen du informazioa. Askatasunatekin konpromiso luzea duten elkarte eta pertsonengandik, gehienbat. Nolanahi ere, neretako kontua ez da mezua nondik datorren, baizik mezua zuzena den ala ez. Ba ote-k informazio batzuen iturriak salatzen ditu,, baina tutik erran gabe infirmazio horien egiatasunaz. Ultraeskuindar batek eguzkia ekialdetik ateratzen dela badio ez dut uste ukatu behar diodanik.

    Azken bi urteetan askatasunak eta eskubideek izugarrizko kaltea jaso dute. Bermatuta uste genituen eskubideak galdu ditugu: biltzeko eskubidea, mugitzeko askatasuna, adietazpen askatasuna… Gure gorputzaren gaineko subirautza ukatu digute, estatua gure gorputzaren jabe eraiki da eta aurpegia estali nahi digu. Eta orain zalantzazko botika transgeniko bat hartzera behartu nahi gaitu. Edozein kritika edo zalantza isilarazi, ukatu eta jazarri dute. Erregimen berri honi oraino ere “demokrazia” deitzen ahal zaio?

    Askatasunaren alde borrokatzea merezi duela uste dut. Horrek “arriskutsu” bihurtzen nau? Izanen ahal da! Arriskutsua tiranoendako eta askatasunaren etsaiendako izanen ahal gara!

  • Ados. Gero ez etorri “ez nekien” eta antzekoekin. Sinesgarritasuna ematen diodan informazioa metodo zientifikoa da, ez besterik.
    Arriskutsu bihurtzen zara, “elite globalistaren” ideologia eskuindarra zureganatu eta zabaltzen duzunean. Ez baduzu arazorik VOX, Tucker Carlson eta Trumpekin ideologia konpartitzeko, niri berdin dit. Berriro diot, ideologia konpartitzea, eta ez egitateak: eguzkia ekialdetik datorrela egitate bat da, elite globalistaren plan ezkutuaren existentzia ideologia da.
    Egitateak eta iritziak, biak bereizten jakin behar zenuke.

  • Portzierto: Askatasunaren izenean VOXekin batera ibilitzeak zalantzarik sortzen ez bazaizu, “malo”.
    Askatasuna, justizia, egia… oso hitz borobilak dira, eta inor ez dago horien kontra. Ni ere ez. Baina askatasunaren eta egiaren bilaketan bakoitzaren bidaideak zein diren ikusi behar da.
    Espainian dioten bezala: “dime con quien andas, y te diré quien eres”.

  • ASKATASUNAZ

    “Askatasun” zenbait , bere alternatibak eta nere hautuak.

    -“mugitzeko askatasuna” edo kutsatzeak ekidin? Kutsatzeak ekidin- bizitzak salbatu.

    -“Ingurugiroa suntsitzeko askatasuna” edo ingurugiroaren oreka- errespetua. Inguruaren oreka errespetua.

    -“Negozio askatasuna” edo bizitza ona , bizitza on baterako errespetua eskubidea.

    – Kutsatzeko askatasuna edo ardura kolektiboa. Ardura kolektiboa.

    – Infektatzeko askatasuna edo eta neurri kontrakutsatzaile eta arduratsu kolektiboak. Neurri kontarkutsaile eta kolektiboak.

    – Fedearen askatasuna ala zientzia. Zientzia , sinismen erlijiotsuak errepetatuaz bizitza pribatuetan.

    -Absurduaren askatasuna edo arrazoia. Arrazoia. Absurduaren erabilera , arrazoiaren humore kontrakultural gisaren alde.

    -“Arrazakeriaren askatasunak “edo dibertsitatearen errespetua. Dibertsitatearen errespetua.

    -“Kontsumismorako askatasuna” edo eta beharretara egokitutako materialtasun kolektibo partekatua. Beharretara egokitutako materialtasun kolektibo partekatua.

    Nere ustez askatasunaz ulertzen dugunaren arabera praktika eta hautu batzuk martxan jarri ditzakegu gure bizitzetan eta jendartean eta beraien bitartez posizionatzen gara etengabe, konplexutasunak konplexutasun.Nere ustez bi dinamika makro eta mikro gertatzen dira etengabe indar sozial konplexuen artean.

    Bata askatasunaren izenean liberalismo- turbokapitalistak sustatzen duena bideratzen ari gaiteuena humanitatearen autosuntsiketara eta bestea saiatzen dena horri tokian tokiko eta mundu mailako alternatiba bat eraikitzen .

    Nik horri sozialismoa deitzen diot . Herrien arteko errespetua sustatzen duena , herrien biziraupenaren alde egiten duena, liberalismo -turbokapitalistaren askatasun faltsuaren aurrean , herrien emantzipazio – askatasun humanista- komunitarista – kolektibista kontrajartzen diona.

  • Bizitza Plataforma 2021-09-02 23:50

    Ba-oteri maitasunez
    Eskertuko genizuke argudio bakar bat ematea eta ez eskuinarekin lotzeko sai antzu horiek,. alferrik zabiltza. Hemen VOXekin batera ari diren bakarrak Europan osasun pasaportea onartu zutenak dira: EAJ, Bildu (ez denak), PSOE, PP eta …. VOX. Denak bat eginda egon ziren.

    Hemen eskuin muturrera joan direnak dira nazien antzera, tratamendu medikoak derrigorrezko bihurtu nahi dituztenak, eta ez hartzekotan bazterketa soziala bultzatu nahi dutenak (Frantzian ikusten ari garena eta laster etorri daitekeena).

  • Bizitza plataforma,
    Irakurtzen ez badakizue, ez da nire arazoa. Ez etorri niri nik ukatzen ditudanak leporatzera (derrigorrezko txertaketa eta abar). Bidenabar, begira ezazue “Godwin legea” zer den. Dena naziekin konparatzeko duzuen grina hori…
    Nahi duzuena egin ezazue, noski.
    Ikusi nahi ez duenak, segi begiak itxita, eta Tucker Carlson eta Cristina Martinekin hitzaldietan.
    Ondo segi.

  • Antton Erkizia 2021-09-03 17:30

    Ibil gaitezke estadistika zaharren bila, baina gaur gaurkoz hau da notizia:
    “Nafarroako ZIUn ospitaleratutako 25 lagunetatik 23 txertoa hartu gabekoak dira

    https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/sociedad/2021/09/03/25-pacientes-uci-covid-navarra/1178200.html

  • BIZITZAkoei, maitasunez eskainia , Kau Koi Kura-ren eskutik. Migel 5G abestia: https://youtu.be/yo5LVLA