Euskaldunon miseriak EAEko Osakidetzan

Euskaldunon miseriak EAEko Osakidetzan –

Euskaldunon miseriak EAEko OsakidetzanOtorrinoarekin behar nuen txanda hartu (entzute arazoak, adin kontuak) Intxaurrondoko anbulatorioan, Donostian. Beste guztietan bezala eskatu nuen mediku euskalduna izan zedin. Ez zekitela zein otorrino zen euskaldun eta zein ez. Ea nik banekien. Ezetz (aurreneko txanda nuen). Emango zidatela orduan txanda beste nolabait. Egun batzuetara jaso nuen posta arruntez txanda urrirako. Aukeran berandu, baina ongi. Egun gutxira deitu zidaten telefonoz, espainol garbian, txanda aldatzea eskainiz gaur abuztuaren 6rako. Ni euskaraz eta telefonoz bestaldean ulertzen ahalegindu zen neska bat, are amaieran hitzen bat euskaraz egiten ahalegindu zitzaidana eta azaldu euskara ikasten ari zela. Eskertu nion ahalegina.

Gaur joan naiz nire hitzordura Grosera Donostian. Gelaz kanpo erizaina jator, euskaraz, ongi. Medikua barrutik niri espainol garbi eta hutsean, euskara urrundik ere ezagutze ez zuenaren itxura. Azaldu diot erizainari mediku euskaraduna nuela eskatuta, eta ez niola medikuari espainolez egingo. Erizainak eskaini dit berak egingo zidala itzultzailetza, eta nik nire eskubideak alde batera utzita, eta alde batera utzita Osakidetzaren konpromisoa mediku euskalduna eskaintzeko, onartu diot eskaintza erizainari? nire denborak ere balio du zerbait?.

Audiometria egitera zihoazkidan. Eta etorri zait erizaina esanez medikuak ez zuela onartzen itzultzailetzarik. Hau da, edo espainolez egiten niola hari zuzenean, edota bilatzeko beste mediku bat eta beste hitzordu bat. Nik gogorarazi diot erizainari ni prest nengoela itzultzailetza onartzeko. Medikuak omen zion hala ez zuela ulertuko, eta ezetz, bilatzeko beste mediku bat eta beste hitzordu bat. Eta ni, nahiz eta nire printzipioetako? eta eskubideetako? asko janda ere, medikuaren txandarik gabe geratu naiz, eta are egitera zihoazkidan audiometria ere gabe. Zergatik? Zergatik bai! Medikuak bakarrik EGA espainola dutenak artatzeko kobratzen bide du nonbait. Ez itzultzailerik ere onartzeko. Eta Osakidetzak hori onartzen dio? Onartuko dio? Jakin nahi dut. Erraz jokatzen da besteren, kasuan euskaldunaren denborarekin. Medikuak berdin irabaziko du.

Erizainaren laguntzaz eman didate beste hitzordu bat, orduan, ustez, otorrino euskaldunarekin (ez bada oporretan, edo katarroarekin, edo …).

Amaitzeko erizainak lagundu dit bertako Paziente Arreta Zerbitzura nire kexa bideratzeko. Kontatu diot istorioa eta idatzi bat egiteko esan dit eta aurkezteko Osakidetzari. Eskaini diot aukera idatzia berak egiteko han bertan. Ezetz. Ez nuen horretarako Paziente Arreta Zerbitzura behar. Bejoandeidala!

Euskaldunontzako azalpen eske.

Bittor Hidalgo

P.S. Bidali dut gutuna OSAKIDETZAra, Behatokira eta Elebidera ere behintzat…

Euskaldunon miseriak EAEko Osakidetzan

10 pentsamendu “Euskaldunon miseriak EAEko Osakidetzan”-ri buruz

  • Ez duk meritu makala Bittor. Biba hi!

  • Erabateko ignoratziatik, eta epaitegi batean denuntzia jartzea?

  • Osasun langilea 2021-08-06 20:09

    Lotsa handiz irakurri dut kontatu duzuna enpresa horretan lan egiten dudalako. Eta lotsa handiago ematen dit jakiteak jarri duzun erreklamazioak ez duela ezertarako balioko. Otorrino hari ez zaio ezer gertatuko eta lasai lasai segituko du paziente eta lankideei bere supremazismoa irenstarazten. Osakidetzaren euskararen plan guztiak kosmetika hutsa dira. Oso garestiak bai, baina kosmetika. Sentitzen dut, Bittor.

  • Osaquidecha / Eusco Jaurlachirla, mediku erdaldun supremazisten erreinua.
    Eutsi Bittor eta segi fin!

  • Ea behingoz danok euskararen militantearen ardura hartzen dugun gure gain eta edozein administraziotik halako irain bat jasoten dugunean, zilegia den kexa jartzen dogun. Milaka eta milaka lirateke, eta hau Euskal administrazioak behingoz bere maskara kendu dezan bidea bihurtuko da. Gure erosotasunetik irten eta errealitatea agerian utzi dezagun!!!!

  • Bittor Hidalgo 2021-08-07 10:45

    Eskerrik asko denoi. Eta Gilen bereziki. 2018an eduki nian epaiketa Espainiako Polizia Nazional baten aurka itainengatik, mehatxuengatik eta jotzeko imintzioengatik Donostiako Polizia etxeko bulegoan euskaraz egiteagatik. Nire testigantza sendoa bulegoko beste polizia eta langileen testigantza ahul eta kontraesanez betetakoen kontra, eta are (ia) nire aldekoren bat ere hauen artean. Epaiketan polizia errugabe, nahiko froga ez zelako. Baina ez zizkidatean kostuak kobratu. Soilik nire abokatuak (400 euro gehi BEZa). Orduan ere eman nioan berri Behatokiari behintzat (eta Elebideri ere uste diat), baina uste diat erantzun zain nagoela (edo behintzat laguntza zain). Nahi baduk bidaliko diat orduko kontakizuna hauei bidali bezala… Asteburu on!

  • Bittor Hidalgo 2021-08-07 11:29

    Bide batez, epaiketa itzultzaileearekin, denek ulertu zezaten espainolez nik eta nire abokatuak zer genioen euskaraz…

  • Bittor, nik horrelako kasuetarako erabiliko nuke “erdara inkorrektua”:

    he ponido; nosotros sabimos, si yo sabiese; ejersisio, siento sincuenta y sinco; yo cabo, tu cabes… tu cabiste, el cabio, cabimos, cabieron, producieron, eta halangoak.

    erdaldunek ere sentitu daitezela inkomodo situazio horietan.

    beharbada da txorrada bat, baina beharbada ez. Zeuk ikusi hurrengo borrokarako.

    Laura

  • Bittor Hidalgo 2021-08-11 09:48

    Eskerrik asko, Laura. Nik aspaldi erabaki nuen ez zintzela gehiago izango nire hitzen itzultzaile ‘nire zerbitzuan izanik’ euskaraz jain behar luketen haientzat. Eta ez dakizu ze ‘ahalduntze’ nagusitasun sentsazio eragiten duen zu soilik euskaraz aritzeak ulertzen ez dizun hari, zuk ongi asko ulertzen diozularik hark espainolez (edo kasuan frantsesez) esaten dizun guztia eta hari segituz euskaraz erantzute. Halakoak berehala ‘galtzen ditu paperak’, ateratzen da bere onetik, hasten da builan edo okerragoan, zuri ulertzeko gauza ez delako, zuk hain ongi ulertzen diozun bitartean. Orduan sentitzen dira galduta, orduan sentitzen dira benetan ‘inkomodo’, deseroso, orduan sentitzen dute zerbait falta zaiela, zerbait ari direla galtzen ulertzen ez dizutelako, eta ez dakitelako 5.000 euro eskaintzen ari zatzaizkien, edota bere familiarekin sartzen. Zuk ikasten baduzu halako egoera batean zure lasian mantentzen, ikusiko duzu zein emaitza ‘ahaldunduak’ zeureganatzen dituzun. Egin aproba (nahi baduzu, noski)!

  • Bittor Hidalgo 2021-08-11 10:18

    OHARRA: Sistema ez dut bakarrik erabiltzen apatu ditudan”‘nire zerbitzuan izanik’ euskaraz jain behar luketen” haiekin, baita ere Euskal Herrian bizita gurekiko errespetuz euskara aspaldian ikasia behar luketen guztiekin…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude