Nahiago nuke ez egin
Nahiago nuke ez egin –
Badakit mundua ez dudala aldatuko. Lehenik ez naizelako iraultzailea; gainera, koldarra naiz. Orduan, nire buruari traizioa ez egitea geratzen zait. Eta horretarako ez da asko beharrezkoa.
Normalean, leku batzuetan, gustatzen ez zaizkidan gauzak gertatzen direnean, ez naiz borrokatzen. Batik bat, entzuten ez duen jendeak dauden lekuetan. Beraz, zeozer nire kabuz egin behar dut, nire buruarekin ondo egoteko. Momentu horietan, Bartleby bihurtzen naiz eta “nahiago nuke ez egin” esaten dut. Inori ez zaiola interesatzen badakit. Hala ere, agian gaizkide izan arren, ez dut haiekin lan egiten.
Adibide bat eman behar dut. Nire eskolan, urtean behin, ikasleak ikastetxea garbiarazten jartzen dituzte; diotenez, erakundearekin lotura izatea da asmoa. Hala ere, nire ikuspegitik, gazteek eskolara ikastera eta ondo pasatzera joan behar dute, ez garbitzera edo lan egitera. Horretaz gain, gure ikasle gehienak auzo txiroetatik etortzen dira; beraz, bere eguneroko bizitzan lan egiten dute (orain dela hil bat, mutil batek bost urte zituenetik lan egiten duela esan zidan). Azken finean, hori egiten, eskolak bere egoera errepikatzen du; eta nire ustez eskolak gazteei nola askatu irakatsi behar die.
Gainera, txikitatik entzun nien nire gurasoei nola gustatu izango zitzaien umetan eskolara joan izana eta lanik ez egitea. Aitari, adibidez, unibertsitatera joan izana gustatu izango litzaioke, baina ezin zuen. Eta, guk ikasteko, haiek asko lan egin zuten; astelehenetik astelehenera, eguzkitik eguzkira, oporrik gabe. Horregatik, betidanik haien bizitza aldatzea gustatuko litzaidakeela pentsatu nuen. Baina, hori egin ezin dudanez, ez diet nire ikasleei gauza bera egin nahi.
Gauza txiki horiek (eskola garbitzea edo beste ekitaldi batzuk zerbaiten trukean antolatzen laguntzea) beste gauza batzuei atea irekitzen diete. Atsotitz batek dioen bezala: “Gogo onez betea dago infernua”. Hortaz, gure hitzak eta gure ekintzak zaindu behar ditugu; batez ere, gaur egungo munduko egoeran. Poliki-poliki ideia batzuk sartzen dira eta, ondoren, normalizatzen dira. Joan den astean, berri txar bat entzun nuen: Jujuyn (iparraldean dagoen probintzia batean) haurren lana onartu zuten tabakoa jasotzeko. Ni ez naiz inuzentea, haur eta gazte askok lan egiten dutela badakit. Hala ere, ideiak hizketan sartzen badira, apurka-apurka, onartzen ditugu eta normalizatzen ditugu. Ondorioa legeztatzea da.
Hasieran esan dudan bezala, ni ez naiz iraultzaile bat eta ez dut mundua aldatuko. Horretaz gain, koldarra naiz, ezin dut gauza horien kontra borrokatu. Hori gertatzen zaidan arren, egun horietan, ez naiz eskolara joaten edo beste ekintza bat antolatzen dut (adibidez, ikasleekin irteera bat antolatzen dut). Eta, noski, haiei zergatik ez nagoen ados esaten saiatzen naiz.