Marihuana, enpresa eta telesailetan

Marihuana

marihuanaNaiz hedabideak Jose Manuel Castillok eginiko erreportaia kaleratu zuen atzo, kannabisaren industriaren inguruan. Legedia zorrotza den arren, geroz eta enpresa gehiagok egiten dute lan zuzenean edo zeharka kalamuaz eginiko produktuekin, edo marihuana berarekin. Ficoban (Irun) Euskal Herri mailako kannabis azoka handiena egingo da irailaren 16tik 18ra, Expogrow, eta 175 enpresa inguru bilduko dira bertan.

Marihuana gauza ederra, bere momentuan eta bere neurrian, guztia bezala. Sentsazio goxoa eskaintzen du, erlaxatzen lagundu zaitzake, sentiberatasun fisikoa (eta psikologiakoa, batzuen kasuan) igotzen du… Pertsonalki, “txina”-k ez dit inoiz batere graziarik egin: bihotz-errea ematen dit, ez dakit zer kristorekin nahastu duten, ez dakit dirua norentzako den eta zer mafia klase eta jendarte eredu ari naizen elikatzen. Zer dago hatxisaren atzean, zer nolako lan harremanak eraikitzen dira? Marihuana aldiz, zerorrek landatu, moztu eta norrberaren kontsumorako bideratu daiteke, naturala da, lurrak ematen du, manufakturarik gabe; onttoak eta mahatsak bezala.

MarihuanaAurreko batean jakitera eman zidaten marihuana ardatz daukan telesail bat dagoela, duela urte dezente hasitakoa, eta duela gutxi amaitutakoa: Weeds (“Belar Txarrak”). 2005etik 2012 bitarte emititu zen AEBtan, guztira 25-30 minutuko 102 atal, zortzi denboralditan. Telesaila mugitua da oso, erritmo bizia dauka, eta gainera barre egiteko tarte handiak eskaintzen ditu. Komedia dramatikoa bezala definitzen dute, dosi berberak baitauzka bietatik. Hala eta guztiz ere, eta ikuskizunen munduan dabilen jende gehienak aitortzen duen bezala, komedia da genero konplikatuena, eta alde horretatik niri barre dezente eginarazi dit.

Ez dut erreta ikusi, e… 

Marihuana, enpresa eta telesailetan

 enpresa eta telesailetan