Tom hila da

 images3.jpgPiero Manzoni: Merda d’Artista
Sarrera honetan saiatuko gara Marieren aferak pizten dituenetako batzuk ekartzen. TOM EST MORT bere azken eleberriaren karietara, alegia. Bateko eta besteko ekarriko ditugu, Marieren egoera mingotsa ezagutzen dugun arren. Badirudi bat baino gehiago interesatuta dagoela plagioaren kontu honekin eta, beraz, nahi duenak bere aurkiketak jar ditzake iruzkinetan, eskertuko da hori, ugariak baitira sarean aurki daitezkeenak eta are ugarioak izanen dira hemendik aitzinera. Oraingoz, honako hau besterik ez dugu bildu:

Le Monde 070807

Radio France

France24 070824

Yahoo France 070824

Le Journal 070823

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Tom hila da”-ri buruz

  • BERRIAtik pasarte bat: “Camille Laurensek ez du esaten, bere artikuluan, Darrieussecqek pasarte zehatzak kopiatu dizkionik. Orokorragoa da salaketa: «Liburua irakurtzen ari nintzelarik, Tom est mort neure gelan idatzia zela sentitu nuen, ipurdia neure aulki gainean ezarrita edo neure ohean minetan. Marie Darrieussecqek nire etxera gonbidatu du bere burua, okupa baten gisan».”

    “Neure gelan idatzia zela” badio baina eraberean pasarte zehatzik kopiatu ez diola onartzen badu, Laurensek plagio hitza erabili beharrean idazle “okuparen” lana goraipatu beharko lukeela iruditzen zait, seme baten heriotzaren ondorio emozionalak zehaztasunez papereratzen jakin duelako. Plagio salaketa moduan beharrean kritika on bezala hartu beharko luke Darrieussecqek afera guztia. Plagio psikikoa? Ez al da hori bera idazle on guztiek egiten dutena, irakurlearen psikea plagiatu?