Manaden hezibidea (zinemari errua egoztea)

Manaden hezibidea (zinemari errua egoztea) –

Western bat ikusi ondoren, baten bat kalera jaitsi eta tiroka hasiko balitz Red Riveren balego bezala, esango genuke balizko John Wayne burutik jota dagoela, inori ez litzaioke burutik ere pasako pelikulari errua egoztea. Pornografia ez da salbuespena. Berari esker ere gure fantasiak elikatzen ditugu, Nacho Vidalek argi azaldu zuen bezala, fikzioa delako: ez da erreala, ez dira benetako istorioak; fantasia baizik. Ikusleak badaki edo, bestela, jakin beharko luke. Eta ez baleki, erantzukizuna berea litzateke, ez delako fikzioa eta errealitatea bereizteko kapaza; etxean eta eskolan irakatsi beharreko kontu bat.

Manaden hezibidea (zinemari errua egoztea)

“Ex”by ed_milla is licensed under CC BY-NC-SA 2.0

Manaden hezibidea (zinemari errua egoztea)

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Zer duzu buruan “Manaden hezibidea (zinemari errua egoztea)”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-06-18 12:37

    Zure pentsamoldeak eraman gaitu hondamendira. Ume-umetatik josi toneladaka pornografiarekin eta biolentziarekin Internet, telebista eta bideojokoak eta gero pentsatu horrek ez duela eraginik izango, zuk diozun bezala “jakin beharko luke”. Orain dela gutxi irakurri nuen ikerketa bat egin zutela eta bertan ikusten omen zen pornografiaren kontsumoak, drogen kontsumoak zerebroan aktibatzen dituen zirkuitu berak aktibatzen dituela. Hori eraman umeetara, eta gero espero izan horrek ez duela eraginik… “jakin beharko luke” esan gero.