Makiltxoarena

Makiltxoarena –

Makiltxoarena

Honezkero, ia guztiok sufritu behar izan dugu PCR probaren bat. Edo bertzenaz norbait lagundu dugu testa egin diezaioten. Eta, honezkero, denok dakigu nahikotxo molestatzen duela sudurretik barru-barruraino sartzen dizuten makiltxo horrek. Ados, ez gara horregatik hilen, eta segundo gutxiko kontua da, baina oso desatsegina da.

Hartara, guztiz normala da lau urteko mutiko bat negar batean hurbiltzea makiltxoa darabilen erizainarengana. Are gehiago ez bada bere lehenbiziko aldia. Aitzitik, ez da batere normala haurrari makiltxoa ahotik eta sudurretik barru-barruraino sartu dion erizainak tortura aldi osoan hitz bakar bat ere zuzendu ez izana histeriak jota dagoen umeari. Deus ez. Existituko ez balitz bezala.

Ai, barkatuko didazue gaurko purrustada. Neuri ere ez zaizkit halakoak gustatzen; esperientzia bakartu batengatik kolektibo oso bat jomugan jartzen duten horiez ari naiz. Izan ere, artatu gaituzten bertze bi osasun langileak primeran egon dira. Baina makiltxoarena; ene, makiltxoarena.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko azaroaren 24koa]

Makiltxoarena

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

2 pentsamendu “Makiltxoarena”-ri buruz

  • josu naberan 2021-11-29 14:21

    Arrazoi umeak
    Umeei makiltxoak sartzea ez baita batere normala

  • Ez ba! Guziok horrek ez du zentzurik. Neronek eta neronen ingurukoek ez dugu halakorik ezagutu, ezta bakar batek ere. Auza, jokamoldeak, ez dakit. Eta umeena umekeriak dira, helduen askorena ere bai.