Laguntzarik nahi?

Laguntzarik nahi? –

Laguntzarik nahi?

Kontuz ulertzen dizun edo zaituen horrekin! Kontuz, kasu! Kontuz lagundu nahi dizun horrekin edota horietariko zenbait eta zenbaitekin. Kontu handiz ibiltzeko dei hau ez doa inondik eskandalu edo larridura-jarrerara bultzatzeko inongo intentzio tonto-merkerekin. Salba nazatela hortaz, edozein ezuste natural ñañoren bat edo besteren aurrean gero eta maizago deituak diren larrialdi ori, laranja, edota gorri deitzetik, enpatxatuak, betekadak joak gaude-eta aspalditxoan gurean hainbeste larrialdi-egoerez.

Halere, laguntza debalde eskainka datozkizunean, kontu handiz ibiltzeko deia luzatzen dizut. Tamala da gero kontua!, tamala horrela ibili behar izatea ere, horrela ibili beharra zinez eta benetan besteen alde, lagun hurkoaren alde, ondo beharrez eskasian dauden bihotz oneko, edo bihotz biguneko, horiek aintzat hartuz gero.

Zuhurtziarako deia ere dei liteke. Begiratuiozu adi eta erne aurpegira laguntza eskainka datorkizun horri, adi eta erne begietara, atento-atento, ea zein dagoen hor, zein den hori, begiratuiozu patxadaz, patxada handiz. Zer moduz dagoen galdetuiozu hurrenik. Galdetuiozu ea benetan ondo dagoen. Eta hau edo beste erantzunda ere, zernahi ere diotsun, hasiera batean ez iezaiozu kasu zipitzik ere egin, eta segi aprobetxatzen tinko begiei begira egoteko, eutsi tinko berorri begira. Ea eusten dizun begirada ustezko-itxurazko delako laguntzaileak …

… Eta zinez eta bentan eusten badizu begirada, eta berau traza sanokoa bada, esaiozu orduan ea berak laguntzarik behar ote duen, zuk lagun diezaiozun nahi ote duen …

Hala balitz, ekiozue sutsu elkarri laguntzeari! Ekiozue eta eutsiozue sutsu!

Zorionekoa zu! Zorionekoa bera ere bai!

Ongi etorri biok ala biok komunitate ber-sorrerari!

Laguntzarik nahi?

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta espiritualetan jardunda.