Kairobeko iturria

Argazkia: Linus Nylund

 

Denbora dugu medikurik onena (hiltzailerik krudelena baita ere…) 

Pablo Soano

 

Diotenez, Abu Bassed, zocoko txiroen medikua, Damaskoko sendagilerik ospetsuena izan zen.

Halakoxea zen bere fama, non Farid El Hanafyk, hiriko jaunak, gizon jakintsu haren eskuetan utzi baitzuen bere seme nagusiaren osasun delikatua, malenkoniak preso.

Printzeak pobreen ilara bukaezina horretan jarri eta martxoko eguzki gupidagabearen azpian itxaron behar izan zuen. Bere txanda iristean, Bassedek deskubritzeko eta espartzuzko jarapa baten gainean etzateko eskatu zion. Gero medikuaren hatzek gaztearen sabela, bizkarra eta orkatilak ikertu zituzten.

-Kairobeko iturburutik urak irribarrea bueltatuko dizu.

Bidaiatu egin beharko duzu, hori bai, bakarrik eta ezinbestekoenaz – gaineratu zuen Bassedek, hurrengo gaixoari aurrera egiteko aginduz.

Urriko goiz batean, Atlaseko elurrak elikatzen zuen iturri galdu horretarantz abiatu zen printzea. Butreken ontziratu eta Tozeurreraino joan zen gamelu baten bizkarrean; mila aldiz galdu zen mendikatean eta karabana bati esker basamortuko labirintoaren irteera topatu zuen.

Azkenean, udako arratsalde batean, Sijeko haitzarteak iturri haren aurrera eraman zuen, eta egarria ase arte edan zuen.

Handik gutxira ederki sentitu zen eta ez zen gelditu Damaskora iritsi arte. Espezien usainak zokoraino gidatu zuen.

Arrazoia zenuen, jauna. Kairobeko urak sendatu nau.

Oker zaude: ez zintuen iturriak sendatu, iturria aurkitu arte egin behar izan duzun bideak baizik –erantzun zion medikuak.

En fin

naiz_en

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.

Zer duzu buruan “Kairobeko iturria”-ri buruz

  • Zergatik Zoko “c’z, neronek Zoko deitura daukat, eta Damasko “k”z?