Joxe Azurmendiri buruzko liburu posible bat (1)

Joxe Azurmendiri buruzko liburu posible bat (1) –

Joxe Azurmendiri buruzko liburu posible bat (1)Joxe Azurmendik argitaraturikoak beti erantzuten dio jendartean puri-purian dabilen eztabaidaren bati, eta haren interbentzioek zuzenean hartzen dute parte polemikan: euskara batuak mordoiloa ala garbia behar ote duen, Euskal Herriaren harremanak Frantziarekin eta Espainiarekin, ETA, biolentziaren kondena, EHU/UPVk Mirande baztertu eta Ernst Jünger bezalako nazi aitortuak saritzeak zer adierazten duen, gure politikoen jokabide penagarria oro har eta zehazki kanpaina elektoraletan, kooperatibismoaren eta marxismo ortodoxoaren arteko talka, euskaltzaletasuna baztertu behar ote den independentismora jende gehiago erakartzearren…

Batzuetan orokorragoak izaten dira galderak eta aztergaiak: balioen krisia, teknikaren nagusitasuna, Jainkoaren heriotza, giza askatasuna (ea gizakia benetan den libre, edota filogenesiak edo soziologiak edo Jainkoak determinatzen ote duen), edota gizakia naturak eta kulturak osatzen duten, zein den naturaren eta kulturaren arteko harremana, natura eta kultura garbi bereiz ote daitezkeen, bizitzaren zentzua…

Azurmendiren obran orain arte euskarari eta abertzaletasunari dagozkion atalak ikertu eta nabarmendu izan dira bate ere, Hegats eta Jakin aldizkariek zegamarrari eskaini dizkioten ale bereziek erakusten duten bezala. Ez legoke txarto eguneroko eztabaidetatik kanpo gelditzen ohi diren beste zenbait gairi ere heltzea: besteak beste, filosofia bera zer den Azurmendirentzat, ontologia eta metafisika, epistemologia, zientzia eta teknika, antropologia, hizkuntza, estetika, historia, etika, politika, zuzenbidea eta kooperatibismoa.

Joxe Azurmendiri buruzko liburu posible bat (1)

Zer duzu buruan “Joxe Azurmendiri buruzko liburu posible bat (1)”-ri buruz

  • josu naberan 2022-01-15 10:30

    Ados, niagok

    Batez ere horren faltan aurkitzen gaitunk gure hizkuntza hezurmamitzeko: kultura, antropologia….