Izurriteaz galdera gehiago

Izurriteaz galdera gehiago –

Beraz, izurritearen zertzeladez etengabeko kalaka entzuten dugun bitartean, zergatiaz apenas aipatzen den ezer. Izan ere, egungo gizarte-sistemari ez zaio komeni zergatiak azaleratzea, ze Kapitalismoaren hazkunde eta kontsumo eredua bera delako, gehien-gehienbat, izurritearen kausa. Aspaldiko kontua da, genioen, baina orain jauzi kualitatibo bat eman du biosferaren toxikazioak: mundu mailako epidemia da, hots, “pandemia”.

Izurriteaz galdera gehiago

Gaixotasunaren sintomak? Medikuei eta mikrobiologoei dagokie zehazki azaltzea, baina sintoma horiek denok pairatzen ditugu. Gaixotasunak mukieria, mukiak oro infektatzen ditu (sudur, aho, eztarrikoak), eta hortik birikietara edo hesteetara iristen. Erdi.mira.eginda geunden urtaroko marfundi (gripe) mukitsua ez zelako azaltzen. Bada, aldean daukagun pneumonia tipikoa da, nahiko “atipiko” ageri dena, bere kutsatze-eragin nabarmenagatik eta abar (hori ere medikuei dagokie azaltzea). Horri aurre egin ahal izateko prebentzio-neurriak badira, izan: mukieria sortzen duen guztia ekiditea, hain zuzen higienea, dieta ez-mukitsua…. Neurri homeopatikoak, bai horixe, Farmakotegientzat “merkeegiak” eta oro har naturazko medikuntza, Inkisizioak Nafarroan suntsitu zuena (gaur egun Farmakotegiak homeopatia suntsitu gura den antzera). Gehi, jakina, pneumonia kasuan erabili ohi den tratamendu konbentzionala.

Izan ere pneumoniarako (badakit, jakin, umetan pairatu nuelako) ez baitago besterik antibiotikoa baino; gaixo hori bakteria kutsatuak eragiten duelako batipat. Bada tartean birusik ere, eta badakigu birus bakan horien kontra txertoa dela baliabide, infekzioa ekidin ahal izateko prebentzio-neurri gisa. Horretako soilik, nik dakidanez. Orain arte dena ulergarria. Latza, baina ulergarria.

Eta une honetan sartzen da eszenatokian gizakiaren alderdi ilunena.

Duela urtebete, planeta guztiko alarma sirena guztiak pizten dira bapatean, populazioan panikoa eta nahasmendua hedatzen dute berariaz, munduko informazioa kontrolatzen duten 4 edo 5 Agentzia mertzenarioren bidez. MSEk alarma-egoera deklaratzen du… konfinamendua…populu beldurtu eta kikildua… Orduan zabaltzen dute “birus berri bat” sortu dela, non ez nola inork ez dakiena (saguzarra ote den, pangolinoa, edo Txinako laborategi bat Trumpen ustez). Eta birus horren kontra bai omen dago txertoa! Txerto salbatzailea. Hori esanik, “birus sortu berri” delakoaren tramankulu arantzadun antzeko irudi digital bat jartzen digute muturren aurrean.

Eta hurrengo galdera inozo hau ez da nirea bakarrik: aurretiazko Plana izan ote da?

Farmakotegiek, denaren gainetik irabazia lehenesten duten konpainia pribatuak, topera aberasten dira (batak 12.000 milioi, besteak ez dakit zenbat miliardo…); hori bai, baldintza bat jartzen dute, euren txertoaren albo-kalteen erantzukizunik ez hartzea. Baldintza logikoa, orain gertatuko denagatik. Orain txertoen arteko “merkadeoa” dator, gogoan daukagunez. Zein baino zein eraginkorragoak.

Errusiarra, aurretiazko froga gehienak egin eta merkatura ateratzear dago. Kinka larria Mendebaldeko txertoentzat!. Interes anitz sartzen da jokoan! Berez arazo sanitarioa dena, auzi ekonomiko-politiko-geoestrategiko bihurtzen da: “syndemia (grekoz), coctail (ingelesez): ekai guztien koktela. Horretan, zera erabakitzen dute: aurretiazko frogak egiteke, merkatura irtetea eta zuzenean esperimentatzea gizakiengan! Historian lehenengo aldiz gertatzen da halakorik! Gertaera eskandalagarri hori nolabait leuntzeko-edo, mantra bat errepikatuko digute: “hobe txertoen albo-kalteak, Covida baino. Zenbaten ahotik zenbat bider entzun dugu? Eta hori esateko, ba al dakite, jakin, zeintzuk albo-kalte diren ere?

Eta… (jarraituko du)

Etorkizuneko egunen baten, planeta honetan gizaki adimentsurik geratzen baldin bada, galdetuko du: “nola gertatu ahal izan zen…!” Ah, noski “Plandemia”. Aurretiaz antolaturiko Plan bat zegoela. Eta plan horretan aurreikusita zeudela kritikoei ahoa tapatzeko ele aproposak ere: “negazionistak” eta lur-planistak”

Eta agian Brueghel Zaharraren marrazki hura etorriko zaio burura, “Itsuak ilaran itsu baten eskutik”. Gaitezen kritiko, diot berriro, edo gureak egin du.

Izurriteaz galdera gehiago
Izurriteaz galdera gehiago

Gautegiz-Arteaga. Saiakeraegilea eta itzultzailea. Zamora-apaiz kartzelako

2 pentsamendu “Izurriteaz galdera gehiago”-ri buruz

  • Zuzeu zoriondu nahi dut lortu duen heldutasun mailarengatik. Berria eta Argia-ren parekoa dela esango nuke (zentsuraren erabilpenari dagokionez behinik-behin).
    Agerkari honetan edozein astakeria argitaratu daiteke, COVID-19 bezalako gai sensible eta mingarriaz bada ere. Baina astakeria agerian uzteko ironia pixar bat erabiltzea ez da toleratuko.

  • Euskahaldun 2021-05-22 11:36

    Hara Josu, gero bestei voxero deitzen eta zuk euren termino berak erabiltzen dutuzu, “plandemia” eta halakoak.
    Sasi linguista izatetik sasi mediku-petrikillo-zientzilari danadaki izatera igaro zara. Kontua da putaidearik ez daukazula ez onartzearren asmakizunik xelebreenekin etorri beharra sentitzen duzula zure ego intelektuala asetzeko.
    Hasteko, pneumonia ez da gaixotasun bat, eragile desberdinek (hau da, birusek, bakterioek, onddoek eta parasitoek) biriketan eragindako infekzioarekiko erreakzioa edo sintoma multzoa baizik.
    Ba tira, ez zaitez txertatu eta covidaz kutsatu eta pneumonia garatu ezkero sendatzen saia zaitez zure tratamendu homeopatiko eta antibiotikoekin ia zorterik duzun.
    Denok dakigu farmakoen industriako multinazionalen artean negozio eta leia itzela dagoela kontu honekin, beste gaixotasunekin bezala. Baina horrek ez du ukatzen birus honek duen arriskua eta munduko gobernu guztiek, esker zein eskuin ideologiakoek, arrisku hori badela onartu behar izan dutela.