-izenbururik gabea-

Zerbait sentitzen dut
kili-kilia, beroa
eta berriz hotza bizkor
korapiloa
tiro bat
laztan bihurtuko lukeen
zerbait
leherketaren oso antzekoa
harek utzitako ziloa
irriak ihes egiten didanean
tristuraren ziegetatik

eta Oierrak borrokan hasten
dira
amodioaren ringean
epailerik ez dago
indarrak irabazten du
eta
umeltzen dira begiak
ekaitza zeruko zuloetatik
ostu dutenak
segundu batean
ixten dira betazalak
eta berriz zabaldu
lehen baino dirdiratsuago
Fenix hegaztia
behatz puntetatik gora doa
begiradatik irteten da.

Ekaitza bainuontzi batean