Zapatero Tunisiara

NDU2MA==

Tunisiara baldin badoa ez da Tunisiako iraultzaren martiriei omen egiteko, baizik eta lehen gobernuburua izateko herri arabiar libre bati bisitaldia egiten diona.

Zapatero, esaterako, Rashed Ganoucchi, Ennahda partiduko buruari sarrera debekatzen dion Espainiako presidente da, nahiz eta islamari buruzko hitzaldi soil bat emateko asmoz zihoan gizona. EtaBen Aliren garaian, ezinezko bizimodua egin zieten Espainiako gobernukoek dozenaka errefuxiatu politiko tunisiarrei.

José Luis Rodriguez Zapatero da “Zibilizazioen aliantza” deiturikoaren asmatzailea. Aliantza harrigarri bat, herriak aipatu gabe, errege eta agintari ararabiar-musulmanak loriatzen dituena. Zapatero autokrata arabiarren laguna da, eta ez herritar demokrata arabiarrena.

Duela egun batzuk, erakunde ugarik salatu zuen prentsaurreko batean — tartean Amnesty Internationalek—, Zapateroren gobernuak ilegalki saldu izan dizkiola Libiari armak, gaur egun Gaddafik herritar errugabeak hiltzeko darabiltzan horiek berak.

Iraultza arabiarrekin, eta Mendebaldea eta teokrazia arabiarren arteko aliantza innoblearen fundatzaileen mitoaren erorketarekin, batzuk  zernahitarako prest dira historiaren gurdira igotzearen truk.

Lagun maite tunisiarrak, ez zaitzatela engaina!

(Egilearen baimenarekin itzulita)

Irudia | Zapatero agintari arabiarrekin | ZZ | Creative Commons By SA

Gaur egunean, Demainonline albistari digitala zuzentzen dut, nire herrian Marokon.

Zer duzu buruan “Zapatero Tunisiara”-ri buruz

  • Giza Eskubideak bermatzera tunisiara? Hurbilago badauka non hasi, Euskal Presoei aplikatzen dien Bizi osoko zigorra kentzen has dadila, gaisoak ateratzen gero, dispertsioarekin amaitzen… jakingo al dute tunisiarrek hau guztia?
    Agian, eurak etorri beharko lirateke, legitimitate gabeko gobernuak nola kendu irakastera.