Izateaz

la-existencia.jpg
Aspertuta eta diruaren hotsek asetuta, sentimenduen gose…

Horrelaxe aurkitzen naiz… ingurura begiratu eta ahitutako barrenak besterik ez ditut ikusten, eta ilusio faltsuak eta hamaika irriparre artifizial eta hamaika izate, hamaika existentzia, hamaika gezur.

Bizi nahia pizten diguten hamaika desgrazik inguratzen gaitu eta haiengatik soilik irabazten du zentzua irri egiteak.

Sufrimendu faltsuak sortuaz, arazoak bilatuaz egiten diogu bide izateari. Izan bagarela erakutsiko digunaren bila dihardugu, momenturo kontraste bila, gauza txiki batzuek egia zimendu dezaten. Gure kaketan ez itotzea ahalbidetzen duten arrazoiak…

Izan bagara, edo izan nahi dugu behintzat… igeri gure gizarteak kaka egiten duen komun zuloan.

Ekaitza bainuontzi batean