Kontzientzia

Batek daki zenbateraino dakidan. Ala soilik badakidan zerbait. Bilaketa konstante batean harrapatu naute. Bilaketa konstante batean gaude. Pertsuazioaren paradigma itzelak harrapatu du jendartea eta ikusten dena ez da erreala. Gutxi batzuen errealitatea, edo hobe esanda, gutxi batzuek ikustea nahi duten errealitatea da. Ez erreala, berriz diot. Honek zertara bultzatzen gaitu? Bada, inguruko gauzengan atentzioa ipini eta inguruko fenomenoei soilik benetakotasuna aitortzera, gu partizipe garenei hain zuzen. Gainontzekoaz fidatzearekin aski dugu. Inoiz ez baitugu jakingo egia.

Ez da pasibismoa. Ez.
Kontzientzia da.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude