… inpotentziaren kiratsa

… inpotentziaren kiratsa – 

... inpotentziaren kiratsa

Ilargia eder da gaur zeruan; borobil, mardul, zuri. Mundu perfektu baten jainkosa dirudi, bere menpekoei goitik irribarretsu so dagoen izaki zientzia-fikziozkoa.

Isilik dago gaua, isilago hiria. Beroa da nagusi, eta beroarekin batera kirats betiko bat heldu da nire leihora, kezkaren eta inpotentziaren kiratsa. Zenbat ote gara ezin loak hartu eta amandreari liluraz begira gaudenak une honetan? Zenbati itsatsi ote zaigu maindireekin batera etorkizun ilun baten itzala?

Bero anormala jabetu da nire eguneroko paisaia berdeez, eta ezin dut ezer egin, ezin dugu ezer egin.

Egarri naiz.

Gora begiratu dut, eta irribarre ironiko batez erantzun dio Gioconda zerutiarrak nire begiradari.

mutxurdina_leihoan

… inpotentziaren kiratsa