Ibaizabalen gora

Ibai inguruetan bakartu naiz ordubetez arratsaldean. Erretiratuen eta lasterkari gazteen artean dagoen marra fin horretan jesarrita. Ura bare zen, haizea frexko eta nire burua hotz. Akaso bihotza zen bero nuen bakarra, Costelloren kantu ezezaguna bat aditzen nuen bitartean.

Pentsatzeko, lasaitzeko edo soilik bakarrik egoteko erabiltzen ditut halako uneak. Bakardadea batzuetan sendagai ona da. Batzuetan diot, izan ere, gaur ez dit ezertarako balio izan.

Nahiago dut ibaizabalen gora jarraitu, burugabeenak eginen lukeen eran. Erresakaren aurka.

Ekaitza bainuontzi batean

2 pentsamendu “Ibaizabalen gora”-ri buruz