Ibaizabalen gora
Ibai inguruetan bakartu naiz ordubetez arratsaldean. Erretiratuen eta lasterkari gazteen artean dagoen marra fin horretan jesarrita. Ura bare zen, haizea frexko eta nire burua hotz. Akaso bihotza zen bero nuen bakarra, Costelloren kantu ezezaguna bat aditzen nuen bitartean.
Pentsatzeko, lasaitzeko edo soilik bakarrik egoteko erabiltzen ditut halako uneak. Bakardadea batzuetan sendagai ona da. Batzuetan diot, izan ere, gaur ez dit ezertarako balio izan.
Nahiago dut ibaizabalen gora jarraitu, burugabeenak eginen lukeen eran. Erresakaren aurka.
[…] This post was mentioned on Twitter by Oier Aranzabal, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: Ibaizabalen gora: Ibai inguruan bakartu naiz ordubetez arratsaldean http://bit.ly/aiO5Kn […]
Oh, bai, toki ederra lasaitu eta pentsatzeko. Faltan botatzen ditut Bilboko txoko hauek, uste baina gehiago. Eta toki hauei lotuta beti daukat doinuren bat, bata bestearekin bat beti. Zenbat pauso eman ditudan ibaizabalen gora…