Humanitatearen sei inflexione punctuac

Humanitatearen sei inflexione punctuac – 

Sarrera

Humanitatea edo guiçateria cer den, galdera philosophico ohico bat da. Ikuspegui anthropocentrico batetic guiçaquia dena dateque, içan ere, hori gara. Humanitatea gaberic cer ? Universoaren irudi bat eguin deçaguegu ceren Humanitateac hori eguin baitu, edo hobe erranda guiçaqui guti batzuec eguin dute eta guc hori jasso.

Bainan plantea daiteque gaia ikuspegui geocentrico batetic ere. Horrela Humanitatea ez liçateque dena, procesu cehatz eta deffinitu bat baicic.

Hemen Humanitatea procesu beçala beguiratu nahi ukan dugu, berce içaqui motha bat bagina beçala. Horretaracotz sei inflexione puntcu deffinitu ditugu. Horrequin irudi bat eguin daitequeela uste dugu, nahiz eta irudi horrec acatsa educ leçaqueen. Systema simple bat ossatu dugu theoria bat eraiquitzecotz.

Lehen puctua, suaren gainean controla hartu içana da. Bigarrena historiaurreco arte adiarazpena. Hirugarrena neolithoco iraulça deitzen dena. Laurgarrena scripturaren asmacunça. Borzgarrena axiomaz pensatzearen asmatzea, eta seigarrena cyberneticaren iraulça, ceinean jada sartuta baicaude.

Bigarren mailaco inflexione punctuac daude ere, eta haiec punctu nagussietan ecimberceco eraguina dute. Bainan hemen abstraitu nahi ukan ditugu gure memorian chertatuta dauden sei punctu historico importanteenac.

Eztabaida daiteque ea suaren gaineco controla baino lehen, chimino batzuec lurrean ibilcen hassi içanac, edota harriequin eta maquilequin tresna rudimentarioac eguiten hassi içanac suaren gaineco controlaren escuratzea beçain determinant den. Baita industriac cyberneticac beçainberceco impactua eduqui duen gure baithan. Bon, eztabaida daiteque dena. Systema honetatic campo utzi ditugu horiec, bainan haur theoria bat baicic ez da.

 

Sei inflexione punctuac

Suaren gaineco controla escuratzearequin communitate mota berriac eratzen hassi ciren, mutatione memetico itzela içan cen, eta horrec evolutione geneticoan berevicico eraguina eduqui çuen. Hor jaio cen oraindic viciric dagoen guiçaquien elementu nagussietaco bat : suthondoa. Naturan vicitzetic, suthondoaren babesean isolatzerat tarte handia dago. Suaren babesean communicatione forma berriac eratu ciratequeen, ametsac eguiteco eta taldean communicatzeco auquera garatu çatequeen. Horrela hizcunçac garatuco ciratequeen, eta horrequin memoria sociala edo ethnicoa. Gaur egun pensatzen da mutatione memetico haur African eman cela, eta lothua dagoela Homo ergaster delaco guiça speciearen evolutionearequin.

Bigarren inflexione punctua guiçaqui batzuec inguruan ikusten ahal çuten realitatearen irudiac supporte materialetan repplicatzen ahal ukaitea da, historiaurreco artea aleguia. Horrequin memoria socialaren symbol batzuc supporte materialetan transmititzen ahal ciren. Orain dela guti arte pensatu içan da Europaco mendebaldean guertatu cela evolutione haur, eta Africatic ethorritaco homo sapiens delacoequin lotzen cen. Gaur egun badira frogac neanderthalec labar artea eguiten çutela. Planetaco haimbat lekuetan artelan osso çaharrac aguertu dira. Behar bada Europan garatu çatequeen, bainan çaila dirudique, momentuz, hori categoricoqui affirmatzea.

Hirurgarrena Neolithoco Iraulça da. Hor campoco naturaren eta suthondoaren arteco berheizqueta gainditu cen, eta guiçaquia natura bere mendean harcen hassi cen. Horrec ethorquiçunaren irudicapena areagotzea ekarri çuqueen, eta ecimbercean realitatea icendatzeco termino berri asco orduan sortu ciratequeen, sorthu ciren beçala haimbat bitarteco technologico. Haur bai dirudi nahico arguia Ekialde Hurbilean garatu cela, nahiz eta berce lekutan ere aztarna çaharrac dauden. Interessant da archeologiaco theoriac valiatuz eguin diren neolithoco cultura materialeco elementuen hedacuntzaren irudiac beguiratzea.

Guero, laurgarren punctua liçateque scripturaren asmatzea. Horrequin symbol optico batzuc erabilcen dira symbol acusticoen repplicac eguitecotz, eta hala memoria ethnicoa supporte materialetan gordetzen hasten da, eta hala passatzen da memoria culturala garatzerat. Lehen hizcunça idatzia sumeriera da, eta civiliçationeen sorrerarequin lotzen da. Civiliçatione hauec memoria culturalarequin lothuac daude. Technologien eta ideien garapenac codificatzen ciren, eta supporte materialetan transmititzen ciren.

Borzgarren asmacunça determinanta axiomen bitartez pensatzen hastea içan cen. Philosophiaren hastapenac dira, eta Joniaco lurraldeetan hassi cen procesu haur, eta persona cehatz bati atchiquitzen çaio : Miletoco Thales. Lehenago, pensamendu mythico baten bitartez, realitate empiricoari icenac jarcen ciçazquion. Ondoren, logica garatzen hasi cen, eta horrela theoria scientificoac, politicoac, philosophicoac, etc.

Aurreco inflexione punctuequin compara daitequeen hurrengo asmacunça cyberneticaren sciencia liçateque. Horren aita Norbert Wiener mathematicari estatubatuarra da. Bainan horretaracotz materialqui eta spiritualqui accumulaturico memoria cultural guztia ecimbercecoa içan cen.

Cyberneticac guerta litezqueen, daitezqueen, guertatzen ahalco diren, guertatuco diren, guertatzen eta guertatu diren guertaquiçunen arteco harreman bat systema batean ordenatzen ditu, giçaqui batec nahi duena guerta dadin eta nahi ez duena guerta ez dadin. Eta hori applicatzen da sciencietan, philosophian, eta batez ere technologian. Horrec ekarri ditu robotac, informatica, intelligencia artificiala eta gaur egungo mundua.

 

Iracurqueta mythicoa

Mythologia greco çaharrean Prometeoc olympotarrei sua ebatsi eta guiçaquiei eman cerauen. Horrequin guiçaquiec jaincoac garaituco cituzten, eta hala guertatu cela pensa daiteque. Guero guiçaquiec robotac creatu cituzten, ceinençat guiçaquiac diren jainco jaunandere eta jabe. Robotec guiçaquiac emaiten drauen sua behar dute. Guiçaquiec inguruco materialequin creaturico ideien representationeac dira, eta fuctionatzen dut lenguage idatzien moyenez. Robotac sei punctu hauen ondorio dira.

Eta aguian robotec suaren edo energiaren gaineco controla hartuco balute haiec gaindituco lituzquete guiçaquiac. Robotec guiçaqui asco jada gainditu dituztela erran daiteque, bainan ez denac, momentuz behinçat.

Robotec hizcunça bat behar dute, eta hori humanoec bacarric sartu ahal drauete ; haiec beraiec euren hizcunça proprioa garatuco balute ere, guiçaquiec sorthuricoa eduquico luquete oinharri, dela symbol opticoequin edo acusticoequin. Bainan edocein moduan robotec guiçaquia aldaraci dute, nere ustez irreversiblequi, suaren gaineco controla harceac irreversiblequi aldatu edo sorthu guintuen beçala.

 

Ondorio bat : chronopanoramican zoom eguinez

Demagun guiçateriac berce gauça bati emaiten deraucola bide. Plantea gueneçaque guiçateria içan liçatequeela million eta erdi urthe inguruco procesu biologico evolutivo bat, suarequin estuqui lothua. Suac permititu du systema humanoen garatzea, entropia negativoaren accumulatione ethengabe eta progresivo bat. Guero, procesuac cer moduco eçaugarriac eduqui dituen ere azter daiteque nahi bada, bainan hemen adiaraci nahi dena procesu biologico hori bere ossotasunean systema batean deffinitzea içan da.

Lehen inflexione punctuan naturatic escuratu cen gai bat : sua. Bigarrenean giçaquiac berac creatzen du gai material bat. Hirurgarrenean naturatic escuratu ciren gaiac. Laugarrenean guiçaquiac berac gai materiala creatzen du. Borzgarrenean guiçaquiac creatzen du gai inmaterial bat. Seigarrenean gai inmaterial bat creatzen du berriz. Naturatic harcen diren eta naturan creatzen diren gai material eta ez materialec guztiec ossatzen duquete orain Guiçateriaren ondarea.

Guiçateria suari lothurico procesu evolutivo beçala deffinitzen badugu, compara liteque suaren gaineco controla hartu içana berce bi inflexione punctuequin Lurra edo Gea gure planetaren historian : aitzinera eguinez lehena duquegu itsasoetatic animali batzuc athera eta lurrean vicitzen hasi cirenean. Horren memoriaren adibide bat dateque gure malkoen salinitatea. Bigarrena dateque bacteria ezberdinen artean cooperatzen hassi cirenean cellula complexuagoac eguinez, procesu horrec seguitu çuelaric cellula complexuen arteco cooperationea eguinez içaiqui pluricellularrac eratuz.

Aitzinerago eguinez, galdera içan daiteque nola hassi ciren bacteriac mundu honetan. Mundu honetan vicitzaren dembora guehiena bacteriena içan cen. Eta bacteriec oraindic irauten dute, baita guiçaqui bacoitzaren baithan ere.

Dembora laburra da guiçaquiena Lurra gure planeta honetan.

***

Humanitatearen sei inflexione punctuac

Zer duzu buruan “Humanitatearen sei inflexione punctuac”-ri buruz

  • Aletchu,

    Miretsiric utzi nauçu çure post honen eduquinaz!

    Forma ere içugarri laket içan çait.

    Anhitz esquer bihotz bihotzez!

    Adeitsuqui