Hildakoen argazkiak. Bai edo ez?
Hildakoen argazkiak –
Lehen argazkia miloika erabiltzailek zabaldu zuten sare sozialetan, eta egunkariek beren azaletara eraman zuten; David Armengouren argazkia egunkari azaletan agertzeari, ordea, boikota egin zaio, eta boikotak harrera ona jaso du jende askorengan (Caprabo supemerkatu kateak egin du, adibidez). Zergatik? Batek egoera isilarazi bat salatzen duelako, eta besteak ez? Akaso Bartzelonako argazkian agertzen den ume horren heriotzaren atzean ez al daude motibo berdinak?
Ez da hitz-aspertu baterako kalaka hutsala, hamaika korapilo eta koska dauzkan auzia baita, delikatua oso. Ondo esandakoak ondo hartu eta gaizki esandakoak barkatu.
Bartzelonako atentatuaren ostean bertan zeuden askok mugikorra atera eta bideoak grabatu eta argazkiak atera zituzten. Hurrengo pausoa badakigu zein den: sare sozialak irudi gogorrez betetzea. Honen aurrean, jokamolde hori bertan behera uzteko eskatzen zuten mezuak are biralagoak bihurtu dira, eta egi gordina bihurtu dela ikusi dugu Black Mirror telesailak atal batean profetizatzen zuena: besteen mina arintzen edo etetzen saiatu beharrean, besteen sufrimendua grabatzen dute herritar askok. Jarrera hau deitoratzen aski batasun badela ikusi daiteke inguruan.
Kontua profesionalen lana auzitan jartzen denean iristen da. Horren inguruan gehiago eztabaidatu da:
Atzo Charlottesvilleko atentatuaren irudia zabaldu zutenak gaur Bartzelonakoak ez zabaltzeko eskatzen…
— Gari Garaialde (@GariGaraialde) August 18, 2017
Bi testu elkarbanatu ditu sarean Gari Garaialde argazkilariak: batak zein besteak hedabide askok pasa den egunean erabili zuten portada argazkia babesten dute.
Vietnam, 1962. Askoren ustez, argazki hau ez genuke ikusi behar, biktimekiko errespetuagatik. pic.twitter.com/Y6ja1eMY8J
— Josu Goiko (@josu_goiko) August 18, 2017
Uste dut aldea nabarmena dela: herrialde erasotzaileko hedabideetan halakoak argitaratuta kontzientzia pizten da; beste dena, morbo beltza.
— Iñigo RoqueEguzkitza (@Idazkola) August 19, 2017
Norberarenak aski sentituak izaten dira hildakook; besterenak direnean, ordea, batzuetan irudiak ezinbestekoak dira iratzartzeko.
— Iñigo RoqueEguzkitza (@Idazkola) August 19, 2017
Hemen, twitterren, nahieran erabiltzen ditugu hildako haurren irudiak, hangoak direnean. Nahieran.
— Josu Goiko (@josu_goiko) August 19, 2017
Halere, neuk ere ez ditut batere gustuko "Beldurrik Gabe" bezalako lerroburu huts horiek. Kazetaritzatik ezinago urruti daudelako.
— Fermin Etxegoien (@FEtxegoien) August 18, 2017
Bide batez, lehengoan askok itotako errefuxiatuz betetako ontzi baten argazki latza erakutsi zuten. Orduan ez zen izan gaurko kexurik.
— Josu Goiko (@josu_goiko) August 18, 2017
Ane Irazabal kazetaria errespetatua da oso, ibilbide esanguratsua darama komunikatzaile gisa; prentsa idatziari dagokion ARGIA saria jaso zuen, besteak beste. Uste dut Irazabalek bi aldiz kontrastatu eta pentsatzen duela zein infomazio zabaldu, nola eta zergatik. Txio hau, esaterako, berea da (argazkia ez):
Esto, de @SantiPalacios pic.twitter.com/lajywJrHvJ
— Ane Irazabal (@AneIrazabal) July 27, 2017
Zergatik zabaldu zuen irudi hori Irazabalek? Arduragabekeria? Morboa? Ez dut uste. Irudi hori informazioa da. Argazki hori gertatzen ari dena kontatzen ari zaizu. Horrelakoak gertatzen dira Mediterraneo itsasoan, ia egunero. Salatu behar da, jakinarazi, eta kazetariak informatu. Zergatik ez Bartzelonan? Atentatu horri kasu gehiago egin diotelako hedabideek? Kasu honetan ere askotan zer erakutsi edo esaten den baino, nolakotasuna izan ohi da gakoa. Aylan ume errefuxiatu kurduaren kasuan, izena dakigu, bere familia zein den, argazkian aurpegia ikusten zitzaion… Armengouren argazkiaren kasuan ez, ez umeari ez besteei. Fina da informazioaren eta sentsazionalismoaren arteko muga, eta askotan sentsazionalista izenburua izan ohi dela iruditzen zait, argazkia bera baino.
Hipotesi bat planteatu nahi nuke: irudika ditzagun, elkarrekin Rambletan, Gari Garaialde, Ane Irazabal eta komunikazioa ogibide ez duen lagun bat. Nik Garik bertan gertatutakoa irudi bidez helaraztea nahi nuke, bere begiradak begiz jotzen duen hura, zeren eta Gari profesionala da; Anek gertatu dena kontatzea nahi nuke, Mediterraneoan bezala Rambletan, profesionala delako. Hirugarrenak erabili dezala mugikorra, baina ez argazkiak atera eta bideoak grabatzeko, larrialdi zerbitzuei deitzeko baizik; eta jarraian, ahal duen neurrian, zaurituei lagundu.
Armada Gorriak kontzentrazio esparruetako argazkiak atera zituen, eta horregatik dakigu ze topatu zuten bertan; horixe bera falta zaio agian herri sahararrari, 1975-76 bitartean estatu marokoarraren eskutik jasan zuen genozidioaren argazki gehiago. Orain gogorra da, baina hemendik urte batzuetara David Armengouk ateratako argazkia museo batean egongo da, eta morbosoek zabaldutakoa mugikor eta ordenagailuetako zaborrontzietan.
Guardia Zibilek Mikel Zabalza hil zutenean ni ez nintzen jaio. Baina kontatu didate nor zen Zabalza, bai Ion Arretxek, baita Orbaizetako taberna bateko lagunek ardo bat hartzen. Argazki honi esker torturari aurpegia jarrio diot, osasun betean zen gazte bat zertan utzi zuten ikusi, eskuburdinak jarrita zeuzkala jakin aurkitu zutenean… Zabalzaren figura oroitzerakoan, argazki hau ekarpen bat dela deritzot. Une horretan ezin dut irudikatu ere egin senideen mina, baina ez dut uste inork EGIN egunkariaren azal hau kritikatu zuenik, ikuspuntu deontologikotik.
Bai. Gaur egun batez ere, berri asko asmatzen dira eta argazkiak manipulatzen dira eta. Oso gogorra izan behar du gertukoentzat baina…
Hemen beste bi iritzi testu, biak ere nik elkarbanatutako bien ildo bertsuan:
http://www.photolari.com/la-foto-las-victimas-y-los-fotografos/
eta
https://www.elindependiente.com/opinion/2017/08/19/con-perdon-tengo-dudas/?utm_source=share_buttons