Herriko Batasuna (11): Non jarri?

Non jarri? –

Non jarri Herriko Batasuna?

Kokapenak ez du inportantziarik Euskal Herrian egoten garen ber. Baina joanen gara baldintzak onenak izanen diren tokira: komunikazio bideak, lurrak, etxeak, dirua, bolontarioen arabera ere beharbada. Euskal Herria garatzeko hasi behar gara kantoineko hiriburuetatik edo hobeki hiriburu zentroetatik: Hazparne, Ezpeleta, Baigorri, Arrosa, Donapaleu, Donibane Garazi, Atarratze, Maule eta abar. Gero ibarretan goiti igotzea posible izanen da. Bordelen, Mila-nen edo Estraburgun saltzeko eta Baionako Portua erabiltzeko, zeinbat kilometro gora beherak ez du inportantzia erabakigarririk Herriko Batasunaren kokapena hautatzerakoan.

Non jarri?

Zailtasun serioena gure eskualdea itotzen duen adoregabetasun psikologikoa [1] izanen da.

Herriko Batasun batentzako hektarea asko eduki behar da: bost edo gehiago. Ene kabuz, 1968aren hasieran, herriko eremu industrial jakin batzuk erregistratu ditut. Emaitza emana dut ondoko taulan. Taula horri gehitu behar zaio auzapez batzuek adierazi zutena, promesa, hau da, asko eginen zutela laguntzeko industria batek beren udalerrian kokatzera jin nahiko balu:

Hazparne: 3 hektarea 
Donapaleu: 10 hektarea
Donapaleuko Lur berri- kooperatibak: 13 hektarea
Donibane Garazi: 3 hektarea
Baigorri: 3 hektarea
Arrosa: 4 hektarea

Ahalbide batzuk Maule ondoan eta abar.
Oraingo lantegi eskaintza-galderaren egoeran, iduri du udaletxeek ez dutela bakarrik lur eremua eta patente-kentzea eskaini beharko baina bortxatuak ere izanen direla batzuetan maileguak ere egitera industrialaren batimenduak finantziatzeko.

Herriko Batasuna eta legedi frantziarra

Herriko Batasunak txertatu behar dira legedi frantziarrean. Kooperazioak bere tokia bertan aurkitua du. Baina kooperazio frantziarrak ez ditu Herriko batasuneko modeloaren zenbait aldarte baizik aurkezten. Baina deus ez da dramatikorik eta oraindik gelditzen den eragozpena aise itzulika dezakegu. Diruzainaren lana izanen da Herriko Batasunaren kontuak zerga zerbitzuari legeak eskatzen duen moduan aurkeztea baina batasundarren izpiritua eta bizitzeko modua eragotzi gabe. Arazoa desberdina izanen zen legedi frantziarrak komunitateak komunitate gisan ezagutuko balitu

Nor izanen dira boluntarioak?

Naturalki gazteei konfiantza eman behar diegu. Komunitatearen bizitzan osoki parte hartzeko bihotzeko kalitateak beharrezko izanen dira. Uste dut irakurleak untsa konprenitu duela kidea, nahi badu, isola daitekeela bere etxe edo apartamentuan edo ondoko herriskan. Ez da izanen behartua besteekin beti bizitzera baizik eta lanean, jantokian eta bileretan. Herriko Batasunean bizitzeko bokazio jakin bat behar da, baina bere eskaerak gauzen izaeraren berarengatik ondorioztatzen dira, eta eskaerak nahikoa arrazoigarriak agertuko zaizkie anitzi.

Liburuxka honek lezioak atera ditu 1968ko maiatzeko gertakarietan giza psikologia eta giza soziologian agertu den hausturatik. Bagenekien jada gure mundua ekonomia eta tekni-karen aldetik iraganarekiko desberdina zela, orain konbentzituak gara gizatasunaren aldetik ere ez duela harekiko eite biziki guti baizik edukiko. Nola ez gaitezkeen geldirik egon ezta gibelean egon ere, gaztei adorea ez zaie eskas etorkizunari buruz pariatzeko.

Etorkizuneko instituzioak diren Herriko batasunak bultzatzeko, gure esperantza itzultzen da gure zazpi probintzietako intelektualengana. Haien baitan aurkituko dira gure Herri batasunen zuzendariak eta liderrak.

Pariseko edo Bordeleko euskaldunen seme alabek lortuko ote dute gauzatzea beren burasoek lortu ez zutena? Euskal Herrian bizi ahal izatea? Gazteak aterpetuz, hiru hilabeterako edo urte baterako boluntarioak hartuz, horrela apurka-apurka hasierako taldea joanen litzateke zabalduz.

Baionan lan egiten duen gure mendietako donadoak, hilabetearen buruan bere gastu guziak ordaindu eta gero mila libera zaharreko billete batzuk aurrezten ahal ote ditu bede-ren? Zorigaitzez, zilegi da dudatzea.

Ez ote litzateke ordua lanbide bat hartzea erabaki duten apaiz jakin batzuei aterabide hori eskaintzeko? Hauek inportanteak lirateke bizitza komunitarioa sendotzeko. Ezkongabetasuneko bizitzan engaiatuak direnez geroz, bertan ez ote lukete konpentsazioz komunitate baten lagunarte jarraia bilatuko? Apaizeriak eta bere sinboloek indar jarraitua badute oraino gaur ere Euskal Herrian [2]. Baina horrek ez du kenduko Herriko Batasuna konfesio gabekoa izaitea.

[1] Horregatik ez ote da burutu ahal izan proiektua?

[2] 1969an  zen. 


Non jarri?  Non jarri?

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude