Haur eta nerabeen eguna???

Haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna –

Haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna, Azaroak 20.

Partidako lehen zatiaren amaieran aurka gol bakarra izateak, berdindu edo zergatik ez, irabazteko ere esperantzarik emango zion entrenatzaileari bigarren zatirako. Kontua da, bigarren zatian bost gehiago jaso zituztela, eta hauek denak ordurako zelairatu zuen atezainak gainera. Punturik gabe eta bost gol jasota etxera, horrela da futbol partiden txapelketa. Irensteko ez dirudi erreza denik emaitza hori entrenatzailearentzat, kanpokoan ari baziren ere jokatzen. Eta hortik partida amaierako entrenatzailearen ezinegona. Bakarrik hartu zuen atezaina partida amaitu orduko, eta zelaian bertan, han ziren denek entzuteko moduan “jesusenak eta bi” (sekulakoak) esanaz eraso zion hamabi edo hamahiru urteko mutikoari. Eta segi eta segi egiten zuen, ahalik eta mutikoaren aita gerturatu zen arte. Entrenatzailearen hitz jario ozena aitarengana bideratu zen orduan eta aitak zikira erantzun egiten zion.

“Zatarra”, itsusia suertatu zen Larunbateko partida ondorengo ikuskizuna, bertakoen ahotan, udal futbol zelaian. Gaur, Azaroak 20, haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna izanik, ez nuen hau dena kontatu gabe pasatzen utzi nahi, eskubideak aitortu ezean nekez ikusiko bai dugu hauen urraketarik.

Zailda inperioko hormenbabesean ematen diren haur eta nerabeen eskubide urraketak ikusi eta aitortzea, kosta egin da elizan, kosta Hollywooden, eta kosta egingo da gure herrietako udal berdegunetan. Futbolean aritzea hain jolas gozagarria izanik haur eta nerabeentzat.

Aitor Unanue Albizuri

Haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna