Gabon zaharra, urtebetetze kolektiboaren ala norbere diskroniaren ospakizuna?

Gabon zaharra – 

Gabon zaharra, urtebetetze kolektiboaren ala norbere diskroniaren ospakizuna?

Gaur, bihar, urtebetetze kolektibotzat, talde mailakotzat, jo genezakeen hori dugu ospakizun. Partekatzen dugun historia “ustez” komun horretan, batera, elkarri eskua emanda, gaurko egunean (edo biharkoa, hobeki esanda), betetzen dugu urte bat gehiago. Aurtengoan, 2024 urte beteko ditugu gregoriar egutegiak ezarritako Kristo ondorengo urte pilaketa delako horretan, ate joka, haskizun jada dugun datorren urte honetan.

Urtebetetze kolektibo moduko bat. Anbibalente aldi berean. Bateko, cronos partekatu eta jada ezin zalantzan jarrizko batera lotzen gaitu. Berorretan “topo” komun moduko bat dugu onartzen, partekatzen, eta berau, zerbait erreal baino errealago gisa, gure mundu ikuskeran zein sentieran ondo barneratu. Egutegi gregorionarrak ezarria, baina goranzko globalizazioak guztiz sendotuta eta azken bazterreraino zabaldua, mundu zabaleko azken kultur galduan txertatuta. Badu komunetik asko, gehiegitxo ziurrenik. Betetze komun delako horrek mundu ordenamendu osoa barne hartzen du, erakundetze modu guzti-guztien erritmo eta martxa bere galbahetik pasaraziz, goitik behera, nazioarteko estatuz gaindiko organo gorenetatik hasi, multinazional erraldoietatik hasi, estatu guztien ordenetara beherantz igaro, eta koskaz koska behera pasa, geure gertuko errealitate komunitario, familiar zein pertsonala guztiz ere guztiz blaitu arte. Betekizun finantzazko, ekonomiko, kontable, legalak… subjektu publikoen arteko interakzio guzti-guztiek euren betekizunerako dituzten hasiera mugak eta epe mugak zeintzuk eta egutegi partekatu komun horren arabera onartutako egunak izango dituzte. Hartara, egun honetan itxi beharko dugu urte kontablea, data honetarako gure zergen likidazioa aurkeztu… urte urrutiko horretan, gu jada eta ziur mundu honetan egongo ez gareneko harako 2050. urte galdu horretan gure karbono emisioen desagerazteko azken benetako konpromisorako epe-muga ezartzen dugu. Denbora muga guztiak denbora ordenamendu-molde onartu horren arabera izango dira, bai eta gure bizialdian zeharreko betekizun sozial eta pertsonal guztiak ere, izan lan mailakoak, izan lagunarteari dagozkionak… den-dena, guzti-guztia, hurrenkera kronologiko horren baitako mugarrien arabera dugu ulertzen eta konzebitzen.

Besteko, baina, diskronia moduko batek ere bizi gaitu urtebetetze kolektibo honi dagokionean. Hasteko eta behin, eta aurren-aurrena, diskronia pertsonal batek bizi gaitu alderik alde. Izanez ere, jaio gineneko urte hortik aurrerako hasierako hamarkadaren inguruan, ume-gazte ginen hartan, dena motel zihoan, motel eta gure erritmora, guretzat propio-propio egina bailitzan. Ezagutu berritako mundu horrek “jaioaraziak”-edo izan ginela esan genezake; munduarekin batera hazi ginen lehendabiziko urte horietan, munduak berak ekarriak eta hazaraziak bezala, bere tamaina eta erritmoan, eta mundua ezagutu ahala, ezagutu halaber ezagutu genuen nor ginen gu geu ere, geure burua.

Oso besterik da baina, gerora, jada urteetan nahiko-samar sartuta gauden horretan. Orduan bai sumatzen dugu ezinago argi munduaren urtebetetze kolektibo honekiko des-doitze bat, diskronia bat. Denok betetzen dugu, bai, baina jada nire erritmoa ez da eurena, ez da denona den horrena, ez da munduarena. Hau azkarxegi doa niretzat. Eta ez naiz denboraren gaineko irudipen subjektiboaz ari, alegia, denbora gero eta azkarrago doakigula sentitze kolektibo horretaz. Ez, ez naiz horri buruz ari. Aipatzen ari naizen diskronia bestelakoa da. Edukizkoa da. Badakit denborak, eta horren gaineko edozein ordenaziok zein tematizaziok, edukizkotik ez duela deus. Alabaina, edukizkoa da denbora igarotzearekiko dugun desajustea, berorrek sortarazten digun erreziztentzia-marruzkadura. Denborak baldintzatzen digu gure bizi moldeen aldaketa, noiz den zerbait modaz pasata, noiz jada ez den tokatzen honela edo hala bizitzea, noiz hau edo beste egitea jada iraganeko kontua, noiz gauden garaiak dakarkigunarekin bat eta noiz, aldiz, gabiltzan guztiz “desgarai”… Denbora-kronologizazioak gure egiteko guztiei denbora-hurrenkera ezarri ez ezik, beroiek egiteko erritmoa piztu, sustatu eta bultzatu egiten du. Egutegiak gure giza eta gizarte mailako eginkizunen abiadura-erritmoa ezartzen du tai gabe bezain krudelki eta gupidagabe.

Bizitzak baina, guztionak eta norberarenak beste erritmo naturalak ditu. Hori gutxi ez eta zerk, eta globalizazioak, berorrek bultzatuko dena-merkaturatzeak, zein honen eraginez, hazkunde material huts-hutsez bestez gosetua ez den merkatu errukigabeak, aipatu mundu-aldaketa abiadura inoizkorik azkarrenean jarri dute. Nolanahi ere den, esanda moduan, gure bizitzek, bizitzak bere orokorrean, oso bestelako erritmoak dituzte, askoz motelagoak betiro. Nork bereak izango ditu, eta horretan ere, denborarekikoan, dibertsoak gara, pluralak, multikulturalak eta multipertsonalak.

Hau guztiau esan ostean, ez dakit, azken-azkenik horren komunik, horren parekaturik ote dugun aurtendik hurrengo urterako igarotze ustez kolektibo hau. Ez dakit nik, bada, itxurazko urtebetetze kolektibo hori ote dugun zinez ospakizun. Hemen, gaurkoan, nork beretik, bere bizipen sakonetatik, sentituko du gaurko kanpo jaio-ospakizun hori. Urtebetetze kolektibo hori ez dugu horren komun. Oso besterik dugu kontua; komunean, izatekotan, zeinu eta seinale gisa izango dugu igarotze hau, mgarri, denok partekatutako errito eta sinbolo gisa, baina nor bakoitzari ezberdin mintzo zaiona, denoi batera, baina talde, kolektibitate eta, oroz gain, norbanakoari desberdin hitz egiten diona. Hori bai dugu komunean, aipatu ariketa pertsonal azken hau hain justu; hor norberak erantzun beharko lioke barnetik eta zintzo bere buruari: Zer dut nik esateko neuri buruz mundu molde honi dagokionean?; zer esaten dit niri propio mundu molde honek?; eta zer esango nioke nik mundu honi?.

Gabon zaharra, urtebetetze kolektiboaren ala norbere diskroniaren ospakizuna? Gabon zaharra, urtebetetze kolektiboaren ala norbere diskroniaren ospakizuna?

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta eta espiritualetan jardunda.

39 pentsamendu “Gabon zaharra, urtebetetze kolektiboaren ala norbere diskroniaren ospakizuna?”-ri buruz

  • Barkaidazu, baina neronek Urte Zahar Gaua erraten dut

  • Igor goitia 2023-12-31 18:37

    Primeran.
    Nik Gabon Zaharra edo Gabon Zaharra Gaua.
    Besterik gabe. Sinonimoak

  • Euskaratik ordea ez da entelegatzen, ez bata ez bestea.

  • Gora sinonimia 2024-01-02 13:35

    Nagore, zure sasifilologoaren ego hipertrofiatuak ez dizu ikusten uzten urteko azken eguna nola izendatzen duzun bost axola digula.

  • Gore totala 2024-01-03 08:44

    Nagore, “euskaratik” zer ulertzen den zuk erabakitzen duzu, ondo da. Hau da, “euskaratik” ulertzen dena = zure euskara. Ondo da.

    Lastima ez direla bizi erdara ozta-ozta zekiten gure aiton-amonak, haien Gabon Zahar hori euskaratik ulertzen ez dela jakin zezaten.
    Edo lastima ez dela denboraren makinarik existitzen, zu iraganera joan eta, adibidez, Iztuetak behingoz jakin zezan bere euskara ez dela “euskaratik” ulertzen.

  • Igor Goitia Mora 2024-01-03 09:43

    “Gore totalarekin” oso bat.
    Ez nengoen inondik idaztekotan, baina…tira, animatu egin naiz.
    Horren harira, kontuz gero honako honelako peripeziekin:
    “Euskaratik ez dela ulertzen” esan, finean zera esaten ari garenean “neuretik ez dela ulertzen, euskaraz ari naizelarik ere, euskara alorrean nahi adina dadidalarik ere…
    Iñaki Segurolak zioskun moduan; beti geure “geuretik”…. Noberetik aritze hori baina, askotan, hainbesterainokoa izan daiteke, norberekeria bilakatzen dela.

  • Joseba Aurkenerena 2024-01-03 22:04

    Oiartzun eta Bidasoa eskualdeetan Gabon Zaharra entzuten da bertako euskaldunen ezpainetatik. Badirudi, oraingo egutegi gregoriarra baino lehenago urtea bukatzen zela Eguberri bezperan, hau da Gabon deitzen dugun gau horretan, eta eguzki berria sortzean (Eguberri), kristauentzat Jesus jaiotzean, urte edo ziklo berria hasten zen. Ez da erran beharrik Eguberri zaharra neguburuarekin loturik zela.
    Hori dela eta, urte gregoriarra luzatzean, bi Gabon azaldu ziren, eta herritarrek, oroitzapen zaharra buruan izanik, urteko azken egunari (Urte Zaharra) Gabon Zaharra deitu izan zioten, eta gaur eskualde zabaletan, oraindik horrela deitzen zaio. Hori da, ene ustez, izen horren adierazpena.

  • Igor Goitia Mora 2024-01-03 23:03

    Mila-mila esker, Joseba, azaltzen duzun guzti horregatik.

    Oso interesgarria.

    Mila esker

  • Gabon zaharra erdalkeria zakarra baino ez da. Geronen aitatxi-amatxiak oso erdaldunduta ziren, adibideak hamaika.

  • Euskaraz horregatik guztiarengatik erraten da ordea.

  • Igor Goitia Mora 2024-01-07 10:24

    Ez nago batere ados.
    Ezta zeu ere, serio hitz egingo bazenu.
    Esatea libre, dena den.
    Mila esker, dena den, zure ondoeza agertzeagatik.

  • Nagore, zure baitatik kanpo ere euskara existitzen da.
    Sin mas…

  • Nagore, gure azken naparra

  • Gore totala 2024-01-08 08:30

    Eta zergatik da erdalkeria Gabon Zaharra? A bai, erdaraz NochebuenaVieja esaten delako, ezta? ezta?

    Nagore, Iztuetari ere euskaraz erakutsiko diola uste duen artista.

  • Gabona bakarrik uler daiteke kristautasunetik, Eguberri, sin dudarik gabe, beste kontu bat da.

  • Datuak, Nagore, datuak!!!
    Gordeta baduzu zer edo zer, bota, lasai!
    …pontifikazioak arinetik boteak, beti arinkeriak..

  • Gustatzen zaizkit gero, dena den, Nagoreren sasifilologia saikerak!
    Josebak esandakoaren arabera, ez du ematen Gabon Zahar gauak zertan kristautasunarekin lotuta egon behar,denik aurretik dator-eta.
    Ni ez naiz aditu, eta ezin ezer esan..
    Baina Nagoreren kulturatik eta etnografiatik at, airean eraikitako sasifilologia kultur ukatzailea hori ez da batere akademikoa…
    Nagoreren ustetan Axularren Gero ez da euskal literaturakotzat jo beharko, obra kristaua delako….

    Jajajajaja. Hori da ausardia, hori!

  • Gore totala 2024-01-10 09:49

    Nagore, niri bost kristautasunetik edo Mikelatsen uzkitik uler daitekeen, ez naiz antropologiaz edo erlijioaz ari, hizkuntzaz ari naiz

    Eta beraz, azaldu beharko duzu zergatik ezin den “euskaratik entelegatzen” eta zergatik den “erdalkeria”.

  • Gau on:
    Orainkari honetan berean Joseba Aurkenerenaren pare bat testu dituzue, goiko hori guztia azaltzen dutena. Leitzeak ez dizue ZERTAN kalterik EGIN.

  • Gau on?
    Ja ez dakizu zer egin!
    Ipar Euskalerriratu zaigu Nagore, bere gau on behartzeko.
    Gabon, Nagore, GABON!

  • Jinkok dizula afari on, ez dut uste ez den hala! Ipar ez dakit zer. Zuberoa eta Nafarroa Garaia osoa, eta Lapurdiko eta Behe Nafarroako eskualde asko Bizkaia baino hegoalderago daude. Zein da geronen Iparra? Gau on guzioi.

  • Nagore, ez da hala.
    Asmatzen ari zera.
    Begiratu terminoa.
    Datuak bai, baina ez asmatuak.
    Horrela ez, gaizki zoaz

  • Ez dut iparralde esan
    Ipar Euskal Herria termino bezala kuestionatzen???
    Jajajaja
    Bale, Nagore, Waskonia Kontinentala!

  • Gore totala 2024-01-11 08:37

    Nagore, Josebak dioenak ez du inolako zerikusirik Gabon Zahar “erdalkeria” izatearekin edo “euskaratik” ezin ulertuarekin. Josebak dioenaren arabera, gauen izendapen aldaketak ezin hobeto ulertzen dira “euskaratik” eta ez dute inolako “erdalkeria” usainik.

  • Nire uste apalean, eta ederki dakizu nornahi hala hasten denean gezurretan ari dela, Eguberri, hau da, Eguzki berri hori garai batean zerbaiten hasiera izanen zelako. Urte Zahar gaua soilik egutegi modernoetan uler daiteke, eta ondoren Urte Berri eguna. Baina ez al zen Eguberri eguna zikloaren hasiera? Nondik heldu da bada urteberri hori?

  • Porfin! Nagore,
    Erabat ados behingoagatik zurekin; ez duzu zer diozun ulertzen, ezta geuk ere. Guztiz ados zuren nahaspilarekin.

  • Mikel Haranburu 2024-01-11 21:47

    Bada,nik aurkitzen dut erdalkeria zerbait Gabon Zaharra esapidean. Izan ere, Gaztelaniaz “Año Nuevo” darabilgu, eta horren aurkari edo “Noche Vieja” dugu, zeinek ez baitu ezer logikorik, urtea baita zahar dena, eta ez gaua. Azken gaua izan balitz bai, baina zaharra… Beraz, urte zahar da kontu horri dagokiona, logika onean.
    Alabaina, ez da Euskaraz aurkitzen ahal dugun… kalko linguistikoa baino…, nik mimetismo esango nuke, bakarra.
    Eta, txarrena, Gaztelaniaz, edo beste erdara batez, sortutako esapide okerrak edo kaxkarrak geureganatuaz. Sarri lehen hitzetik hasita: Kaixo. Eta beste asko, “noski baietz”…

  • Neronek ez dut deus ere auzitan jarri, zer espainolez ere badakidanez hasiera batean La Cuestion mendiaz ari zinela otu zait, badakizu, Irati oihanean eta Iratiko txabolen ondoko mendiaz, gauzak zer diren, geronen Iparraldean. Zer hor Cuestion handia izan zen garai batean, mendia Aezkoakoa ote zen, Zaraitzukoa ote zen. Bo, hola gelditu omen zen izena. Dena den,Auzitan Jarritako mendira noa inork ere ez luke esango.

  • Ez dut uste ha denik. Eguberri bazen Eguzki berri, Eguzki Zahar behar zen, ez Gabon. Hor ez dago logikarik, neronena jakina!

  • Ojo Cuidado, Nagore!
    Eguberri berez ez zen “eguzki berri”. Eguberri hitzaren etimologia “egun berri” da, nahiz eta, 3 egunetako huts egiteaz benetako ekinozio egunarekiko, “egun berri” delako horretatik hara eguna luzatuz eta gaua moztuz doaneko egun hori (berez abenduak 21, eta ez abenduak 24; hor galdetu beharko geniokeen geure buruari noiz ospatzen zuten lehengo euskaldunek, 21ean edo 24an?, ze 24an bazen, orduan zer? Erdalkeria edo gregoriarkeria?)
    Baina berez, berez, eguberri=egun berri, eta ez eguzki berri, ojo!
    Bestetik dena ari zara nahasten, nik uste, Nagore. Gabon zaharra, urte zaharra, bost niri, bi-biak, erdalkeriatik gutxi, eta izatekotan, mendebalkeriatik, alegia, “egutegi gregoriarkeriatik”.
    Zentratu gaitezen, abenduaren 31ko gauaz ari gara, ez abenduaen 24koaz, ez eta 21ekoaz ere.

  • Ongi da. Beraz, eguteran dagoen herria Edo etxea no está al carasol sino al día tera , egunabarra es un día jazpeao, Eguzkitza a buskarlo, egubegi bat mendian ez da harberoki bat.

  • Igor Goitia Mora 2024-01-12 10:12

    Eguna eguna da, aspaldiskotik termino eta hitz soil eta beregaina.
    Horrek baina ez du esan nahi, eta bere etorki etimologikoa lekuko, “eguna”k berez (eta funtzioz) eguzkiaren joan-etorriak neurtzen ez dituenik, nola urteak haitak eta aroak neurtzen dituen.

  • Dagokionean? Bada esanen didazu hori noiz den eta ikusiko dugu. Igoal gaizki datorkit, baina horri dagokionez neronen iritzia eman nezake. Zer irizten diozu? Ongi deritzozu? Jinkok gau on

  • Egunetik egunera, Nagore, zaigu eta zaizu zahartzen izatea zein den-dena, bizitzaren udazkenetik igarota bizialdiaren gabon zahar eta gau on izango dugun hori ailegatu artean, bai niri bai euskal azken moikano izango den horri!

    Arratsalde eta gau izan hurren on, Nagore! Jau! Eta beti ere beti aste azkenon!

  • Jepa Igor. Ez dut ondo ulertzen zergatik egutegia eta erritmo naturalak oposatzen dituzun, astronomia ez da artifiziala, ez ? Eta denboraren jaotea, neurtu gabe, askoz krudelagoa litzateke. Kolektiboki nuertzen denean nolabait hezten dela ikasi dut, eta hala dela uste.
    Bestela, « Gabon » izena dela eta, bai, kristaua izango da (Nochebuena), baina orduan Olentzero ere berdin, « Onen-tz-aro » baldin bada, Iztuetak dioen moduan.
    Iparraldean (bEta eno, ekialdean, ados) ez dute « Gabon » esaten, « Eguberri gaua, bozkariozko gaua » kantatzen da. Urte Berri « Urtats » deitzen da, Baztanen bezala, eta bezpera « Urtats gaua ».
    Zergatik urte hasiera bi egunetan ozpatzen den, seguraski egutegiak bere historian izan dituen gora-beherengatik. Hemengo eta oraingo egutegi liturgikoan abenduaren 25ean da ; egutegi zibilean urtarrilaren 1.ean ; eta ekialdeko elizetan urtarrilaren 6ian (salbu ukrainarrek, Errusiatik bereizteko, abenduaren 25ean egin dutela iaz.).
    Bestela, « Gabon » esaten den lekuetan logikoa da « gabon zaharra » ere esatea : Gabonaren « arrabesta » edo dela adierazten da, haren oktaba, Pazko zaharra Pazkoren oktaba den bezala. Ai, ai ai, eta berriz erligio kristaua ageri zaigu. Hola da, luzaz paganismoarekin batera bizi da, nagusi zaion arte, eta gero neopaganismoak ez du arrakasta handia izan, sinkretismoarekin konformatu behar. Eta eskerrak eman arrasto pagano guztiak ezabatzen ez dituenean kristianismo « depuratuak ».

  • Eg-un, eg-uzki (egunaren uzki ;p)…; eg-i, b-eg-i…
    Esanahi sakonak gure hitzek. Kosmogonia oso bat.

  • Bergarakua izateko ez duzu gaizki egiten .

  • Babalore kosmo. Erraten dena arront ergela

  • Jakingo duzu, naski, zirine txori kaka dela, eZ da hala?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude