Ezagutzen zaitudan heinean dut konprenitzen diostazuna

Ezagutzen zaitudan heinean dut konprenitzen diostazuna

Ezagutzen zaitudan heinean dut konprenitzen diostazuna

Jardun zatzaizkidan hizkuntzaz nik neuk dihardut.
Hitz bakoitza eta guzti-guztiak ondo asko ulertzen ditut.
Alabaina, ez dizut ulertzen.
Ez dut diozun deusik ere  ulertzen.
Ez zaitut batere konprenitzen.
“Zer diostazu” behin eta berriz galdegin dizut.
Zuk, halere, lehengo berean, berriz ere dena errepikatu.
Halaz guztiz, ez dago modurik, deusik ere ez baitizut konprenitzen…

Saiatu eta saiatu elkarrekin elkar ulertzen luzaroan egon eta gero,
oraino ere, nekez ezer gutxi ulertzen ez dizudan arren,
ari naiz gero eta gehiago zutaz jakiten,
zaren hori sakonago ezagutzen,
nor zaren,
nondik zatozen,
eta nora zoazen,
zerk zaituen bultza eta mugarazten,
zer duzun nigandik espero eta niri buruz zer diozun…

Eta zutaz eta zeure motibazioez zenbatenaz eta gehiago jakin,
Pixkana-pixkana zeniostan hori guztiori are eta ulergarriago zait egiten.
hala eta hala, emeki-emeki ari zatzaizkit ezagunago egiten zure pertsona.
Eta, orobat, pixkana-pixkana, ulertzenago dut zeniostana.
Zu ezagutu ahala, zu ezagutzen zaitudan neurrian, dut zinetan konprenitzen diostazuna.

Hitz egidazu zutaz faborez!!! Eta hala ulertu ahal izango dut zer diozun.

Ezagutzen zaitudan heinean dut konprenitzen diostazuna

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta eta espiritualetan jardunda.

2 pentsamendu “Ezagutzen zaitudan heinean dut konprenitzen diostazuna”-ri buruz

  • Benat Castorene 2023-07-27 11:11

    Hitz egiten dugunean pentsatzen dugu egia hutsa eta zientifikoa baizink dela ateratzen gurea ahotik, beraz gu nor garen eta gure solaskidea nor den jakiteak ez diola deus gehiago ekarriko erraiten dugunaren ulergarritasunari..
    Arazoa da arrotz baten ahotik entzuten dugun egiak askotan gure aurreiritz eta topikoak kontra esaten dituela. Bada zergatik egia horri arreta eman eta ulertzeko esfortzua egin, ez badugu errailea ezagutzen edo estimatzen? Gizaki batek erran egia onartzeko aldatze- esfortzu bat egin; eta esfortzu inelektual berezi hori ez dugu bakan baizik eginen ez badugu gizaki hori baikorki .ezagutzen . Bestela esateko hasiatzen edo arbuiatzen gaituenak ez du ulertuko erraiten dioguna, egia bada ere.

  • Igor Goitia Mora 2023-07-28 08:51

    Kaixo Beñat,
    Diozun guztiarekin guztiz ados…
    Nire lerroek, era ireki samar batean bada ere, Pertsonatik diskurtsorako (pertsona?diskurtso propioa) norantzan zegoen planteatua edo pentsatua…
    Hau da, sarritan, zuk, berak, edo norbaitek dioena ulertzeko (batez ere diskurtso sakonak eta bizitzarekin loturikoak), dioen horri bainoago, diskurtso hori ahotan hartzen duen pertsonari zuzendu behar diogu gure arreta eta berau ezagutu; zein izan da bere bizitza, bere traumak, bere heziketa, frustrazioak, motibazioak, lotsak…
    Baina zure erantzunak kontua kontrako norantzan pentsatzeko bide ere ematen dit, hau da, norbait ezezagun badugu ere, edota gure aurrejuzkuetatik pertsona ez oso gustoko badugu ere, jakin behar dugula, gure aurrekuzku horiek bazter utzirik, dioenari, esaten ari zaigun horri arretaz entzuten, dakarkigun berri horri harrera egiten…Horrela geure burua aberasteaz bat, halaber, dioena ulertuz joanda, pertsona hori berori ezagutuz joango gara eta, ondorenez ere, gure giza-harremanen sarea aberastu.
    Mila esker zure hitzengatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude