Ez dut behar ispilurik

Ez dut behar ispilurik
poza ikusteko//

Belarrira bezala
kontu txikiak
egunak azkenak dituenean

Irriek
lotsagabe
mozten dute ixiltasuna,
biona
eta asperena da agur
eta begiak ere irri egiten ikasten dute,
ahoaren laguntzarik gabe,
haria mozten denean.

Orduan elkartzen gara.

//eta ez dut behar ispilurik
poza ikusteko.

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Ez dut behar ispilurik”-ri buruz