Erabili IPARRORRATZA zerbitzua, unibertsitateko doako orientazio-zerbitzua

Mzg3Mw==

Iparrorratza zerbitzua Unibertsitatea.net atariaren barnean kokatzen den zerbitzua da, 2008ko otsailean Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) martxan jarri eta orduz geroztik ia 500 galderari erantzuna eman diena.

Iparrorratza, unibertsitateko ikasketen gaineko zalantzak bideratzeko gunea da. Unibertsitatera sartzear dauden, unibertsitatean dauden eta unibertsitatea bukatzear dauden ikasleei dago bereziki zuzendua. Bere alorrean bakarra da Iparrorratza: euskaraz, doakoa, online, pertsonalizatua… eta erantzuna ematerakoan inpartziala. Erabiltzaileak Galdera egin botoian klik egin eta modu errazean bideratu dezake bere galdera (Galdera egiteko aholkuak atala bisitatzea lagungarria izan daiteke galdera formulatzerako orduan). Unibertsitatea.net atariko orientazio-taldeak ahalik eta azkarren emango dio erantzuna galderari eta galdetzaileak helbide elektronikoan jasoko du erantzuna. Galdera publikoa denean argitaratu egingo da. Bestalde, eginda dauden galdera-erantzunetan ere informazio baliagarria aurkitu dezake erabiltzaileak hitz bidezko bilaketa eginez edo galdera ohikoenen FAQ atalean kontsulta eginez.

Irudia | Iparrorratza | Malditalagracia | Creative Commons By SA

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)