Ez dut behar ispilurik
Ez dut behar ispilurik
poza ikusteko//
Belarrira bezala
kontu txikiak
egunak azkenak dituenean
Irriek
lotsagabe
mozten dute ixiltasuna,
biona
eta asperena da agur
eta begiak ere irri egiten ikasten dute,
ahoaren laguntzarik gabe,
haria mozten denean.
Orduan elkartzen gara.
//eta ez dut behar ispilurik
poza ikusteko.
[…] This post was mentioned on Twitter by juankarhi, Oier Aranzabal and Euskal blogosfera, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: #euskalblogosfera Ez dut behar ispilurik: Begiak ere irri egiten ikasten dutenean, ahoaren laguntzarik gabe. http://bit.ly/hcsmxP […]