Ez da beti etekinen arabera jardun behar

Argi dago enpresa baten komunikazioa eta lan komertziala estuki lotuta daudela. Are gehiago, bezero bat bereganatzean harreman pertsonal hori garrantzitsuena dela erranen nuke nik. Horrela den heinean, oso garrantzitsua da harreman pertsonal hori ongi prestatzea, telefonoz bilera eskatzen den unetik zuzenean zerbitzuaren aurkezpena egiten deneraino. Balizko bezeroak aukera bakarra emanen dio enpresari : aukera bakarra, irudi eta inpresio ona eta profesionala uzteko. Hilabete batera, telefono deia eta aurkezpena prestatu eta gero, bezero berarengana berriro jotzeak ez du balio, balizko bezeroaren aurrean sinesgarritasuna eta seriotasuna galdu duelako enpresak.

Ez da beti etekinen arabera jardun behar

Post honen mamiara itzuliz, ez dago zalantzarik enpresa baten helburu nagusia etekinak ateratzea dela : etekinak, langileak ordaintzeko, gastuak estaltzeko, eta nola ez, norberak bizitzeko doia izateko. Baina nire ustez, aurreikuspenak luzera egin behar dira, eta ez egunetik biharamunera, batez ere enpresa hori gaztea eta ezezaguna denean, merkatuan bere lekua egiteko daukanean oraindik. Enpresak gai izan beharko du amu bat uzteko, eta lehen aldietan etekinik atera gabe lan egiteko, baita agian dirua galduz ere, hori egiteko tarte ekonomikoa baldin badu behintzat. Bezero horren konfiantza lortzen badu, orduan aterako ditu etekinak, luzera, bezero horrek behin eta berriz berekin lan eginen duelako, eta bere inguruan enpresaz ongi hitz eginen duelako, beste bezero batzuk erakarriz. Komunikazioan ez dago gauza hobeagorik bezeroak enpresaz ongi hitz egiten duenean baino.

Gauza ageriak dira hauek, baina blog honetan maiz aipatzen dudan bezala, batzuetan kontutan hartzen ez direnak. Azkenik eta beste ideia ezagun batekin bukatzeko, enpresa gehienen helburua bezero handiak izaten dira, lan gutxiago eta etekin gehiago eragiten dituztelako, baina izena egin bitartean bezero txiki eta hain erakargarriak ez direnekin lan egiteak asko balio du, besteak beste marka egiten hasteko.

Ez da beti etekinen arabera jardun behar
enpresak, harriague, irudia, komunikazioa, marka, xan
Xan Harriague

GAUZA AGERIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude