Eta Barack Obama elkarrizketatuko bazenu?

Anaia San Franziskon izan da ingelesa ikasten eta egon den etxeko familiakoak demokrata itsu-itsuak ziren. Obamaren pina txapelean ziztatua daramaten horietakoak. Badirudi hurrengo hauteskunde kanpaina prestatzen hasiak direla eta, honen harira, galdera batekin natorkizue aspaldiko partez. Galdera bitxia bezain interesgarria kazetari edo komunikatzaile batentzat.

Demagun goiz batez jaiki eta snooker karanbola brillante batean legez, arratsaldeko euri tanta batek espaloiko pipazala bete-betean jotzen duenean bezala, zoriaren aurpegi gozoenak begiratu zaituelako-edo… Barack Obama, AEBtako presidentea, elkarrizketatzeko beta duzula. Izan aurretik mito bihurtu zen pertsonaia bera, ipar amerikako eskuin ustelenaren aurkari. Etsaia da munduaren erdiarentzat. Matin Luther King-en egi bihurtutako ametsa. Dezepzioa batzuentzat. Ikur eta ipar munduaren beste erdiaretzat. Zer galdetu bada?

Hori apurua! Ziur ideiarik baduzuela. Ala?

Ekaitza bainuontzi batean