Txakurrak solte daude

Txakurrak solte daude –

Julen Etxebarria ETBko kazetariak ezin izan zuen igandean Teleberrirako zuzenekoa egin Bartzelonatik. Zuzenean hastekoa zela, hainbat espainiarrek inguratu eta ia mikroa kendu zioten. Erreferendumaren aurka Bartzelonan egindako manifestazioaren berri eman behar zuen. Kazetariak kontatu duenez, zuzenekoa hasi baino 20 minutu lehenago kameralariari bultza egin zioten, baita Juleni ere, ia oreka galtzeraino. Momentua bideo honetan ikusi dezakezue, eta Euskadi Irratian kazetariak berak kontatu zuen nola bizi izan zuen eguna.

Txakurrak solte daude

Herrialde Katalan guztietan karrikaratu diren herritarrek jarrera baketsua eta gizalegezkoa mantendu dute azken hilabete guztietan zehar. Milioika lagun atera dira aldarrikatzera, salatzera, eta ez dute biolentziarekin erantzun espainiarrak probokatzera joan zaizkienean; ez dituzte kolpeak itzuli poliziak jipoitu dituenean; beso zabalik hartu dituzte bandera espainiarrekin bozkatzera edo manifestatzera hurbildu diren hiritarrak.

Baina jakin badakigu espainiarrak ez direla horrelakoak. Albiolek dioen bezala, “los catalanes de bien”, hots, erabaki demokratikoak onartzen ez dituztenak, beste eskola batekoak dira. Katalanak diot, ze pasa den larunbatean Bartzelona, eta herenegun Valentzia, “katalan” mordo batekin bete ziren.

Valentziako Diada egunean faxismoak kalea hartu zuen. “Les carrers seran sempre nostres” oihukatzen dute Katalunian, baina Valentzian kaleak nazienak dira, falangistenak, eta poliziarenak. Han ere kazetariak erasotu zituzten; bat, adibidez, El Pais egunkariko argazkilaria. Bestalde, egunkari honek daukan kastaren adibide gisa, nabarmentzekoa da ez dela gai faxistei faxistak direla esateko, ezta bere langile bat erasotzen dutenean ere.

Fatxak jendea egurtzen aritu ziren herenegun Valentzian, lodi. Bazekiten horretara zihoazela, bazekiten Valentzian egin zezaketela, bazekiten aukera berriak sortu direla. Zergatik? Estatu mailako hedabideek piztia elikatu dutelako hilabetea joan eta hilabetea etorri, Kataluniako kontua dela eta. Esan zaie jende errugabea jo eta gero erregea zuri txalo egitera aterako dela; ikusi dute beraien aurkako pozedura legalak ez direla inoiz oso urrutira iristen; eta giro horretan, aspalditik hain neurri handian sentitzen ez zuten zerbait hasi dira sentitzen berriro ere: Txakurrak solte daudezilegitasuna. Eta okerrena da egia dela. Espainiar jendartearen gehiengoak bere txakurrak nahi ditu Herrialde Katalanetako karriketan, bere SA-k, bere tropa paramilitarrak, orden konstituzionala bermatuz. Hedabideek hauspotzen dituzte, legeak babestu, poliziak lagundu.

Gaur oroitu behar genuke Altsasuko gazteak taberna batean “hala moduzko eraso hipotekiko” batengatik ia urtebete daramatela espetxean. Valentziako erasotzaileen aurpegiak guztiok ikusi ditugu, baina zuk badakizu, eta nik badakit, horiek ez direla joango kartzelara. Ezta Pablo Casado ere.

Noski, poliziak zerbait egin behar zuen egoera horren aurrean, eta egin zuen, alafede: katalanisten aurka kargatu. Txakur guztiak solte daude. Adi ibili.

Txakurrak solte daude
Faxismoa, faxistak, Herrialde Katalanak, Katalunia, Txakurrak solte daude

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude