[Erroztamendua] Langileriaren errogabetasuna XV

Langileriaren errogabetasuna XV –

Simone Weil filosofoaren testuaren itzulpen saioa

Gerlak erakutsi du zein zen eritasunaren larritasun-maila laborarien artean. Izan ere soldadoak laborari gazteak ziren. 1939ko irailean, laborariak entzun zitezkeen erraiten:

«hobe da aleman bizi ezen ez eta frantses hil».

Zer egina izan zitzaien bada laborariei, sinets dezaten ez zutela galtzeko ezer? 

Langileriaren errogabetasuna XV

Politikaren zailtasun handienetariko bat kontuan ongi hartu behar da. Gizarte honetan, langileria krudelki sentitzen bada desterruan izan balitz bezala, aldiz laborariei iduritzen zaie langileak bakarrik direla “etxen”. Laborariek, langileak defenditzen dituzten intelektualak, ez dituzte zapaldu guzien defenditzaileak bezala ikusten, baizik eta bakarrik pribilegiatuen defenditzaileak bezala. Eta intelektualek ez dute pentsamolde hau sumatzen ere!

Baserrialdeetan gutiagotasun-konplexua hain handia da nun baserritar aberats porrokatuek ere normal ikusten duten burges-tipi jubilatu batzuek goratik trata ditzaten kolonoek indigenoak tratazen dituzten bezala. Gutiagotasun konplexu hori oso indartsu izan behar du, bada, diruak ezabatzen lor ez dezan.

Ondorioz, kontentamendu moral gehiago eskaintzen badiegu langilei, orduan eta  laborariei gehiago eskaintzea pentsatu behar dugu. Bestenaz eragindako desoreka lanjerosa litzateke gizarte guziarentzat, baita ondorioz langileentzat beraientzat ere.

Laborarien erroztamenduaren beharra jabetzaren egarriaren forma hartzen du lehenbizi. Egiatan, egarria  haien baitan dago, baina egarri sanoa eta naturala da. Segur gara laborariak hunkiko ditugula eskaintzen badiegu jabetza horri buruzko esperantzak, eta ez da arrazoirik hori ez egiteko haien jabetzaren beharra sakratutzat irizten dugunez gero, ez eta ordea  jabetzaren modalitateak bermatzen dituzten titulu juridikoak. Xedapen ugari badaude laborarien eskuetara piskanaka pasarazteko haienak jadanik ez diren lurrak. Ezerk ez du justifikatzen ahal hiritar baten lur baten gaineko jabetza [1].

Lur-eremu handiaren jabetza  ez da justifikagarria kasu bakar batzuetan baizik, adibidez lantzeko arrazoi teknikoentzako. Kasu horietan ere, irudika ditzakegu baratzekaritan eta horrelakotan beren lur tipia intentsiboki laboratuko luketen laborariak, zeinek beroriek denbora berean, kooperatiba moduan, laboratuko lituzketen baliabide modernoekin eta laborantza extentsiboko metodoekin, amankomunean edukiko lituzketen lur-eremu zabalak.

Bada agian laborarien bihotza hunki lezakeen neurri bat, hau da, ondareen partekatzean lurra baliabide gisa kontsideratzea, ez eta aberastasun gisa. Horrela ez ginuke gehiagio ikusiko ikusgarri eskandalagarri hau, alegia, laborari batek bizi guzia iragaiten anaia funtzionari baten aldera zorrez josita, honek alta berak baino lan gutiago egiten duelarik  eta gehiago irabazten duelarik.

Beharbada, zahar batentzat, erretretaren kobrtzeak, tipia baldinbada ere, ondorio handia luke. Zorigaitzez erretreta hitza da hitz magiko bat gazteak hirira erakartzen dituena. Landa eremuetan, askotan, zaharren umilazioa handia da, eta modu ohoragarrian  diru piska bat emaiteak  prestigioa  berriro emango lieke.

Kontrasta-ondorioz[2], gehiegizko egonkortasunak errogabetasun-efektu bat eragiten du laborarien artean. Laborari gazte bat hamalau urtetan hasten da bakarrik iraulden, adin horretan harentzat lana poesia da eta horditzearen antzeko sentsatzioa bat, lan horretarako indar ozta-ozta aski duen arren. Zenbait urte geroago, haurtzaroko entusiasma hori itzalita dago, orain ofizioa ezagutzen du, bere indar fisikoek gainezka egiten dute, eta eginbeharreko lana erraz gainditzen dute; ez du beste deus egiteko baizik eta egunero hainbat urte jadanik egin duena. Orduan astean zehar hasten da amesten zer eginen duen ondoko igandean. Ordutik beretik galdua dago.

Hamalau urtetan, pesta ospetsu batek laborari gaztearen lanarekiko lehen kontaktu hori, lehen orditze-garai hori kontsakratu beharko luke. Pesta horrek gertakaria sarraraziko lioke arimaren hondoraino eta betiko. Herri kristauenetan, pesta horrek karaktera erlisiosoa eduki beharko luke.

Baina hiruzpalau urteren buruan, hazkurri zerbait eskaini behar litzaioke sortzen zaion berrikuntza-egarriari. Laborari gazte batentzat ez dago hazkurri bat baizik, bidaia alegia. Laborari gazte guziei eskaini behar litzaieke bidaiatzeko aukera dirurik gastatu gabe, Frantzian, eta atzerrian ere, ez hirietan baina landa-eremuetan. Horrek inplikatuko luke laborarientzako «Frantziaren itzulia» bezalako zerbait antolatzeko beharra. Horretarako elkartzen ahalko ginituzke edukazioko eta erakaskuntzako erakunde batzuk. Izan ere, askotan, hamairu urtetan, laborari gazterik hoberenek eskola halako bortizkeria mota batekin egozten dute lanean karraskan hasteko; baina geroxago, hamazortzi edo hogei urtetan berriz sentitzen dute ikasteko gogoa. Gainera langile gaztei ere gauza bera gertatzen zaie. Gazte-trukaketa sistema batek beren familiei beharrezkoak diren gazteei ere etxetik urruntzea ahalbidetuko lieke. Nabarmen da bidaia horiek erabat nahizkoak izango liratekeela. Baina burasoek ez lituzkete eragozten ahalko.

Ezin dugu irudikatu bidaiaren ideiaren indarra laborarientzat, eta hastapenetik horrelako erreformaren promesak, gauzatua izan baino, har lezakeen garrantzia morala. Bistakoa da ideia horrek garrantzia morala askoz gehiago  har lezakeela oraindik behin usaietan sartuz gero. Beti laborari egonez, mutiko gaztea, hainbat urtez munduan barna ibili ondoren, kezkak lasaituta etxera itzuliko litzateke, eta familia bat sortuko luke.

Agian beharko litzateke antzeko zerbait neska gazteentzat ere. Izan ere zerbait behar dute Marie-claire ordezteko;  ezin ditugu ordea  Marie Claire-ekin abandonatu.

.


[1] Horrek oroitarazten dit “Lapurdiko eskubide” zaharra zeinaren onarrizko funtzioa baitzen, burgesen aztaparretarik, baserrien osotasuna eta biziraupena segurtatzea. Ikus BNF gallica arttxiboetan  gelditzen zaigun esku liburu famatua, XVI mendeko frantses zaharrean idatzia. Hona lotura:

https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k111311b/f3.item.r=baillage%20du%20labourd

 

[2] « Effet de contraste » testuan. Pentsatzen dut paradoxikoki erran nahi duela.

Langileriaren errogabetasuna XV Langileriaren errogabetasuna XV Langileriaren errogabetasuna XV

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

3 pentsamendu “[Erroztamendua] Langileriaren errogabetasuna XV”-ri buruz

  • Beñat Castorene 2021-10-01 15:37

    Azpimarraturiko SWen esaldiaren harira, behereko [1] notan aipatzen dut “Lapurdi probintziaren eskubide zaharra”, ( forala esan zenezakete Hegoaldean) 1789ko Iraultza arte indarrean zegoena Uztaritzen Lapurdiko Auzitegian.
    Interesatuak liratekenentzat emaiten diet lotura BNF gallican dagoen alea irakurtzeko aukera frantses zaharrean. ( argitalpenaren data: L. D. LXXVI ) Bazen beste edizio 1520 ingurukoa (data memorioz emaiten dut).
    Liburutto hau gaurko euskarara litzateke lan oso pollira unibertsitario gazte batentzat.
    Ez ote?

  • Beñat Castorene 2021-10-01 15:43

    “Liburutto hau gaurko euskarara itzultzea litzateke lan oso pollita …” erran nahi nuen.

  • Benat Castorene 2021-10-04 12:24

    SWek aitortzen du deplauki 1939an «hobe da aleman bizi ezen ez eta frantses hil» esaldia nahikoa usu entzuten zela frantses laborarien ahotik. Gainera testu honetan, oso interesgarria dena da bizpairu aldiz bederen deskribatzen duela frantses kontzientziaren gora beherak historian zehar. Gurean ere kontzientzia nazionalak gra beherak izan ditu eta izanen oraindik.
    Datozen hauteskundeetan seguraz ere, Frantziaren iraupena eta frantsesen kontzientzia nazionala mahaiaren gainean izango dira debate bortitzetan baita imigrazioaren inportantziaen balorazioa Frantziaren identitatearen etorkizunari buruz.
    Bi ikuspuntu areriok gogorki talka eginen dute. Interesgarria izan liteke guri ere zer pentsa eman diezaguketelako.