Aston billa, bart ze lo ona egin dudan

Aston billa, bart ze lo ona egin dudan – 

Azpiespazio hartan, laguna nuen Gixaneri ere agertu zitzaion gaizkiaren gorpuztea -burubiko armiarma alegia- arras ongi zirrikituetara egokitua, berak adorez ehundutako oihal goniometrikoarekin edozein xomorro korapilagarri bere amaraunean erortzeko zai. Haren senak eskandaluzko irrintzia bota eta eskuak lokietara arrapaladan eramanez: «laguntzaaa! ay que azcoooo! armiarma baaat! zerorrek akatuuuu!!», haurdun egongo al zen? bestela demasa hainbestetan bezalaxe.  «¡ay mi arma!» erran zeban Luziak, ondoko beste lagun andaluzak, «…anda Lucia que no e para tanto mujé…».. Bada zizpuruka, artropodo bitxi horrekin hain gaizki bukatu baino lehen herriko papirolatik dohaintzan jasotako orri baten gainean egokitu eta beste filum batera eraman nuen, eskertuko zidalakoan -nik ere eskertuko niokeen bezainbat zerbaitek beste domeinu batera aspaldi eraman izan banindu. Bihar peeling-a dekot, halabaina, ez naiz Pilingana joanen ze sosez doi-doi. Oraingoan etxeko pareten gotelearekin igurtziko dut azala, etxaurre pareko zuhamuxketan noizean behineko gauetan marruskatzen den orkatza lez. Irabazi asmorik gabeko Etxekoz Barruko gure Erakundean hobe egiten da lan, ordenik gabeko inbaditzaile ‘inkontzienteen’ atzaparretatik urrun. Hermafroditaz atonduta gustura, nahiko autonomo-antikasikdena antidoto lez, baina barruan ditudan botereak banatzeko asmotan Montesquieuren aholkuz: legegilea, judiziala eta betearazlea. Biharko txitxirioak beratzen jarriko ditudala erabakitzen dudanean, agendan idatzi -norbaitekin elkartu behar ez dudalako, jakina- biharamunean egosi eta jan. Arratsean berotegi-efektuan gehiegi parte hartu dudala nabaritzen baldin badut ordea, autoepaitu egingo naiz etxeko mantalaz eta aliketaz baliaturik -bestela alferrik, ondokoak ez bainau sinisten- eta hurrengorako Xixarioren buru inguruari erramu hosto bat gehiago erantziko diot. Lavoisierren eredua -energia ez dela sortzen ez desagertzen eraldatzen baizik- ez dakit nik ez ote den antiarimaren zulo beltzetatik irtengo egunen batean, berriz ez itzultzeko. Tartean -hiru botere hauei ere komeni zaielako- jakinminak asegabetasunez ernaltzen nau, philia deritzon horrekin. Zer den baliotsua argitzeko asmotan, antzemanda ere ez dudala ezer magikorik inoiz aurkituko, bederen, zirien zerrenda apurka ezabatu eta zenbait egi xumeei hautsa kendu. Txirriporrotasun eta ausarkeriaz noizean behin zipriztintzen naizen arren gaitzerdi Joxejoakin. Politikeria, oraingoz, ez dela jendeak nahi duena egitea dioenarekin ados, gutxiengoaren pribilegioak edo privata lex delakoa mantentzea baizik. Ondoko gelan daukadan txingurritegiaren lan izerditsuaren ikerketarekin ere dihardut, beraien Laneko Arriskuen Prebentzio sistema feromonala aztertzen hurrengo legegintzarako herri-ekimen txostena burutze asmotan -ze Gugelheimeko txakurtxo loreduna berreskuratzearren auzolanari hel egitea… falta zitzaiguna Mariplor. Ofizialtasunaren diskurtso megalitikoaren harlauza ezin mugitu, beti kaka berdinarekin. Hiztegia amaitzen zaienean eta mutu geratu direla erraten digutenean ere sinistuko al diegu? Guzti honekin maiz goxatu egiten dut, ia ia astoaren haraindiko gainezkaldira iristen naiz. Entzun al diozue nehoiz organ ibiltzeko asmotan? Eta dordoka erraldoi bati? Izugarriak. Ba holakoxeak ditut nik sophiarekin Arlote Nagusiak masta handiena eta trinketak sendo, alde egin baino askoz lehenago ere.

Ahalegindu naiz bainan kebap, ezin dut inor menpean hartu, ez bada lantzean behin neure pultsioa edo heterotrofo esteroideo pare bat ene gainetik kentzeko. Halakoetan, nabaria zaizkie erdi aro ilunaren lorratz sakon haiek. Gainera eta ustekabean ere datozkit arrastoak, ahotik zirina besterik ez zaielako ateratzen eta zutitu egiten naiz, eurenez, adin honekin belaunikoz zaila delako bizitzea, baita datorren belaunaldiarentzat ere. Ez da gorrotoa ee txabusinadun erromatar egoskor txit arbitrario hori, zerbait dekot duintasunean odolez zizelkatuta ahuspezko postrazioak egiten uzten ez didana. Hortaz, Aotearoatik alai itzuli naiz zazpi zorro bete kiwi, irailak zortzigarren eguneko Joan Llopis sense terra jaun ondikatuari aholku eskaerari kasu egiteko. Bihotzez gomendatzen diot bere lagun txaplataria uxatzeko izotzikpeko sol y sombra eta soberano nahasketa bat irentsaraztea, epel epel. Berehalaxe, bere Estatuari diru-laguntza eskaera bat egitea, hainbeste trileroen artean funts erreserbatuak geratzen baldin bazaizkie… honetarako ebazpen-prozedura zinez azkarra izaten da, bai Juana, pare bat ordu gehienez, Lorca udalerrirako dirulaguntzak ez bezala -noizko Abu Dhabitik bizuma ee kastizoo hori?. Beraz, ikastaro trinko bat jasoko duzu hango Inteligentzia…Zentro Nazionaletik -ea noiz eskeintzen den horrelako underline bat nere herriko kzgunean. Amerikako Estatu Batuetara, Errusiara, Israelera, Brasilera edo Ivan delakoarena den Kolonbiara bidaiatuko duzu Next Generation funtsekin, begiak estalita eta gorputz osoa kolpaturik duen norbaitekin luxuzko patrol batean, La Coxpe irratitik abesti loriatsuak belarri batetik bestera xiringatzen, ibai baten zoko ezkutuaren bila, demokrazia aurrerratuen murgiltze praktikak senti ditzazun. Guzti honi «lo otro» deitzen dio Eufemiok Euskarriaren Irratiko solasaldietan, azala behar da gero. Hau soilik lehen urratsa edo profila düzu, bainan zure kasurako nahikoa. Gauza da zure arazotxoa nola edo hala ebaztea. Jabal egon, gero estalki magikoak asmatuko dizkizute Joan, honetan apurtxo bat iaioagoak, bai. Bigarren profila ateratzeko, Interpretazio Zentru Nazionaleko autoridadeek ongi etorria egingo dizute eta afaltzera gonbidatuko ere estolda istituzional potrokolario batera, beraien jaungoikoarengatik lehen sakrifizioarekin barrabiletan ile gehiago duzula bermatzeko eta bigarrenerako prest zaudela baieztatzeko. Xingola besaburuan eta ohore domina bularrean aterako zara, burua eta besoa gora 135 graduetara zeihar. A que MOLA molt Joan? t’apuntes maco? Mertzenario hauei bost axola, hortarako daude ofizialki trebatuak, ez dute ez sentitu ez pentsatu beharrik, barkatuak daude betirako. Gero ‘dena barne’ko opor luze batzuk Marina d’Or-en, oroimena disolbatzeko hipokanpoaren ustutzea barne. Horixe ba, sasikontzientziak animaliarengana hurbiltzen gaituela esaten omen da, ze legea aitzaki justua eta argia dena ez egiteko eta ondo lo egin ahal izatea…si us plau. Birus, bakterio, zorri, intsektu e.a.-ek guregana hurbiltzen diren ez bezala, bestelakoak -ezagutzen gaituen gehiengo aberegoa erran nahi baita- gugandik ihes egiten du. Ezagutzen al dotzue espezieren bat edo, bere bizilekua dena gorozkindu eta deuseztatu egiten duena -nola adierazi bestearena denean…- eta harrapazank, hontaz kontent eta urteetan harroputz dakusaguna? Hurrengo hirugarren txertoa neronek jarriko dut, ingelesen Carta Magna delakoak egunero orga batean daraman koinatu angloxasoiari  nu aldaeraren odol lagintxo bat txertatu egingo dut gongoilen batean.

Emakumeak, zientzia eta teknologiaKasik egunero, gosaltzen, hamaiketakoan, bazkaltzen, askaltzen edo afaltzen nagoenean -luxua, bai- telefonia enpresen hamaika dei jasotzen dut, etxean egon nintekeelako. Eta goxatzen hari naizenez -defentsak plojo, zerbaitegatik egiten baitugu intimitatean- plazer horrekin bukatu nahi ez dudalako lasai erantzungo diet, bestela akabo hausnarketa. Egunero jazarpen berdina, bainan ezin diet ez adslez ez wiffiz ahoan ukabilkada pare bat eman eta heuren hortzak kalegiran jarri, batez ere besoaren uhin-bulkada gorroto delituaz tipifikatu egingo didatelako -ze maiz emantzipatu egiten zait, nerbixu sistema sinpatikoari kasu egin gabe- eta ziurrenik, beste tortura subliminal batenpean enpresaren bazkide egingo dute besanga maitea. Bart, kontrolik gabeko beste bi amets batera etorri zaizkit morfeozitoetara, zer egingo diot ba, gau zirraragarria izan da: ISDN sareko beste aldetik deitzen zuen telefono gogaikarria deuseztatzen zela aplikazio lineal berri bat programatuta neukalako, bere propietate guztiak barne: neregana zuzenean zetorren bektore-gezia itzulerakoarekin batuz eta eskalar neurtu batekin biderkatuz, aparagailua birrintzen zuen. Bigarrena: askatasun zale diren koproenpresari axolagabe hauei, urrita egiten ari zirenean, auskalo zeinen etxean eta zer pasadisutan -zaila jakitea, ez ordea noiz egiten duten, ze hauek ere sekuentzietan eramaten dute hesteetako zein gonaden ordena, beste ordenik ezbaitute ezagutzen- beraien gogoen asetze darwinistaren interruptusa eragiten niela, plazer konbinatu berri hauek oparituz. Geroxeago, Rousseau moderatua azaltzen zitzaidan esanez hau ere borondate orokorraren askatasuna zela. Neurrigabeko mozkinak etengabe lehenestea zeharkako pultsio tanatiko pausatuetan bihurtzen zenez, eta autoerregulazioa zaila izaki patologian bihurtuta zegoeelako, Estatuari zegokiola sasiaskatasun fanatiko hau bere lekuan ipintzea.

Egun kaleetatik handiputz, beraien Estatuaren baimenarekin iraintzen dabiltzan Nandrolono zigorgabetu hauek, txerritokietan erori nahi ez zuten gure aurreko anitzeri beste sarraski askoren artean egin zietena erraz azal daiteke: zerebeloa beldurtu -aktibatuegia alegia- gura dozuna ezin ulertu, nahasmen estrukturala inplementatzen eta ondorioz, goxatzeko zeurea den bizimoduan ezin bizi. Eta guzti honek bermatu egin zien beraien ondorengoei lasaitasuna, edozein astagogoaren asetzeko, heuren hazkundea areagotuz. Guzti hau finkatzeko, neurrirako kostituzio endekatu dotore bat aterako dute beste mauka batetik. Berau ere hankazpitik pasatzen ikusiko dugu asmatutako edozein r doktrina baten izenean -nere barneko sorgina oraindik ez da ez hitzez mendekatu- eta fededun hauek bizitzaz goxatzeko segurtasun hori desorekatzen ikusten baldin badute, aretha gehiago Franklin. Hamargarren gurutzada prestatuko dizute, beste falazia baten izenean. Arartekoa ere nerbixuak apurtuta hainbeste katamaloen artean inozokerien graduazioa ezin ikusi, motel; halandabe, ez honei ez Strasbourgoko alegiazko tribunoei kasurik ez zaie egiten. Hango giltzariak esan zidan batzuetan fáchel puntuak ere lortu ahal direla eskiatzera joateko-edo, batez ere zerorren superinkisidorea beste batzuen gainean okaztatzen badotzu. Zailena omen dela beste herrialdeei giza eskubideen lekzioak ematetik igaro behar dutela Colón garbitzaile txuritzailearekin, gogorra dela oso zefaloaniztasuna koordinatzea. Gartzontzillo alea hortikan dabil ostera, azken mozorroa lisatuta.

Herenegun, battelekuetan beste herrialdeetatik zetozenei mindfullness ikastaro teoriko-praktiko bat ematen ahalegindu nintzen. Irten baino lehenago, bidaian zehar eta lurreratzen zirenean -ur azpian zailagoa baita-, baina arrakastarik ez…auskalo zergaitik. Datorren galdera giristino arruntean eginen dizut, erantzuteko gai izango ez zaren arren: ¿pero eto qué e lo que é? ¿estulticia profunda y congénita o puro prúrito neoidiopático? El libro gordo de Petete bien claro lo decía: ba al dago nehor denboraren hasieratik migratzaile ez denik? Zure fobopatozitoek asmatutako naturak jarraitzen al dizu esaten zer den naturala? Ba hori, hainbeste miresten duzun mendebaleko muturreko puritanismo sekularraren azken mu aldaera zure kontra doa ezinbestez. Zerorrek daramazu zerorren buru hutsala osin beltzetara pepelerdo hori, pozoitzen beti lez. Pos hoixen, fini deiela kirtenkeriekin ahal bezain fite ze bertzela hainbatek oinarritutako historiaren dialektikaren legera goaz «and shit could happen again», animalia arriskutsuena den gizakiaren birziklatze natural modura. Jolas anker, makur, lazgarri eta nekagarria zinez, ume-jainkoen pixoihala garbituta berriz ere ingurua pausatuki kakaz dezan. Boterea eskuetan ukanda ezin uko tentazioari, hassan ezina Prontxio.

 

Aston billa, bart ze lo ona egin dudan