Erronka

Erronka –

Erronka

Astelehen potoloa dugu gaurkoa, intentzio oneko esaldi eta mezuz beterikoa. 

Nik ere banituen gaurtik aurrerako makina bat asmo, agian gehiegi, aurretik bainekien ez nituela beteko.  Baina zerrenda amaigabeek estresa eta frustrazioa eragiten didate.

Gauzak horrela, asmo bakarrarekin geratzea erabaki dut: urte berriaren aurrean kareta kentzea.

Glaukomaren kanta batek dioen moduan “kareta kenduta zaudenean…ai! Ez dakizu ze sexy zauden!”

Selfiaren garaian murgilduta gauden honetan, kareta kentzea ez da lan erraza izango, baina ez zarena zarela sinistu nahi ez baduzu,  ez duzu beste irtenbiderik.

Beraz, estreinatu berri dugun urte honetan, ez zaitez edertasunaren morroi izan, oreka bilatu, estereotipoak puskatu, adimena landu, egiten duzunarekin gozatu,  eta zure zimurrez harro sentitu, horiek baitira bizi duzunaren lekuko.

Urte berri on!

 Erronka
estereotipoak, urte berri on, zuzeu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude