2018an irakurriko dituzun 10 titular

2018an irakurriko dituzun 10 titular –

2018ko lehen egun honetan ZuZeuko ohitura zahar bat berreskuratuko dugu, urte hontan irakurriko dituzun albisteen titularrak inork baino lehen ekarriaz zuretzako. Etorkizuneko 10 titularrak, urtea ondo hasi dezazun.

2018an irakurriko dituzun 10 titular

1- EiTB, Sautrelaren itxieraren ostean, euskal literaturaren klasikoak musikatzen hasiko da Goazenen abestu ditzaten.

2- Urtaranek bakea sinatu nahi izan du Errekaleorreko bizilagunekin. Egurrezko zaldi erraldoi bat agertu da auzoaren sarreran.

3- Gipuzkoako katixima eskolek mahai joko berri bat kaleratu dute: “Kakuxi-Makuxi”

4- Euskotrenek Bilbotik Donostiarako bidaietan The Godfather trilogia osoa proiektatuko du, bidaia “atseginagoa egiteko”.

5- “Euskalduna naiz, eta zu?” programak hautsak harrotu ostean, EITB-k beste programa bat kaleratu du aurten: “Euskalduna bazara, kasu!”

6- IKEAk Katalunia erosi du eta “bere etxeko errepublika independiente” gisa izenda ahal izan dezaten.

7- Errealak figuranteentzako casting-a zabaldu du Anoeta estadio berriztatuko 40.000 aulkiak betetzeko. Baldintza ezinbestekotzat jarri dute klub txuriurdinaren ereserki konplexua buruz ikastea.

8- 100.000 €ko dirusaria jarri du Donostiako Udalak Errealeko ereserkian galdutako aditza bilatzen duenarentzat. “Hipotesi guztien arabera Gazte gazte gazte gazte gazte gazteeeeeedi! artean galdu da”, azaldu dute udal teknikariek.

2018an irakurriko dituzun 10 titular
San Mames barria II eraikitzen hasiko da Athletic Club

9- Athletikek beste San Mames bat eraikiko du, San Mames barria garbitu behar den egunetan erabiltzeko.

10- Ernesto Gascok salatu du “itxura guztien arabera” Metro Donostialdean topo bat dagoela

2018an irakurriko dituzun 10 titular
2018, Athletic, Ernesto Gasco, Erreala, etorkizuneko titularrak, ikea, Katalunia, Real Sociedad

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude