«Debord drobed»

«Debord drobed» –

Hona hemen palindromo bat, nahiz eta erabilitako hizkuntzaren arabera zerbait adierazi edo ezer ez esateko aukera eman, ispiluan jarrita dituen letren ordenak aukera ematen du simetrikoki berdin irakurtzeko, idatzitakoaren mutur batetik edo bestearen hasieratik prozesua hasita.

Palindromoak modan daude, beren garai bikainera itzuli direla dirudi. Hemen dugu lehiaketa berri bat, hauxe, abenduaren 16tik otsailaren 29ra bitarte iraungo duena. Horiek ez dira edonolako datak, duela ehun urte Ebaristo Bustinza, Kirikiño idazleak, epe horrekin “Euzkadi” egunkarian, horrelako txapelketa bat antolatu zuelako. Durango, halaber, Markos Gimeno palindromogilea zena oroitarazi dute berriki… hitz egin dezagun palindromoez, beraz.

«Debord drobed»
Kirikiñori egindako agurra

«In girum imus nocte et consumimur igni» ere palindromo latinoa da. Guy Deborden azkenaurreko filmaren izenburua izan zen eta «gauean jiraka gabiltza eta suak erretzen gaitu» esan nahi du. Filma publikoaren eta zinemaren munduaren aurkako eraso batekin hasten da, baita zinema konbentzionalaren aurkako salaketa batekin ere. Hala ere, filmaren zatirik handiena Debordek Saint-Germain-des-Prés barrutian, Internazional Situazionistan eta 1972an Internazionala desegin ondoren, egon zen leku ezberdinetan egindako lehen bizipenetatik bere bizitzari eta maitasunei buruzko gogoeta pertsonalei eskainia dago.

Asmakizuntzat ere har daiteke, eta haren irtenbide posibletariko bat izango litzateke: sitsak.

Sitsak gu gara, eta neurrigabeko kontsumoaren garai hauetan, latinezko esaldiak, bere esanahi ezkutuaz, haren baitara birarazten duen palindromoaren bidez, gure bizimoduak eragiten digunaz geure errausketara garamatzala dio.

Guy Deborden pelikulari buruz nire bilatzaileari galdetu diodanean, “We Spin Around the Night Consumed by the Fire” delakora bidali nau. Bertan, jatorrizko palindromo latinoa desagertzen da, eta, ondorioz, haren mezu enkriptatua.

Gogora dezagun Decathlonen publizitateak zioena: au fond c’est la forme.

NAIZen argitaratua

«Debord drobed»

Idazlea. EHU-n eta UEU-n irakasle.

Zer duzu buruan “«Debord drobed»”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude