Dear X,

Zenbat aldiz begiratu dut? Zuk ikusi nauzun baino gehiagotan zihur… Ikusi dudan bakoitzean irriparre zukutsuz bete dut ingurua, koloredun loreak, puxkikak eta abar jariatuko banitu bezala. Zure aurpegiaz ari naiz. Mozkor zaudenean edertasunik galtzen ez duen hura, aurpegia. Ormigoizko hormak urtzeko moduko begirada duten bi begi; handiak, sarkorrak, auskorrak dirudite. Ez dira apurtuko. Sudurtxo borobildua, gerezi batek estaliko luke baina ez dut nahi estaltzerik. Ahoa; gutxitan zabaltzen den maskor nimiƱoa, ixila. Balio handiko perlak estaltzen dituzte nakar gorrizko ezpainek.

Ixila zara eta horrek ematen die hanbesteko balioa esaten dituzun hitzei. Horregatik zuk hitzegitean, ni ixilik nago eta zure aurpegia ikus dezaket eta zu ez zara konturatzen.

Oier

Ekaitza bainuontzi batean