Negargarriena

images.jpg
Askotan ikusten ditut lagunak ahoa beteta Zazpiak Bat, Lurraldetasuna eta halako kontuekin. Eta galdetu egiten diot nire buruari pasa ote duten sekula Bidasoa Iparralderantz. Hendaiatik Baionara dagoen itsasertz honetan kontuak negargarriak dira, eta barne aldera jota ere ez pentsa gauzak asko hobetzen direnik. Sartzen zara okindegira eta:
– Egunon- esaten duzu.
– Bonjour Monsieur- izaten da erantzuna.
– Baguette bat, otoi.
– Qu’est çe que vous dites?
– Ba-gue-tte bat!- esaten duzu mantsoki, hatz bat airera jasota, BAT zenbat den adierazteko.
– Ah une baguette!
– Bai, horixe.
Eta ogia ekartzen dizute azkenean.
– Zenbat da?
– Oxenta sinco sentimos.
Eta laurogeita bost xentimo baino askoz gehiago bertan utzita irteten zara okindegitik, paraje honetan euskaraz hitz egiten dugun eroak, espainolak bakarrik izan gaitezke eta.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)