Betirako erneatzeko arriskua edo “politikoki zuzenaren” mugak

Betirako erneatzeko arriskua edo “politikoki zuzenaren” mugak –

Gaur egungo gure herri honetan, bai gurean eta bai aruntzagoko mugetan, egoera berezi-traketsu honetan, badirudi turbulentzia politiko-ideologiko baten murgilduta gaudela.

Betirako erneatzeko arriskua edo "politikoki zuzenaren" mugak

Espainiar politika, gaur, festa bat da

 

Irakurleak nabarituko zuen honezkero nire eboluzio ideologikoa, adinaren arabera oizkoa izaten omen den eran joan dela, gaztetasun erromantikotik, heldutasun arrazionalera bidean.

Orain aldian, politikoki-zuzena denaren mugen barrukaldean mantentzea komenigarri omen da.

Horren inguruan epaile ugari da bazterretan eta horien artean, ukaezin bat, LaSexta telebista katea  bihurtu da. Aitortu behar dut, sarritan AlRojoVivo ikusteko aukera izaten dudala eta adizio bat bezala sortu didatela Ferreras eta konpainiak, goizeko hamaiketakoarekin batera. Amor-odio esan izan da sentimendu bikoitz edo aldakor bat adierazteko; hau da kasua. Izenak berak ere “Al Rojo Vivo”k dena esaten digu. Zenbat aldrebeskeria, zenbat iritzi xelebre,  gaur egungo populismoaren defentsan eta  batez ere beraien aldeko zilegitzaile lanetan.

Hurbilago etorrita ere, ETB2ko arratsaldeetako programazioa, asko aldatu ez bada behintzat, ildo  beretik doa (aspaldi ez dut ikusi, egia esan, nire osasunerako ez baitzen mesedegarri izaten).

Sare sozialak beste aldetik, zer esanik ez. Gaur egun, edozein bazpapekok bota lezake astakeriarik handiena eta kristoren arrakasta jaso han eta hemen, muga fisikorik gabe.

Kataluniako erromeixia hasi zenetik eta are gehiago Mariano kanporatu eta Sanchez  doktorea Franquenstein-gobernuburu  izendatu zenetik  espainiar politika festa bat da, nolabait esatearren. Aste baten bat, eta hurrengoan beste bat, ez dugu aktualitatean festarako girnalda eta matasuegrarik falta.

Konstituzioa erreferendumean onartu zen 40. urtemuga pasa berri dugun  honetan, panorama ez da makala.

Puigdemont Waterlootik, gero eta bakartiago baina temati, Torra Bartzelonatik erokerietan, CDR edo kataluniar kale-borrokalarien forofo, Arnaldo Elgoibartik betiko martxan 78ko erregimena dela edo ez dela, ministroak gaur bat, bihar bestea, norberaren ala moduzko sozietatea ezkuta ezinik, beste bakarren bat etxebizitza , pisu, baserri eta bestelako eraikinak konta ezinik,  Garzon epaile zenaren laguna grabazio onartu ezinekoen menpe, Koletadun liderra behin umetxoak merezi duten kabitxoan gorte ondoren, errepublikaren defentsan eta erregimenaren aurka etengabe,  Echenique jauna, astakeri ekonomikoaren Nobel saria lortzeko esperantzan, saiatu eta saiatu, Bilboko pentsionistak ere jotake 1080 kobratu arte astelehenero milaka lagun manifan, emakumeak ere haserre bizian orokorrean eta LaManada asuntoarekin zer esanik ez, patriarkatua dela eta ez dela, epaileen erabakiak mespretxatuz.. Kalea beraiena da. Zuzentasun-politikoak babesten ditu eta beraz politikoki-zuzen dira.

Eta horrela genbiltzala, Andaluziako hautestundeak etorri eta pasa dira, eta makina bat tertuliano, eta gainontzeko hiritarrak, jakina, aho zabal utzi gaitu.

37 urtetan –ez da gutxi, ondo pentsatzen jarrita- boterean egon diren sozialistak eta Podemos eta bere koalizio lagunek 700.000 bozka galdu dituzte  (orain urte batzuk, Ibarretxe zenaren azken arnas politikoetan, bazkal oste baten nik neuk bota nuen EAJ-PNV urte askotxotan zegoela jadanik, etenik gabe boterean eta akaso, komenigarri izango zela etentxo bat denon mesederako eta bakarren batek oso gaizki hartu zidan iritzia, nire kalterako).

Eta, txas, Amurrioko euskaldun batek sortutako Vox alderdia, 12 diputatu erabakigarrirekin,  festako izar bihurtu da. Badirudi festa beste auzo batetara aldatu dela bat-batean.  Nola liteken Amurrioko euskaldun gazte bat espainiar muturreko espaiñolismo mugimenduaren buru izatera heldu izana, beste batean aztertuko dugu, akaso.

Espainiar nazionalismoa. Hauek ez dute lotsarik “Viva España” edonon aldarrikatzeko eta beraien banderatxoa edonon astintzeko ere ez. Hau berez, ez litzake harritzekoa izan behar, baina Espainian hala da.

Nire ustez, Vox alderdiak boto mordoxka jasoko ditu han eta hemen, lotsa galdu berri duten milaka lagunen partetik, datozen hauteskunde desberdinetan, egon poliki. Erdi lo zegoen hartza esnatu da. Adi.

Idatzi honen izenburuari bueltatuz, esatera nijoan, politikoki-zuzena denarekin konforme ez gaudenok, arrisku bat dugula, behin muga horiek gaindituz gero ernegaziorako joera  ezinbesteko bat bezala datorkigula. Adibide batzuk badatozkit burura. Baina nabaritu naiz, alderantziz dela prozesua; politikoki-zuzenaren muga barruetan sortzen dela ernegazioa, amorrazioa, egonezin hori,  eta horren ondorioz muga horiek gainditzeko beharra datorkigula.

Eta Amurriokoak dakarren ondorioetako garbi bat, besteak beste, politikoki-zuzenaren mugen aldaketa edo zabalkuntza izango dela deritzot. Zalantza izpirik gabe.

Betirako erneatzeko arriskua edo “politikoki zuzenaren” mugak Betirako erneatzeko arriskua edo “politikoki zuzenaren” mugak Betirako erneatzeko arriskua edo “politikoki zuzenaren” mugak

4 pentsamendu “Betirako erneatzeko arriskua edo “politikoki zuzenaren” mugak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude