Beste bat familian.

Ez, nire andrea ez dago haurdun, eta haurren adopzioa ere urrutitxo geratzen zaigu, baina ITXUSI hil zitzaigunetik ez gara lehengoak. Zakur zaleak gara eta argazkian ageri den SANTA baizik ez zaigu geratzen.

img_2134.JPG

Lagunek badakite SANTA beti izan dela etxekoa, izan ere ITXUSIren alaba da bera. Ez da oso ederra, ez da oso azkarra, baina maite dugu biziki eta badu lagunak eta etsaiak bereizteko moduko jenioa. Orain irauli egin nahi dugu gure zakurzaletasuna. Ardi zakur zaleak izan gara gaur arte, eta bihar ere halakoxeak izango gara gu. Nahiago ditugu mestizoak pedigridunak baino. Gure etxeko batek esaten du “geuk ez badugu pedigririk, zertan ibili halako txakurrekin”. Kontua da arratoi txakur bati egingo diogula ongi etorria egun batzuk barru. Iritsi baino lehen jarri diogu izena: TXIMI. Jakina, Tximistatik atera dugu bisilaba hori. Izatez Ratonero Bodeguero Andaluz arrazakoa da, eta Jerezetik dator zuzen. Ez dugu arratoirik etxean, baina zakur azkar, jostari eta alaiak ditugu maiteago, dotoreak baino. Getaria eta Hondarribiko barkuetan ibili naiz eskaka, baina ez dut deus aurkitu. Desiratzen gaude. Nire familak datorren astean espero du, baina ez dakite egun batzuk lehenago egongo dela gurea: etzi bertan. Bi hilabetekoa arra izango da TXIMI gurea. Handitzean, hemen azpiko argazkikoaren antzekoa izango omen da. Gauza asko erakusteko asmotan gaude, hain espero baitugu azkarra: salto, atzean, etzan hor… Baina nik badut esperantza sekulako bat: blog honetako sarrerak eta asteroko prentsa zutabeak berak egiten irakatsiko diot. Segur, gainera, nik baino hobeto asmatuko duela. Ez dauka oso zaila.

ratonero_1.jpg

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Beste bat familian.”-ri buruz

  • Hasier Etxeberria

    […]   Nork ez du ezagutu txakurra duen artzainik. Areago, nork ez du ezagutu bere zakurrari Txiki izena jarri dion artzainik. Gurean kontu batzuk oso geureak ditugu: Gaztelugatxe, Bardeetako abioiak, Guggenheim, Athletic, Modenako ozpinez eginiko pintxo jator askoak eta euren txakurrei Txiki izena jartzen dieten artzainak, batzuk bakarrik aipatze aldera. Neu ere txakur zalea nauzue. Argazkikoa, gure bi txakurretako bat da. Ez da Txiki deitzen, baina ia ia. Hemen eta hemen idatzi nuen berari buruz, eta sarrera gehiagotan ere agertzen da blog honetan, garrantzia baitu gure etxekoon  bizitzetan. Urtebete da ekarri genuela, eta pozik  gaude berarekin. Baina ez nik nahi nukeen beste: denbora honetan guztian saiatu naiz nola idatzi erakusten, ordenadorea eta teklatua nola erabili behar diren esplikatzen, berak egin ditzala nik egin beharreko lanak agintzen, horretarako behar baitu  izan  etxeko txakur onak: ugazabari laguntzeko. Baina, bai zera, Tximi gureak ezetz dio, nahikoa lan baduela bere odolak agindutakoari segitzen, eta nahiago dituela auzoko katuak nire lanmahaiari lotuta baino. Kapritxoso hutsa da, eta halaxe ari da hazten: nahi duena eginez beti. Horregatik harritu naiz hainbeste Txiki deitzen den arditxakur honek idatzi duen artikuluarekin. Zinez da interesgarri, baldin eta Idiazabalgo gaztaren aferaz idatzi genuena interesatu bazitzaizun. Cheesgate deitzen kontu bat ere argitaratu genuen atzerrirako. Gure Tximik badu nori ikasirik. Bikaina da artzainaren Txikik idatzitakoa, gezurra dirudi txakur batek hain garbi idatz dezakeenik. Hori bai, gurea andaluza den bezala, Txikik gaztelaua behar du, gaztelaniaz idazten baitaki berak. Eta elikadura eta geografia ere nahastu egiten ditu, bere artikuluak EN CONTRA DE ETXEGARATE baitu izenburu, gazta eta mendilepo baten  izenak nahastuz. zabaldubildudel.icio.us […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude