Barrea eta negarra libre, ez ezkutatu, sentipenak askatu, zarena kanporatu
Barrea eta negarra libre, ez ezkutatu, sentipenak askatu –
Koritori agur esateko aprobetxatu du Kepa Errastik BARREeLIBREA saioko denboraldi honetako azken bakarrizketa, ”Ordua da beste familia eredu batzuk ikusarazteko telebistan, antzerkian eta zineman” izenburupean. Eskerrak eman dizkio Koritori gauza ugari erakutsi izanagatik, “ia saio honek bezain beste”. Eskerrak zeuri Kepa, aireratzen duzun jatortasunagatik eta emandako gustu parraldi momentu on horiengatik. Yogurinha Borovak aldiz (Eduardo Gaviña) zer den, nor den kontatu eta krisi existenzialaz aritu da. Barrea eta negarra libre, ez ezkutatu, sentipenak askatu, zarena kanporatu! Muxu bana eta mila milesker emandako barre une eta gozamendu guztiegatik, hain gustoko dudan saio honetako partaide guzti guztiei! Ondo izan eta laster arte 🙂
eitb.eus/barre-librea +
Barre eta negarra libre, ez ezkutatu, sentipenak askatu, zarena kanporatu
Gorane: ”Zergatik ez ditugu eskolak tabernetako terrazetan ematen?”