Euskalduna naiz eta harro nago?

Euskalduna naiz eta harro nago? –

Iñaki Iriarte Valentin: ”Ze mierda da ‘euskalduna naiz eta harro nago’ esaldi hori?”

Euskalduna izatea tokatu den zerbait da, ez du meriturik…

+

Euskalduna naiz eta harro nago?

8 pentsamendu “Euskalduna naiz eta harro nago?”-ri buruz

  • Ezin izan dut ebitatu. Hor noa, teklari tekla… Mi-mi-mi-mi, mimi… Mi-mi-mi-mi… Mi-mi-mi-mi…
    Gustatu zait ideia nagusia, mamia interesgarria da oso, eta tesi nagusiarekin bat nator: ultra-abertzaletasuna arriskutsua eta oso ridikulua da… Bai horixe! Baina arazo terminologiko batzuk traban izan ditut, bakarrizketan “euskaldun” eta “euskal herritar” hitzak nahastu egiten direlako, nire ustez. Kontua da euskaldunberriak ez direla euskaldun hala “tokatu zaielako”, baizik eta ikasi, landu eta praktikatu dutelako; beraz, bakarrizketagilearen logikaren arabera, normaltzat hartu behar da euskaldunberriak euskaldun izateaz harro egotea. Fermin Muguruza, adibidez, esaldiaren sortzaile eta zabaltzailea. Hark ere matrikula pagatu zuen, eta orduak eman ikasten… Eta ez zen harrotu euskal herritar izateagatik, euskalduna izateagatik baizik, hau da, euskaraz jakin eta hitz egiteagatik, meritu handiko loprpena bere kasuan (nire kasuan ez bezala, adibidez). Beste kontu bat: extremeñoek ere esan dezakete euskadunak direla (eta ezin direla izan entzutea, gaizkiulertu terminlogiko batengatik izan bazen ere) oso itsusia iruditu zitzadian. Etxtremeño bat izan daiteke euskaldun, akabo ba!, eta badira makina bat extremeño euskal herritar ere izateaz gain euskaldun ere badirenak, eta bat edo beste ere izango da, han nonbait, euskal herritar izan gabe ere euskalduna dena… Ala ez? Beraz, hasierako tesia, “zer mierda da…?” erori egiten da… Niri behintzat horrek kirrinka egin zidan, eta pena izan zen superrabertzaletasunaren kritikarekin, esan bezala, bat natorrelako. Tira, ahaztu ondo esanak eta, batez ere, kontuan hartu gaizki esanak, nik esan gabe ere horixe egingo duzue eta, eskatu gabe ere normalean horixe egiten baitugu eta denok zerbait kritikatzen digutenean.

  • Barkatuko didazue, baina nik uste dut euskaldun izatea nahiko meritu badela gaur egun, izan zahar, gazte, berri… Nik etxean ilasi nuen, eta harro nago tsunami erdaldunaren aurrean euskaldun eta euskaltzale irauteaz

  • Eta horrek ez dit eragozten neure buruaz barre egitea.
    Beste gauza bat da euskaldun izateaz erdaraz barre egiten dutenean (a ze astea!)

  • Erabat ados zurekin, nahikoa arrazoi badugu euskaldunok gaur egun euskaldun izateaz harro egoteko. “Umoregile” akonplejatu horrek egin diezaiola bere ipurdiaz haratago begirada orokor bat egoerari eta ia duela 50 urteko klitxeak botazen jarraitzen duen ondoren. Penagarria gaur egungo telebista, penagarria gaur egungo “umore” akartonatu eta lizun usainduna, penagarria euskaldunok egunero paraitzen ditugun egoerataz parre egitea (ez modu ironikoan behintzat)

  • Ados aurreko iruzkinlariekin. Zergatik ezin da zuri arrazakoa harrro egon zuri izateagatik? Akaso, ezin da beltz arrazakoa harro egon beltz izateagatik? Eta zergatik ezin da euskalduna euskaldun izateagatik harro egon? (hizkuntza familian ikasia zein ez).

    Esan nahi dut, ez duzu ezer “egin” behar zerbaitez harro egoteko. Egiten baduzu, ba are gehiago, bai. Baina, nor da txorimalo umoregile hau, zertaz egon gaitezkeen harro erabakitzeko?

    Euskaldunok hain zuzen, harrotasun falta dugu. Hori da gure gaitzetako bat. Beldur barik geurea defendatu, batez ere maila indibidualean.

  • Askok euskaldunak izateagatik lotsa sentitu zuten eta zenbaitek, horrexegatik, ez zieten euren haurrei euskararik erakutsi. Beste euskaldun batzuek euskaldun izateagatik harrotasuna sentitu zuten. Azken hauengatik izan ez balitz egun ziurrenik ia ez litzateke euskaldunik izanen garaian gutxiesten ziren herri eta baserri inguru askotan. Eskerrak harrotu ziren!

  • Euskaldun izatearen harrotasuna aldarrikatzeak badu horretarako arrazoirik aurreko zenbait iruzkinetan esan den bezala. Makina bat aldiz entzun dugu euskaldunak euskaldun izate hutsagatik nola mespretxatu eta iraintzen gaituzten (cashero, aldeano…). Zapalkuntzaren aurrean harrotasuna aldarrikatzea beharra eta duintasun kontua da, beste hainbat alorretan egiten den bezala, zapalkuntzak eragiten duen konplexuari aurre egiteko modua (LGTB harrotasuna, emakume harrotasuna, beltz harrotasuna…).
    Euskaldunak kolektibo normalizatutzat jotzea akats larria da kasurik onenean, eta, jokabide zitala, normalizazioa oztopatzeko egiten denean.